"PENA HANDIA DA JUDUAK GURE ARTEAN MANTENDU EZ IZANA"

  • juduen kalean bizi zen judu komunitate baten gorabeherak azaltzen ditu. Eleberriaz jardun dugu berarekin, baina bertako pertsonaiak eta Gasteizko txokoak ere azaldu nahi izan ditugu.

1999ko ekainaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
B

eharbada... pentsatzen jarri izan bagina ez zirela lukurreroak judu guztiak, ezta sainduak ere kristau guztiak, bestela ziratekeen gauzak...». Hori da Toti Martinez de Lezeak –Gasteizen 1949an jaioa, itzultzailea eta idazlea, frantsesez, alemanieraz, ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz mintzatzen da. Itzulpengintzan aritzeaz gain, antzerkigintzan ere murgildu izan da, baita telebistan ere– Ttarttalo argitaletxearekin karrikaratu duen «La calle de la judería» liburuaren aipuetako bat. Eleberri mardula da; 1404tik 1495era Gasteizen juduen kalean bizi zen judu komunitate batek gizarte gero eta kristauago eta intoleranteago baten aurrean izan zituen bizipenen berri ematen du. Galdera existentzialez beterik, kristau eta judu komunitateen arteko kidetasun eta kontraesanak aireratzen ditu Gasteizko Juden kale biziak, 1475ean abiatu eta harik eta judu komunitateen eta kristautuen aurkako jazarpenak hasten diren arte.
Erdi Aroan kokaturiko historia nobelatu honetan, Gasteizen jaiotako juduen hiru belaunaldiren kontaeraren bidez, hain zuzen ere, juduak kanporatuak izan zirenean, gizarte tipologia baten deskripzioa egiten duzu. Nolakoa da zuk deskribatu duzun Juden kalea?
Orain Nueva Dentro izena darama, eta gaur pasea dezakegunaren oso antzekoa da. Etxeak zaharrak dira eta Gasteizko alde zaharrean dago, oso ezezaguna da, gainera (Datora-eta joaten da jendea). Alde Zaharra lehengotik oso berdintsu dago. Merezi du: XV. mendeko jauregiak... Imajinazio pixka batekin gure antzinakoak nola bizi ziren hausnar dezakezu.

Zergatik idatzi duzu, Toti, juduei buruz?
Gure historiako parte ezezaguna baita. Jende askok galdetu dit: `eta juduak hemen egon ziren?' Eta bai. Juduak hemen egon ziren 200 urtetan. Gaur egun jende asko dago juduen ondorengoak direnak.

Zer dela eta ailegatu ziren juduak Gasteizko Nueva kalera?
Donejakuera zeraman bideetatik hegoaldekoa zen Gasteiztik igarotzen zena; hasieran Iruñetik zetorrena gerora Burgostik desbideratu zen. Donejakueko bidean negozioak eta dirua zeuden. Bide hain santua ere ez zen. Milioi bat lagun igarotzen zen urtero. Garaiko izurrite, gerra eta heriotzen ondorioz, Gasteiz birpopulatu egin zen, Burgos, Gaztela, Errioxa eta Nafarroatik etorritako jendearekin: zortzi mila bat lagun bizi zen Gasteizen.

Donejakue bidean kokatu ziren juduak; Gasteizen batzuk, beste batzuk ordea Nafarroan.
Nafarroako hegoaldean, Tuteran, Zangozan, Lizarran, Iruñean... Eta Araban, Biasterin, Bastidan, Logroñon, Najeran, Haron (Nafarroako erresumakoak baitziren).

Liburuan egiten dituzun Gasteizi buruzko zenbait deskribapen agiri historikoetan oinarriturik egin duzu, eta hortik historiaren interpretazio nobelatua egin duzu. Judimendi juduen hilerria zen, esate baterako.
Hain zuzen ere, Judimendi garai hartako juduen hilerria izan zena, orain dela 50 bat urte angioa zen, alagunea. Juduek Gasteiztik kanpora alde egin behar izan zutenean, Gasteiz hiriari utzi zioten euren hilerria osatzen zuen lurra, baldintza batekin, baina: etxerik ez eraikitzeko. Gasteizek promesa hori bete zuenez, 1950 urtean Gasteizko Udalak ezusteko bisita bat izan zuen. Baionara aldendu behar izan zuten Gasteizko juduen ondorengoak ziren; 500 urte arinago Gasteizek eman zuen hitza bete egin zuenez, baimena ematen zien hilerria izandakoan eraikitzeko. Gaur egun lorategia da, eta badago oroigarri bat, non lurpean antzinako juduen hezurrak gordeta dauden.

