"Ez gara bakerako oztopo, segurtasunaren bermea baizik"

  • Azken agerraldi publikoa irailaren 26an egin zuen Dayanek, Zisjordania iparraldeko Revava asentamenduan. 2.000 pertsona inguru bildu ziren, ospatzeko kolonia eraikitzen hasi direla berriz, azken hamar hilabeteetan geldirik egon ostean. Argentinan jaiotako informatikaria, Yesha Kontseiluko burua ere bada gaur egun, Zisjordania eta Jerusalem ekialdeko kolonoak elkartzeko sortu zen erakundea.
Daniel DayonOiartso Los Arcos
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
M-16a bizkarrean daramaten bizardunengandik urrun dago Dayan, aurpegi atseginekoa da, baina helburu bera du, eta normaltasunez hartu du garaipena: etenaldia bukatu da eta beraiek lurralde okupatuetan eraikitzen jarraituko dute.

Irailaren 26an bukatu zen kolonia eraikitzeko etenaldia, Benjamin Netanyahuk dekretatua. Zer gertatuko da orain?


Normaltasunera bueltatuko gara. Horrek ez du esan nahi milaka etxe eraikitzen hasiko garenik, noski. Itzuliko dena aurreko bizi martxa da, komunitateak naturalki handitzeko beharra duenean lan eginez. Baimena duen orok eraikiko du, lan, diru eta esfortzu handiarekin lortzen dira-eta baimenak. Egia esan, ez dugu ezer ospatzeko. Garai zaila bukatu da eta normaltasunera bueltatu nahi dugu. Sentitzen dugu hau gertatu izana, baina uste dugu orain ez dela momentua manifestazioak egiteko, betiko bizimodura bueltatzekoa baizik.

Nazioarteko komunitateak eta Israelgo gizarteko hainbat sektorek uste dute kolonoak zaretela palestinarrekin bakea lortzeko oztopo nagusia.


Sektore horiek oker daude. Israel barruan gutxiengoa dira, argi ikusi zen 2009ko otsaileko hauteskundeetan: gurekin ados dauden partiduek garbi irabazi zuten, hau da, Judea eta Samaria Israelentzat ezinbestekoak direla uste dugunok. Estatu demokratikoa da hau, beraz iritzi ezberdinak onartzen ditugu. Nire tesia sinplea da: oker daude. Beraiek Tel Aviv ez dute Judea eta Samariako mendietatik bezala ikusten, ez dute nire etxetik ikusten gertatzen dena. Euren ikuspuntutik ezin dute ikusi palestinarrek Israel suntsitzeko duten gogoa. Ez gara bakerako oztopo, segurtasunerako bermea gara, eta Israelen segurtasuna bakerako baldintza funtsezkoa da.

Joan den irailaren 2an, Benjamin Netanyahuk eta Mahmoud Abbasek israeldarren eta palestinarren arteko hizketaldiei ekin zieten berriro. Uste duzu elkarrizketa hauek erlijioaren inguruko gaiak konponduko dituztela?


Elkarrizketa hauek ez dute ezertarako balio. Garatzen ari diren bide bakarra estatu palestinarrarena da eta hau jada nahiko landua dago. Ezinezkoa da, palestinarrek eskatzen duten minimoa oso urruti baitago Israelek bizirauteko eskatzen duen minimotik. Estatu palestinarra sortzeko proba Gazan egin da, bertan ez dago ez judutarrik, ez israeldarrik. Eta hor denek ikusi ahal izan genuen emandako euro guztiak estatu palestinarrak ez zituela errepideak, eskolak edo ospitalek egiteko erabili, Israelen kontra erabiltzeko armak erosi zituen. Berdina pasako da Judea eta Samariatik joaten bada Israel, baina oraindik eta emaitza bortitzagoekin, Israelen erdigune metropolitar garrantzitsuenekin egiten dutelako muga, Tel Aviv edo Jerusalemekin, adibidez.

Orduan, zein izan daiteke gatazkarekin bukatzeko konponbidea?


Egoera honek ez du bat-bateko konponbiderik. Egin beharrekoa egoera kontrolatzea da eta ez konpontzen saiatu, ez baitago gatazka honetarako behin-betiko konponbiderik. Matematikariek esango luketen moduan, soluzio gabeko ekuazio sistema da hau. Horregatik egin beharreko lana lurraldean bertan egoera hobetzea da: denentzat segurtasun gehiago, israeldar eta palestinarrentzat, aukera ekonomiko gehiago, giza eskubideen egoera hobetu. Konponbide politikoak itxaron egin beharko du, agian etorkizunean zerbait aldatu eta posiblea denerako. Horrek esan nahi du palestinarrek ez dutela hemendik gutxira estatu independenterik lortzerik izango, baina kontuan hartu behar da hauteskunde demokratikoetan parte hartzen duten Ekialde Hurbileko arabiar bakarrak direla. Pribilegio hori ez dute Kairoko biztanleek, ez Tripoliko libiarrek, ez Riadeko saudiek. Bai ordea Nablus-en eta Ramallah-n bizi diren palestinarrek. Hau al da egoerarik egokiena? Ez, noski. Baina errua palestinarrena da, behin eta berriz baztertu dituztelako lurra banatzeko egin diren eskaintzak. 1948an egin zuten, baita 2000n ere, 2008an, eta orain horren ondorioa jasotzen ari dira, baita egin duten aukera moralaren –ez morala, hobe esanda– ordaina: Israelekin indarrez bukatu nahi izatea.

