“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

  • Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.

Ruth Perez de Anucita Zinemaldiko komunikazio arduraduna (ezkerrean) eta José Luis Rebodinos Zinemaldiko zuzendaria, 73. edizioaren aurkezpenean. Zinemaldia

2025eko irailaren 5ean - 15:01
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gero eta gutxiago falta da Donostia zineko izarren atrezzo bihurtzeko: irailaren 19an hasi eta 27a bitarte izango da. Ostiralean aurkeztu dute 73. Zinemaldia, eta “inoizko euskal zinemarik indartsuena” duen edizioa izango da, José Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak adierazi duenez. Euskal Herriko zineaz gain, 56 herrialdetako filmak ere egongo dira ikusgai: 254 guztira. Gazako genozidioa gaitzetsi eta berehalako su-etenaren eskaerarekin hasi da 73. Zinemaldiko aurkezpena; baita Hamasek bahituta dituen pertsonen askapenaren eskaerarekin ere. Adierazpenaren osteko txalo zaparradak eman die hasiera aurtengo edizioko nobedadeei.

Sail Ofizialak piztu du interes handiena, ohikoa duen legez: eduki zein epaimahai aldetik. Bertan izango dira euskal zineko hiru pieza: Maspalomas eta Karmele eta Zeru Ahoak, azken bi horiek lehiaz kanpo. Juan Antonio Bayona, Lo Increibleko eta La sociedad de la nieveko zuzendaria, izango da pelikula horiek epaituko dituen epaimahaiaren buru, eta berarekin egongo dira epaimahaian: Laura Carreia, Gia Coppola, Zhou Dongyu, Lali Espósito, Mark Strong eta Anne-Dominique Toussaint.

Zuzendari berrien sailean ere izango da euskal ekoizpenik, Irati Gorostidiren Aro Berria filma egongo da bertan. Eta epaimahaian honako hauek izango dira: Marco Müller, Beatris Arias, Isabella Eklöf, Charlène Favier eta Elsa Fernandez Santos.

Urtero da albiste pelikula bat, sorpresaz ematen duten pelikula. Aurten, lehen aldiz, Belodromoan emango dute pelikula hori ere. Urtero egiten den itxiera ekitaldiaren proiekzioarekin batera: ekitaldi horretan emango dute Sail Ofiziala ixten duen pelikula, The Winter of the Crow. Programazioaren egutegi osoa astelehenean kaleratuko dute, irailaren 8an. Salmenta hilaren 14an jarriko dute martxan, eta lehen hiru egunetako filmetako sarrerak egongo dira eskuragai.

Sare sozialetan emango dute informazio gehigarriaren berri; baina jada aurreratu dute pelikula sorpresa urteko film "gutiziatuenetako" bat izango dela, eta, aurreratu dutenez, bertako aktore batek euskal jatorria du.


Zinemaldia 2025 kanalean gehiago
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

2025eko irailaren 27
La misteriosa mirada del flamenco
Zaintzaren eta biolentziaren artean

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...