Baionan, hortaz, Gasteiztik alde egindako juduen ondorengoak bizi dira egun.
Bai, eta oso komunitate garrantzitsua da gainera: txokolateroak eta beste industrial batzuk juduak dira. Hala ere, Gasteiztik etorritakoak ezezik, Nafarroatik ihes egindakoak ere badaude. Nafarroa erresuma independente zen garai hartan, eta Fernando Katolikoak kanporaturiko judu asko Nafarroak hartu zituen, beste batzuk Baionara abiatu ziren eta baita Holandara ere. Fernando Katolikoa Nafarroan sartu zenean, ordea, nafar juduen komunitatea Baionan, Hazparnen, Bastidan edota Holandan kokatu zen. Gaur egun merkataritza ganbara judu-frantziarra osatzen dute.

Baionara alde egindako juduen komunitateak bazuen arrazoi garbi bat Baionara alde egiteko, hala ere: Baionan ez zuten hizkuntza arazorik edukiko, han euskaraz mintzo baitziren.
Gure juduak euskaldunak ziren, euskaraz hitz egiten zuten! Badira liburuak eta agiriak juduek euskaraz idatzitakoak. Pena handia da, zeren gure herria ez da izan kolore batekoa, gure herria bizia izan da oso. Gure herriak jaso, integratu eta bat egin du bere lurretara etorrita gelditu zirenekin. Franko asko etorri izan da (gehien bat okzitandarrak) arabiarren aurka borrokatzera. Iruñerrian bi auzo ziren: Nafarreria (San Fermin), nafar komunitatearena, eta San Saturnino, frankoena. Lizarra, berriz, oso herri txikia zen, eta Nafarroako erregea zen Antso III.ak handitu egin zuen Lizarra frankoentzat, eta Estella izena jarri zioten. Zoaz orain haiengana nafarrak ez direla, frankoak direla esatera!

Euskaldunen lurra, beraz, integraziorako lurra izan da zure ustez?
Jakina! Beti izan da eta da. Gu oso zarratuak garenekoa gezur handia da. Nork esaten du zarratuak garela, nork? Integratu egiten ditugu, nola ez? Baina, baldintza bat jartzen diegu: gure bizimodua hartu behar dute. Jasoko ez bagenitu, desagertuta egongo ginatekeen. `Hemen bakarrik euskaldunak! Hemen bakarrik gu, gu eta gu!' esan izan bagenu, desagertu egingo ginatekeen. Ez, ez. Guk beste jendea hartu egiten dugu, eta elkarrekin bizi gara. Eta pena handia da juduak gure artean hartu ez izana. Erlijio kontuengatik izan zen hori, garbi dago. Haiek ezin zuten kristauekin ezkondu, eta kristauek ere ezin besteekin. Kontu zatarra izan zen, benetan ere.

Beren herritik urrun bizi arren beti judu izaten jarraitu dute, hala ere.
Asko miresten ditut juduak. Urtetan eta urtetan, bi mila urtetan Israeldik kanpora egon dira, Portugalen, Frantzian, Italian, Holandan eta enparauetan, eta hala ere beren ohiturekin jarraitzen dute, beren hizkuntza gordetzeko gauza izan dira... Niretzat harrigarria da haiena, txapela kentzeko modukoa. Eta gainera hartu dituen lurrera moldatzen jakin izan dute, bigarren hizkuntza horretaz jabetzen. Jakina, beste herrietan bizi behar izan dute. Gu, adibidez, EEBBetara joan ginenean, lehen belaunaldiak euskaraz egiten jarraitu zuen, bigarrenak ez horrenbeste eta hirugarrenerako erabat galdua zen gure hizkuntza. Ez ditugu juduak eta Israel nahasi behar. Gaur egungo Israel estatu militarra da eta bertan bizi diren israeldarrak ez dira juduak, arabiarrak baizik. Sirian, Turkian, Egipton... hor bai, hor badira juduak.