Jakina da Amerikako Estatu Batuek harreman estua izan dutela betitik Israelekin, eta diote asentamenduen eraikuntza gelditzea oinarrizko baldintza dela bakea lortzeko. Oso arraroa da AEBek hartu duten papera. Israelek proposatu eta onartutako negoziazioak zuzenekoa eta aurrebaldintzarik gabekoa izan behar zuen, eta palestinarrak aurrebaldintzekin hasi ziren. Xantaia egiteko modua da hori. Ez badute negoziatu nahi, bakea ez bada garrantzitsua beraientzat eta aurrebaldintzak jartzen aritu behar badira, argi dago ez dutela bakea nahi. Hori da Obama eta nazioarteko komunitateak esan beharko lioketena Abbas eta bere lagunei, eta ez Israel presiopean jartzen aritu, gertatu den bezala. Israelek ere jarri zitzakeen aurrebaldintzak, baina ez du egin horiek zirelako jokoaren arauak. Palestinarrak xantaia egiten ari dira etengabe, bai Israeli baita nazioarteko komunitateari ere, eraikuntzak eteteko eskatuz. Bederatzi hilabete eta erdiz Israelek eraikuntzak eten zituen eta palestinarrek ez zuten ezer egin, ez ziren negoziazio mahaian eseri, eta orain estortsioa egiten ari dira Israeli; guk ez genuke hori onartu behar. Nik nahiago nuke gai honetan Israel laguntzen duen bitartekari zintzo bat.

Esan duzu ez duzula sinesten estatu palestinarra sortu daitekeenik. Beraz, onartuko zenuke Zisjordania Israelgo estatuarekin elkartzea?


Ez dakit zein den konponbidea, baina hurbileko etorkizunean ez dut behin-betiko soluziorik ikusten, aipatu moduan. Mantendu dezakegun oreka bakarra oraingo status quoa mantentzea da, moralki justua da. Badakit Judea eta Samariako lurrak etengabeko gatazkan daudela, guk gureak sentitzen ditugu eta eurek eurenak, baina gogoratu dezagun gu hemen sartu ginela 1967ko gerratearen ondorioz, eta arabiarren helburua judutar guztiak akabatzea izan zen. Gerratea irabazi genuen eta guk gurea sentitzen dugun lurralde eremu handi bat askatu genuen. Beraiek irabazi izan balute, hemen ez litzateke ez israeldarrik ez judutarrik egonen. Beraiek jarri zituzten jokoaren arauak mahai gainean eta arauak errespetatuz Israelek irabazi zuen. Moralki beraz, ez dugu inolako arazorik palestinarren aurrean.

Kolonietako kideei hainbatetan leporatu zaie inguruan bizi diren palestinarrak erasotzen dituztela...


Orain dela aste gutxi lau israeldar lurperatu genituen, horien artean emakume haurdun bat, bikote bat eta mutil gazte bat, lauak Palestinako terroristek erailak. Hemen dagoen biolentzia, palestinarrek israeldarren aurka egiten dutena da. Egia da Judean eta Samarian bizi garen 300.000 israeldarretatik talde txiki bat dagoela biolentzia erabiltzen duena erantzun gisa, baina ez dituzte pertsonak hiltzen, eta palestinarrek bai. Nik gaitzetsi egiten ditut ekintza horiek eta ahal dudan neurrian saiatzen naiz berriz errepika ez daitezen. Gainera, uste dut gure kalterako dela, baina ez dezagun ahaztu biolentzia hiltzailea palestinarrek egiten dutena dela, israeldarren aurka.

Esan al daiteke bizikidetza kontuan hartuz, zuek nazioarteko legalitatetik at ari zaretela lurralde palestinarretan eraikitzen?


Ez dut terminologia hori onartzen. Uste dut bizikidetza oinarrizkoa dela, ez dago beste aukerarik. Bakearen oinarria ezin da izan jendea bere etxetik botatzea, judutarrak nahiz palestinarrak izan. Bakea bizikidetzan baino ezin da oinarritu.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Portugaletik Turkiara, Europa hegoaldea sutan

Bero boladek, haizeak eta lehorteek suteak pizteko aukerak bikoiztu dituzte Europan. Portugal, Espainia, Grezia eta Turkia pairatzen ari dira suterik handienak. Milaka suhiltzaile eta herritar ari dira suaren kontra borrokan Europa hegoaldeko herrialdeetan.


Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai... [+]


2025-08-19 | Mikel Aramendi
Txina eta India: muga-gorabeherak baino gehixeago

Alaskan nahiz Etxe Zurian egindako bilkurek sortzen duten harrabotsaren parekorik ez du piztu. Eta protagonistek ere hala nahiago, esango nuke. Baina begien bistako garrantzia du Asiako bi potentzia nagusientzat eta, zeharbidez, kontinente osorako: Txinako Kanpo-arazoetako... [+]


Dozenaka mila lagun Tel Aviveko kaleetan “gerra amaitu eta bahituak askatzeko”, eta Netanyahuk “Hamas indartzea” leporatu die

Gaza Hiria osorik okupatzeko onartu berri duten planaz kezkatuta, milaka israeldarrek Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari exijitu die Hamasekin akordio batera iristeko "gerra amaitu" eta zerrendan dituzten bahituak aske uzteko. Herrialdeko lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude