EUSKARA JAKITUNAK BAI, BAINA HIZTUNAK?

  • portzentaiek behera egiten dute. Ezagutza bai, baina erabilera hanka motz geratzen da.Egoerak okerrera egin ez dezan, Abizuri euskaltegiak eta Barriketan elkarteak egitasmo anitzdute esku artean. Bestalde, herrian A hizkuntz eredua desagertzear da eskoletan.

1999ko ekainaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Elorrion euskaldunen portzentaia azken 8 urteetan hazi egin da eta Durangaldeko datuekin alderatuz herriko euskaldunen proportzioa 12 puntuz altuagoa da. Eustaten azken ikerketek adierazten dutenaren arabera, Elorrioko biztanleen erdiak baino gehiagok (% 57ak) euskaraz daki edo gutxienez ulertu egiten du.
Durangaldean 1981 eta 1991.urte bitartean euskaldunen portzentaiak % 9 egin zuen gora eta azken urteotan (batez ere 91-96 tartean) hazkunde hori bizkortu egin da. Gaur egun euskaldunen % 60 64 urtetik gorako herritarrek osatzen dute eta haur eta gazteak gero eta euskaldunagoak dira. 1981ean % 25 baino ez zen euskalduna 10 urtetik beheragokoen artean. 96an, aldiz, % 75 euskalduna zen eta urteak igaro ahala gehiago dira. Euskaldunberrien kopuruak ere etengabe gora egin du azken urteotan. 1996an 7.000 euskaldunberri zeuden Durangaldean, hamar urte lehenago baino 4.000 gehiago. Halaber, gero eta gehiago dira euskaraz hitz egin ez baina ondo ulertu edo irakurtzen dutenak. Dena den, tamalez euskararen erabilerak behera egiten du adinarekin batera, nahiz eta 15 urtetik beherakoen artean goranzko bidea nabari. Datuok ikusteko, Eusko Jaurlaritzak hizkuntz gaitasunaren inguruan argitaratu berri dituenak dituzue taulan.


Hizkuntz ereduak irakaskuntzan

Elorrioko ikastetxeetan A ereduaren arrasto txiki bat baino ez da gelditzen eta urteak pasatu ahala D eredua gero eta indartsuagoa bilakatzen ari da. Durangaldeari dagokionez, D eredua guztiz finkatuta dago eta A eredua duela 2 urtetik hona desagertzear dago. Orokorrean eskualdeko herri txikietan B eredua beherantz joan da azken urteotan. Hau hala izanik, ikastetxeetako arduradunek aurreikusten dute datorren urterako seguraski B eredua desagertu egingo dela, batik bat Durangaldeko herri txikietan.
Elorriora itzuliz, Lanbide Heziketa Ikastetxea da herrian A ereduan klaseak ematen dituen bakarra. Bestalde, Alejandro Goikoetxea Herri Ikastetxea, Elorrioko Batxiler Institutua eta Lourdes'ko Ama Ikastetxeak, hirurek B eta D ereduak dituzte. Elorrion D eredu hutsean ari direnak Txintxirri Ikastola eta Maria Bitarteko Ikastetxea (eskolaurrea) dira.


Barriketan elkartea

Duela 5 urte sortutako elkarte hau euskararen normalkuntzarako lanean ari da herrian. Barriketanena izan zen Udal Euskara Kontseilua sortzeko ideia eta AEKren laguntzarekin aurrera eraman zuen. Honela, herriko beste elkarte, ikastetxe eta alderdi politikoak gehitu zitzaizkien eta iaz batzartzen hasi ziren. Barriketanek urtean milioi bateko aurrekontua izaten du eta udalak 200.000 pezetako dirulaguntza ematen dio. Honela, elkartearen sostengu ekonomiko garrantzitsuena bere bazkideak dira. Barriketanen 132 bazkide dira eta barnean «Ze bizixo» deritzon gazte taldea dute.
Euskararen erabileraren inguruko kale neurketa bat egina dute EKBrekin batera. Bertatik ateratako ondorio nagusia zera da: nahiz eta gazteek gero eta euskara maila altuagoa izan, haur eta nagusiak dira euskaraz gehien mintzatzen direnak.
Euskara bultzatzeko ekitaldiak ugari dira eta ahalik eta esparru gehienetara zabaltzen saiatzen dira. Bateren bat aipatzearren, Barriketanek euskararen erabilera udaletxean ere sustatu nahi izan du. Honetarako, maiatzaren amaieran Durangaldeko 3 euskara elkarterekin batu (Durangoko Berbaro, Zaldibarreko Eixu! eta Iurretako Gurien Bai) eta euskararen aldeko konpromisoa eskatu diete alderdi politikoei. «

