Xalbador Garmendia idazle eta euskaltzaina hil da

  • Idazlea, hizkuntzalaria eta itzultzailea zen Xalbador Garmendia, eta arlo horietan lorratz luzea utzitakoa. Zaldibian jaioa 1932an, 86 urterekin hil da Anoetan. Besteak beste, hainbat aldizkaritako hizkuntza arduradun izan zen eta euskara batuaren sorreran ekarpen garrantzitsuak egin zituen.


2018ko azaroaren 14an - 14:36
Xalbador Garmendia (arg: Tolosaldeko Ataria)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Erromako Unibertsitatean Teologia ikasketak egin ondoren, antzerkiak idazteari ekin zion Xalbador Garmendiak eta Gabriel Arestirekin batera euskal antzerkiaren berritzaileetako bat izan zen. 1965ean Ondarroako Lore Jokoetako antzerki saileko lehen saria irabazi zuen. Sari hori zela-eta, Zeruko Argia-n egin zioten lehen elkarrizketa mamitsua: "Euskal literaturak, nahi eta nahiez, Europa aldera begiratu behar du, eta zenbat eta beranduago orduan okerrago izango da guretzat", azaldu zuen.

Hain justu Zeruko Argia-n zuzentzaile lanetan ibili zen hamarkada horretan, gerora Egin egunkarian ere euskara arduraduna izan zen zaldibiarra.

Baina Garmendiak euskarari egindako ekarpen handienetako bat duela 50 urte deklinabidearen inguruan idatzitako txostena da, Arantzazun euskara batzeko egin zuten kongresuaren oinarrietako bat izan zen.

Dantzaren arloan eta itzulpengintzan ere nabarmendu zen, literatura lan ezagunak euskarara ekarri baitzituen. Horrez gain, Eusko Kontseilu Gorenerako itzultzaile lanak egin zituen, eta besteak beste, Gernikako Estatutua itzuli zuen.

Xalbador Garmendia 1982an (argazkia: ARGIA artxiboa)

 


Euskara batua kanalean gehiago
2023ko ekainaren 9
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

2018ko ekainaren 6
Xabier Elosegi. Euskaltzalea ETA-ren hasieran
"Espainola jakin behar da euskara batua konprenitzeko"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...