Zubi bat sukaldera: Nafarroako hegoaldeko olioa eta kontserben kanpaina berriari ekin dio Errigorak

  • Martxoaren 6tik martxoaren 20ra arte iraungo du aurtengo Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainak. Lelo berriarekin dator: Zubi bat sukaldera, baina kanpainaren plantemendua betikoa izango da: oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eskatu ahal izango dira euskaraz etiketatuta eta, auzolanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan.


2018ko martxoaren 7an - 15:38
2012an sortu zen Errigora eta arrakastaz dihardu harrez geroztik. (Arg.: Errigora) 2012an sortu zen Errigora eta arrakastaz dihardu harrez geroztik. (Arg.: Errigora)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Errigora 2012an sortutako ekimena da eta Nafarroako hegoalde nekazal produktuak Euskal Herri osora zabaldu nahi ditu. Hainbat produkturekin osatutako saskien bidez egin du hori, eta ateratzen den diruaren %25 Nafarroako "eremu ez euskalduna"ren euskalgintzara bideratzen da.
 
Baina saskia udazkeneko kontua da eta produktuak urte osora zabaltzeko Nafarroako hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina sortu zen, urte osora zabaldu eta euskal gizartean bertako produktuen kontsumoa bultzatzeko. Hau bosgarren edizioa da eta erosketak Errigoraren webgunean bideratu daitezke.
 
Honako bi bideo hauek prestatu dituzte kanpaina gizarteratzeko.
 
 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
Eguneraketa berriak daude