"Zuzendaritzaren kudeaketa negargarriek ekarri gaituzte gauden lekura"

  • Edesa Industrial-eko eta Geyser Gastech-eko langileek, bizi duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egin dute asteazkenean Arrasateko Herriko Plazan. Ez dute esperantza larregi bihar aurkeztuko dieten bideragarritasun planaren inguruan: "Gure susmoa da plan horrek murrizketa gehiago ekarriko dituela".

Goiena @goiena
2017ko uztailaren 20a
Geyser Gastech-eko langile batzordeko ordezkari Jesus Lasa komunikatua irakurtzen, Arrasateko Herriko Plazan egindako elkarretaratzean (argazkia: Goiena).

Langileen ordezkaritza zabala elkartu da Arrasateko Herriko Plazan, eta Edesa Industrialeko langileen batzordeko buru Rikardo Perezen arabera ia plantilla guztiari eragiten dion suspentsio lan erregulazio baten aurrean aurkitzen dira: "Zuzendaritzaren azken erabakiek ziurgabetasun eta babesgabetasun egoera baten aurrean utzi gaituzte, etorkizunak zer ekarriko digun ez dakigula. Horrez gain, 30 langileren aurkako kaleratze kolektibo baten tramiteak abiatu dituzte".

Murrizketa gehiago ekarriko dituen susmoa

Perezek langileen aurrean irakurri duen oharrean argi utzi du langileek zein iritzi duten: "Zuzendaritzaren kudeaketa negargarriek ekarri gaituzte gauden lekura. Oraindik ezagutzen ez dugun bideragarritasun plan baten inguruan hitz egin digute, baina susmoa dugu plan horrek murrizketa gehiago ekarriko dituela langileontzat. Ez dugu onartuko langileak kontuan hartuko ez dituen eta irteera faltsuak ekarriko dizkigun planik". Perezek Goienari adierazi dionez, ostegun honetan 16:30ak aldera emango du zuzendaritzak bideragarritasun plan horren berri.

Ordezkari politikoen presentzia

Hainbat izan dira elkarretaratzearekin bat egin duten ordezkari politikoak. EH Bilduren Gipuzkoako politika arduradun Unai Larreategi, Ezker Anitzako diputatu eta koordinatzaile nagusi Isabel Salud eta Elkarrekin Ahal Duguko Jon Hernandezekin batera, Arrasateko zinegotzi Eneko Barberena eta Itxaro Artola (EH Bildu), Victoriano Fuentes (PSE-EE), Igor Urizar eta Eva Abuin (Baleike) eta Juan Luis Merino (Irabazi) izan dira, besteak beste.

Albiste hau Jokin Bereziartuak argitaratu du Goienan eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Langile borroka  |  Fagor  |  Arrasate

Langile borroka kanaletik interesatuko zaizu...
Euskaldunon ahalduntzea, feminismoa eta langile mugimenduarekin batera
MULTIMEDIA - solasaldia
Lorea Agirrek 2017ko ekainaren 2an "Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu"   mahai inguruan eman zuen hitzaldia, Manu Robles-Arangiz institutuak antolatuta.

"Euskarak ez badu hobeto bizitzeko balio, kaixo eta adio"
MULTIMEDIA - solasaldia

Joxerra Garziak 2017ko ekainean Donostian eman zuen "Euskara, nora eta nola?" hitzaldia, Manu Robles-Arangiz institutuak antolatutako "Euskara sindikatuaren erdigunera ekarri. Hizkuntza eskubideen alde borroka sindikala indartu" mahai inguru barruan.


"Kirol kazetaritzan, emakumeok bigarren mailan utzi gaituzte"

Kirola eta irratia izan ditu aspaldiko bizilagun Olga Jimenez kazetariak, eta bereziki emakumeen zein desgaituen begietatik hurbildu da kirolaren errealitatera. Beste zazpi emakumerekin batera, kirolean ohikoak diren balioen beharra aldarrikatu du aurtengo Gasteizko jaietako pregoian, horiek bizitzarako tresna izan daitezkeelakoan.


Gipuzkoako hondartzetako sorosleek greba mugagabea hasiko dute abuztuaren 14an

ELA sindikatuak deitu du grebara  “sorosleekin asteazkenean egindako bileren ostean”.


2018-08-03 | Mondraberri
"Greban gaude baina azken 20 egunetan ez digute telefonoz deitu ere egin"

Asteartean amaitu zen Arrasateko Udalak CLECE enpresa kontratuaren indarraldia. Halere, "langileoi eta zerbitzuko erabileei ez digu inork ofizialki komunikatu ea CLECEk jarraitzen duen edo ez".


2018-08-01 | Nahia Ibarzabal
Gipuzkoako sorosleek asteazkenean erabakiko dute grebekin jarraitu ala ez

Asteartean bukatu dute Gipuzkoako sorosleek hiru eguneko greba. Eusko Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak “lotsagarriak” izan direla salatu dute. Asteazkenean egingo dute asanblada grebekin jarraitu ala ez erabakitzeko.


Gipuzkoako sorosleen greba
"Ez gaituzte langile bezala errespetatzen"

Hondartzetako sorosleek salatu dute Gurutze Gorriak eta Donostiako Udalak ez dutela haiekin negoziatu nahi izan.


Elkarretaratze ugari egiten ari dira Tubacex Taylorreko langileak

Iragan astean ekin zioten sei eguneko grebari, enpleguaren eta lan hitzarmenaren defentsan.


Langile borroka
Erresistentzia kutxan (derrigor) sartu beharreko bost gauza

Diru-ekarpenez, funtsez eta sosez harago, beste oinarrizko osagai batzuk ere behar dira sartu zorroan, greba baten bidaia luzerako prestatzeko.


2018-07-26 | Nahia Ibarzabal
Eusko Jaurlaritzak hondartzetako sorosleei greba eskubidea ukatu diela salatu du ELAk

ELAren ustez Jaurlaritzak, jarritako zerbitzu minimoak langileek grebarik egin ez dezaten eta egoera prekarioari luzapena emateko pentsatuta daude.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude