Kultur azpiegiturak garatzeko diru-laguntzen berri eman du Jaurlaritzak


2009ko urtarrilaren 25an
Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Euskadiko Kultur Azpiegituren Planaren barnean 2008-2012 bitartean egingo diren inbertsioen berri eman zuen pasa den astean Donostian. Orotara 97,8 milioi euro inbertituko ditu Jaurlaritzak, hamabi kultur azpiegitura garatzeko. Kopuru horren %48 bi proiektuk jasoko dute: Gasteizko Biltzar Jauregi eta Auditorioak 25,6 milioi euro; eta Donostiako Tabakalerak 21,6 milioi euro. Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalak, bestalde, 17,5 milioi euro jasoko ditu, eta Getariako Balentziaga Museoak 4,5 milioi euro. Museo horri dagokionez, 2010 amaierarako edo 2011 hasierarako irekitzea espero dutela esan du Azkaratek.

Eguneraketa berriak daude