Ekainean egingo diren Udal Hauteskundeei begira, zerrendaburuak behintzat euskaldunak izatea eskatzen dugu
», azaltzen du Barriketan Elkarteko Segundo Lazkano partaideak.
Elkarteko arduradunek emandako datuen arabera, Elorrioko Udalean EAJk bere lehenengo 5 hautagaien artean 3 erdaldun ditu, Elorrioko Independenteak taldeko 3tik batek euskara nekez menperatzen du, PSE-EEk eta PPk hautagai bana eta erdalduna dute. EH da zerrendaburu guztiak (3) euskaldunak dituen bakarra

20 urteren buruan 100 ikasle
AEK-ko Abizari euskaltegiak 20 urtetik gorako ibilbidea egin du Elorrion. Hasierako urteetan gau eskola gisa klaseak ematen zituzten eta tokiz ere behin baino gehiagotan aldatu dira. Ikastolan, abade-etxean... egon izan dira baina urteak igaro ahala ikasle kopurua haziz zihoan eta San Juan kaleko 21 zenbakian daude duela 3 urtetik. Abizari Durangaldeko AEK euskaltegiekin koordinatuta dago eta ez du udalaren dirulaguntzarik jasotzen.
Gaur egun 100 ikasle daude matrikulatuta eta euskara klaseak ematen 7 irakaslek dihardute. Euretariko bat Ana Basabe da: «

AEKra hurbiltzen diren gehienak ez datoz titulu baten bila, euskara erabiltzen eta ulertzen ikastera baizik. Izan ere, Elorrion jendeak orokorrean ez du euskaraz hitz egiteko ohiturarik eta lagun-talde euskaldun batean erdaldun bakarra badago erdaraz mintzatzen dira
». Basabek azaldutakoaren arabera, herritarrek euskararen ezagutza maila altua dute baina erabilera urria da. «

Helduak eta haurrak dira euskaraz gehien mintzatzen direnak eta egiten dutenean bizkaieraz egiten dute
». Elorrion erabiltzen den mintzaera Durangaldeko euskalkia da, baina baditu ñabardura edo aldaera txiki batzuk. Durangon ogiari esate baterako "ogixe" esaten zaio eta Elorrion "ogixa" ahoskatzen da.
Azken 5 urteetan euskararen ezagutza hobetuz doa gazteen artean eta hau datu pozgarria da AEK-ko arduradunentzat. Gaur egun ia ez dute gazterik lehenengo urratsean baina duela 5 urte adibidez euskaraz ezer ere ez zekiten gazteak hurbiltzen zitzaizkien. Izan ere, Elorrion gero eta haur gehiago matrikulatzen da D ereduan eta A eredua desagertzear dago, honek guztiak eragina duelarik herriko gazteen euskara mailan.
AEK-ko ikasle kopuruaren % 70 gazteak dira eta asko euskaltegiko mintza-praktika taldean dabiltza. Bestalde, Ane Basaberen esanetan, aurten 3 talde berezi dituzte beheko edo hasierako urratsean. Guraso talde bi (Elorrioko Herri Eskola eta Lourdes ikastegikoak) eta eskualdeko «Lince» lantegiko langile talde bat. Izan ere, aurten, «Hobetuz» programaren barruan sindikatuek langileen prestakuntzan euskara ere sartzea erabaki dute. Bestalde, AEK-ko arduradunek diote «

tamalez
» Elorrion 35 urtetik gorako herritarrak euskaraz alfabetatu gabe daudela. «