Zergatik da juduen herria hain gogorra?
Artistak, musikoak, idazleak, aktoreak, matematikoak... Denetarik aurkituko duzu haien artean. Woody Allen judua da, Barbara Streisand judua da, Spielberg judua da, Itzac Permann bibolinjolea judua da, eta baita Karl Marx, Albert Einstein edota Sigmund Freud ere. Zerrenda oso luzea da. Bata frantziarra, bestea estatubatuarra, bestea errusiarra... eta judu izaten jarraitzen dute hala ere. Eta zergatik ez? Liburuan agertzen den David Sahadiak ere horixe dio: `Gure antzinakoengandik hau hartu dut eta zergatik aldatu behar dut bizimodu hau?' Ez da erlijio kontua soilik. Bizitza ulertzeko era bat da.

Komunitate juduak Euskal Herrian errotu eta ondoren kanporatu bitartean zeuzkan bizirauteko zailtasunen deskripzioa ere bada liburua; azken aldean (juduak Gasteiztik alde egiten hasten direnean) Jakob zaharrak bere kideei zera aurpegiratzen die: `Buztana hankartean zakurrak bezala joaten zarete. Zuena dena lapurtzen lagatzen diezue, eta baita sortu zareten lurretik kanporatzen utzi ere'. Bizirik irauteko klabe bat ote jokabide hori?
Aipatu duzuna esan eta zera dio segidan: `Hitzak haizeak daramatza. Ur tanta batek ez digu minik egingo (bataioari erreferentzia eginez)'. Zergatik ahaztu behar ditugu gure gauzak, gure bizimodua? Zergatik utzi behar dugu gure lurra? Gure erlijioa ezberdina dela?

Paris bien vale una misa!
Hain zuzen ere, euskaldun batek esandako hitzak dira. Nafarroako Enrike III.ak (gerora Henry IV.a bihurtuko zena) Frantziako erregea izateko aukera izan zuen, baina, protestantea izanik (Albret familiakoa), oztopo zuen protestante izate hori. Eta orduan esan zuen, hain juxtu, lehen aipatutako hori:

Paris bien vale una misa!
Hori esatea `kristau egingo naiz eta kitto' esatea zen, funtsean.
Juduak ere euskaldunak ziren. Zergatik utzi behar ditugu gure gauzak? Gure bizimodua, gure erlijioa ezberdina da, gure kolorea ezberdina da, gure hizkuntza ezberdina da? Ez. Hortaz, hemen gelditu eta hemen borrokatu. Eta gero, egun batean berreskuratuko ditugu gure gauzak

Eleberri berria kaleratuko du udazkenean

Datorren udazkenerako «La calle de la judería»ren molde bereko beste eleberri bat prestatua du jada Toti Martinez de Lezeak: Nafarroako Antso III.a Gartzes-i buruzkoa, hain zuzen ere. Izan ere, Gartzes errege izan baitzen Nafarroan, Gaskonian, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Errioxan, Aragoian, eta Gaztelan. Maiorazgoa izanik ere sasoi hartan lurrak banatzeko erabiltzen zen modua, ez zuen horrelakorik egin, eta seme-alaben artean erresuma banatzearen ondorioz, Nafarroako erresumak indarra galdu zuen, nahiz eta oraingo Euskal Herria eta Errioxa baturik mantendu izan.
Antso III.a Gartzes Nafarroako erregearen eta Erromako Elizaren arteko botere-borroka azaltzen du udagoienean kaleratuko den liburuak. Arazoa zegoen orduan, kristauek godoen erritoa jarraitzen zuten-eta. Erromak, berriz, bere erritoa ezarri nahi zuen, eta, horrekin batera, gizartea gobernatzen zuen antolamendua bere mendean eduki (monastegiak, lurrak, herriak...).
Bere ilobak Espainiako hiru erresumen erregeak ziren: Aragoi, Gaztela eta Nafarroakoak, hurrenez hurren. Espainiako erregeak, hortaz, austriarrak izan ezik, Nafarroakoak ziren. Eta Eneko Lopez de Haro Bizkaiko jauntxoa Nafarroakoa zen. Eta Garze Azenaris Gipuzkoako lehen jauntxoa ere Nafarroakoa zen. Aznar ezagutzen dugu. Eta Az(e)nar(is)?

