Zuberoako ikastolen aldeko otarreak erosteko epea, abenduaren 5a arte

  • Zuberoako Eperra ikastolak hamaikagarren urtez eskaintzen dituen otarreak erosteko epea abenduaren 5ean amaituko da. Transferentzia bidez eskura daitezke, Ikaskoli.eu webguneko azalpenak jarraituta. Dena den, jende askok haien lantoki, ikastetxe edota euskara elkarteen bitartez bideratuko dituzte eskaerak.


2014ko azaroaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ikastolak laguntzeaz gain,

Ziurrenik eskaerak azaroa amaitu aurretik egin beharko dituzte horiek, Laudioko ikastolaren, Basauriko Euskarabila elkartearen edota Arrasateko AED elkartearen bitartez esaterako, adibide batzuk aipatzearren.

Non eta noiz jaso?

Norberarengandik hurbilen dagoen entrega-lekura bidaliko dituzte otarrak, abenduaren 12tik aurrera. Lagungarri gisa, iazko mapa kontsulta dezakezue. Eskaeren arabera, entrega-leku berriak gehitu ditzaketela adierazi dute Eperra ikastolako kideek. Zalantzarik izanez gero, nikere@ikaskoli.eu helbidera idatzi dezakezue.

Bi otarre daude aukeran:

Irati otarrea - 51 €

  • Berotu eta arrozarekin edo patatekin jateko prest dagoen txahalki kontserba piperrekin (750 gr)
  • Ardi gazta (900 gr)
  • Patea ahate gibelarekin (125 gr)
  • Gurinezko gaileta paketea (200 gr)
  • Eztia (500 gr)

Ahüzki otarrea - 39 €

  • Ardi gazta (900 gr)
  • Patea ahate gibelarekin (125 gr)
  • Gurinezko gaileta paketea (200 gr)
  • Eztia (500 gr)

Ikastolak lagundu eta lekuko ekoizleak ezagutaraztea helburu

Orain dela hamaika urte, 2003an, banatu zituen Zuberoako Eperra Ikastolak lehendabiziko otarreak. Proiektuaren helburuak Ikastolaren egoera ekonomikoa hobetu, euskara bultzatu eta Zuberoako ekoizleak ezagutaraztea dira.

Ekimen honekin ikastolaren funtzionamendurako beharrezko dituzten sarreren %5a estaltzea espero dute. Gurasoek finantzazioaren %30 jartzen dute eta administrazioek %20. Gainerako %50 gizarte ekimenen bidez eskuratzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Ez da zapalkuntza? Orduan, asimilazioa

Hezkidetzarekin lotutako proiektuak koordinatzeko lankideekiko bilera batean, mutiko batek ikaskide neska bati irain matxista bota diolako gertakaria kontatu zuen irakasle batek, zalantza sortu zitzaiolako egoki jokatu ote zuen, eta gure artean hausnarketa interesgarria sortu... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


2024-04-17 | Garabide
Manuel Lekuona saria jaso du Iñaki Martinez de Lunak

Euskal komunitateari egindako ekarpena aitortzen dion saria jaso du Garabideren lehendakari den soziolinguista arabarrak.


Eguneraketa berriak daude