Joan den urtean izan genuen talde bat eta bertan euskaraz irakurtzen eta ulertzen irakasten genien, baina gaur nahiz eta premia handia egon, ez dugu alfabetatze talderik
».
Elorrioko Udalean gaur egun ez dago euskara teknikaririk. Arrazoi hau eta beste batzuk direla medio, AEK-k herriko beste elkarte, ikastetxe eta alderdi politiko batzurekin batera Euskara Kontseilu bat eratu berri du, honela herrian euskararen erabilera bultzatzeko asmoz. Bertan lanean dihardute Herriko Ikastetxeak, Arriola Kultur Aretoa, Gaztetxea, aisialdi talde bi (Amalur eta Intxorta) eta alderdi politikoetako ordezkari batzuk (Elorrioko Independenteak, Euskal Herritarrok, Eusko Alderdi Jeltzalea). Euskara Kontseilu honek herrian lan egiten du, egitasmo desberdinak abian jarriz. Besteren artean, udalari herriko ekitaldiak euskaraz antolatzea eskatzen dio eta haurrak D ereduan matrikulatzeko kanpainak egiten ditu


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


Jaizkibel konpainiak gutuna eman dio alkateari, desfilean: “Estrategia aldatzeko garaia dela adierazi diogu”

Jaizkibel konpainia berdinzaleak bi ekintza berezi egin ditu Hondarribiko alardearen egun honetan. Batetik, urte luzez ukatu zaion eta Alarde Tradizionalak baino erabili ez duen espazio oso sinbolikoa bere egin du; bestetik, gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako... [+]


Gida bat Donostiako Zinemaldiaren atarian

Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]


Euskarazko ekoizpen ugari, Zinemaldian

Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.

Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
“Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria izan dadila”

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek ARGIAren galderak, igande arratsaldean. Flotillako Tunisiako ontziekin... [+]


Enpatia garaia

Ekofeminismoak bizitza nondik eta nola baloratzen duen, ikuspegi konplexuagoa eraikitzeko proposamena dakart. Desazkundearen inguruko ekofeminismoa eta antiespezismoa ezagutzearen ondorio dira datozen lerroak; landa eremuan jaio eta hirigunean bizitzeak dakartzan ikuspegiekin;... [+]


2025-09-08 | Nagore Zaldua
Itsas izar arantzaduna
Izarren hautsa

Izarrak, ortzi mugagabean, keinu egiten diguten argi izpi dardarti liluragarriak dira, osotasuna eta ezereza bateratuta, zer garen ulerrarazteko oroitarri zaizkigunak: izan sua, izan ondotik joan zaizkigun kuttunak, gizakiaren txikitasuna edo Anbotoko Mariren edertasuna;... [+]


2025-09-08 | Jakoba Errekondo
Orria egitera

Orriuldu gabe daude oraindik zuhaitzak eta arbolak. Hostoak ihartu gabe daude, bai. Eta hostoa jasotzeko sasoi aproposa da. Hostoa, batez ere geroago jasotzen da; zuhaitzaren adaburua janzten duen orritza edo hostotza erortzen denean edo orriultzen denean, lurraren instantziako... [+]


2025-09-08 | Garazi Zabaleta
Amama
Lursail bakoitzak bere arnoa

Irulegi eta Anhauze artean ditu mahastiak Joanes Haritschelharrek, Amama proiektuaren bultzatzaileak. “Mahastiak ene amarenak ziren, eta bera jubilatu zenean hartu nuen nik etxaldea, 2022an”, azaldu du. Ama mahastizaina eta aita ardi gasnagilea ditu, eta beraz, beti... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Eguneraketa berriak daude