Pertsonaia historikoak Judenkalen

Artxibo historikoetan arakatu eta zenbait pertsonaien soslaia nobelatu du Toti Martinez de Lezeak. Eleberriak bi zati ditu. Lehenengoan ez, baina bigarren zatian agerturiko pertsonaia nagusiak, datuak eta abarrak egitate historikoei jarraituz idatzi ditu. Honakoak dira eleberrian agerturiko pertsonaia historikoak:

David Sahadia:
Bazen Gasteizen mediku famatu bat, baina ez dago daturik. Hala ere, kontuan harturik mediku (fisiko) ofizioa aitarenetik ikasteko beste modurik ez zegoela, badago agiri historiko bat honela dioena: «

Pedro Sanchez de Bilbao hermano del médico judío Jonas
»; hortaz, Pedro kristaua zen, Jonas anaia judua, euren aita ziurrenera medikua eta judua.

Pedro Sanchez de Bilbao:
Kristautua eta medikua zen Pedro Sanchez de Bilbao, David imajinarioaren semea. Maria Ruiz de Gaonarekin, Gasteizko kristau zahar eta etxe oneko emakumearekin, ezkondu zen.

Pedro de Bilbao, gaztea:
Pedro Sanchez de Bilbao kristautuaren semea. Gasteizko kristau zahar eta etxe oneko Juana Sanchez de Maturanarekin ezkondu zen. Vianan, hala ere, maitale judu bat eduki zuen eta seme bat izan zuen harekin.

Maria Ruiz de Gaona:
Torreondoako jaunaren alaba, Arabako antzineko leinua. Diotenez, Rui Diaz de Gaona, arbasoetako bat, Diego Lopez Bizkaiko Jaunaren semea izan zen. Bere aitita Rui Fernandez de Gaona Gaztelako alferiz nagusia izan zen eta Enrike II. erregeak Castranako jaurerria eman zion erregearen zaldia erortzerakoan honek berea eskaini ziolako.
Kristau zaharra izanik Pedro Sanchez de Bilbao judu kristautuarekin ezkondu zen. Hiri txikia zen Vitoria-Gasteizerako ausardia handia erakutsi zuen. Sei seme-alaba izan zituen eta belaunaldi eta erlijioen arteko aldaketa mingarriak ikusi zituen.

Juan (Sanchez) de Bilbao, Juan aberatsa:
Kordoi etxea konpondu zuen, gaur egun Kutxileria kalean dagoena. Kordoi frantziskotarra landu zuen atariko harrian, izan ere, garai hartan modan zegoen jendaurrean kristau zintzo eta dohatsu agertzea. Judu zuhurra inondik ere, dirua baliatuko du juduen aurkako jazarpenak bera uki ez dezan. «

Diruak edozer eros dezake
» zioen.

Jacob Gaon:
Gasteizko Pintoreria kaleko judua. Negozioetan gora egin nahian, erregetzako zerga biltzaile sartu zen. Tolosara zergak biltzera joan zen batean, tolosarrek hil egin zuten. Bazuten arrazoirik, izan ere Gipuzkoako Foruaren arabera, gipuzkoarrek ez zioten

pedido
izeneko zerga Enrike IV.ari ordaindu, eta horrelakoetan, norberari ez dagokion dirua eskatzeagatik, heriotz zigorra ezartzea zegoen. Sarri gertatzen ei ziren horrelakoak, baita gertatu ere Pintoreria kaleko Jacob Gaon juduari.

Juan Fernandez de Paternina:
Aguraingo dorretxeko jauntxoa zen. Kristau zaharrek eta batez ere jauntxo batzuk juduei zieten bekaizkeriaren adibidea. Jakob Tello judu merkatariaren lurrak eskuratzeagatik joko zikina erabili, eta judu merkatariak auzitara eraman zuen. Handik bi urtetara Gasteizko alkate izendatutakoan, mendeku gisa, Jakob Tello judua salatu zuen fede ukatzailea zela eta. Torturatu, berrogeita hamar zafraldi jasoarazi, mihia moztu eta pikotan iltzatzeko agindu zuen Juan Fernandez de Paternina alkateak bat ere epaiketarik egin gabe

Historiak gordetako begiratua

V

itoria-Gasteiz:
Askotan zalantzan egoten gara Gasteizera goazen, Bitoriara, edota Vitoria-Gasteizera. Euskaldunzaharrek nahiago dute Bitoriara joan, euskaldunberriek, berriz, Gasteizera. Eta Vitoria-Gasteizko funtzionario eta politikariek, inorekin liskartu gura ez eta, Vitoria-Gasteizera joaten dira. Hauez guztiez gain, badira erdal izenaren ordezko euskalduna Gasteiz dela uste dutenak.
Historiari begiratu bat emanez argi genezake 1181 urtean sortu zen hiri berri horren izena zergatik den gaur egun Vitoria-Gasteiz. Gasteiz izena zeukan herrixkari Nafarroako Antso Jakintsuak hiribildu forua eman zion eta izena aldatu Nueva Victoria izena emanez. Antso Azkarrak, geroago, foru berriak eman zizkion hiriari eta haziz joan zen. Hala ere, 1200 urtean, Gaztelako Alfontso VIII.ak, zortzi hilabetez setiatu ondoren, hiria hartu zuen eta harrezkero Nafarroakoa izateari utzi eta Gaztelako koroaren menpe izango zen. Hortik, beraz, gaur egun bi erreferentzi historiko biltzen dituen Vitoria-Gasteiz hiria.

Kordoi Etxea:
Gaonatarren dorrea orain ere Kordoi Etxearen barruan dago. Errege Katolikoek, euren alaba nagusi Isabelek, Felipe el Hermosok, Utrechteko kardenalak, gerora aita santu izango zen Adriano de Utrechtek, besteak beste, Kordoi Etxean egunak egin zituzten bisitan zetozela; Gasteizek artean zuen etxerik ederrenean, dudarik gabe.

Judimendi:
Gaur egun Judizmendi auzoan ikusten diren etxeak azken berrogeita bederatzi urtetan eraikitakoak dira. Gasteizko auzo honek berekin eramango du nahitanahiez orain bost mende gasteiztar izandako juduen arrastoa. 1492an Gasteizko juduen komunitateak alde egiterakoan, zituen ondasun guztiak Gasteizko Kontsejuari saltzea erabaki zuen: sinagoga, eskola, kanposantua, angioa edo alagunea... Baldintza bakarra jarri zuten: Judimendi larrea izan zedila eta etxerik ez zedila eraiki beraren gainean. 1950etik aurrera, ordea, eraikitzeko baimena eman zuten Baionatik etorritako juduen ordezkari zenbaitek


Azkenak
‘Eskumenlagoa’

Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.

Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]


2025-07-18 | Aiaraldea
Gorrotozko delitu salaketa jarri dute Artziniegan eta Udalak “irain arrazistak” gaitzetsi ditu

Artziniegako Udalak mezua zabaldu du gertatutakoa gaitzesteko eta elkartasuna adierazteko irainak jaso dituzten herritarrei.


2025-07-18 | Elhuyar
Neandertalak San Adriango koban maiz ibili zirela berretsi dute, Aizkorrin

Duela bi urte Aranzadi Zientzia Elkarteak neandertalek egindako harrizko tresna batzuk eta haiek jandako animalien hezurrak aurkitu zituzten San Adriango koban. Horrela jakin zuten neandertalek duela 40.000 urte koba hori erabili zutela. Aurten egin duten indusketa-kanpainan... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | ARGIA
Europan espetxean denbora gehien daraman preso politikoa
40 urteren ostean Georges Abdallah askatuko dute uztailaren 25ean

Georges Ibrahim Abdallah, Frantzian 40 urteko espetxealdia igaro ondoren kaleratuko dute. Palestinaren askatasunaren aldeko militantea, Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz... [+]


2025-07-17 | Piztu Donostia
Ez dakigu ahoa ixten

Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.

Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]


2025-07-17 | Joan Mari Beloki
Ekialde Hurbila sutan

Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


2025-07-17 | ARGIA
EH Bildu: “Ez da nahikoa salaketa, hizkuntza politika ausartak behar dira”

Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko". 


2025-07-17 | ARGIA
Jaurlaritzak esan du ez duela bat egiten Auzitegi Gorenaren erabakiarekin

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.


2025-07-17 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


Tortura argitara atera ezinik oraindik Euskal Herrian

Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]


Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero

Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.


Israelek Damasko bonbardatu du, eta Siriako armada su-eten akordio batera heldu da milizia drusoekin

Israelen bonbardaketek Siriako Defentsa Ministerioa eta presidentearen egoitzaren ingurua izan dituzte jo-puntuan. Asteburuan tribu beduinoen eta milizia drusoen artean piztutako liskarrek gutxienez 300 hildako eragin dituzte As-Suwayda hirian. Israelen erasoen ondoren, Siriako... [+]


Baionako eguneko harrera zentroa itxi dute higiene baldintza txarrak direla eta

Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute. 


Eguneraketa berriak daude