"Baztango euskara 'nafartzen' ari da eta gero eta euskara batuagoa egiten dute haurrek"

  • Paskual Rekalde euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du maiatzaren 23an bere sorterrian, Amaiurren. Hizkuntzalari hau 2020ko uztailaren 17an izendatu zuen euskaltzain oso Euskaltzaindiak, baina pandemia dela-eta urtebete atzeratu dute sarrera-hitzaldia. Bere hitzaldian, Rekaldek hiru gai nagusi jorratu ditu: euskara batua eta mintzamoldeak; Baztango hitzen ekarpena Euskaltzaindiaren Hiztegiari; eta Amaiurko toki-izenak, etxe-izenak, pertsona-izenak...


2022ko maiatzaren 24an - 09:43

Paskula Rekaldek Andres Iñigo oroituz hasi du Euskaltzaindiako sarrera-hitzaldia, izan ere, haren lekua hartu du Akademian. 24 urtez Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria izan denak eginiko lan eskerga azpimarratu du, bai onomastikan, bai hiztegian baita euskararen sustapenean ere. “Berari esker gero eta gehiago dira Nafarroako euskarazko hitzak Euskaltzaindiaren Hiztegian”, gogoratu du.

Rekaldek esan du 50 urtetik gora duen euskara batua ere indartzen ari dela eta eskolan eta unibertsitatean ikasten dena, “ahozkora ere hedatzen ari dela, partez bada ere zenbait tokitan”. Ondoren, Baztango euskararen aitzindariei egin die ohore Paskual Rekaldek, Juan Kruz Goienetxe, Bitorio Apeztegia eta Jazinto Santsiñena amaiurtar apaizen ekarpenak aletuz.

Euskarak Nafarroan bizi duen egoeraz hitz egin du: “Belaunaldi berriak euskaraz gehiago mintzo dira (...) Euskara presente da hezkuntzan, hedabideetan eta administrazioan”, baina nabarmendu du, baita ere, hizkera “aunitz aldatu dela” azken urteotan. “Baztandarrak, eskuarki, ez gaude Iparraldera begira: gure euskara ez da egun baztanera-lapurtera, baztanera-nafarrera  baizik”, aitortu du. Hortaz, ondorioztatu du “Baztango euskara nafartzen ari dela, eta gero eta euskara batuagoa egiten dutela bereziki eskolatik pasatu diren haurrek”.

Baztango hitzei ere erreparatu die Rekaldek, Amaiur izenetik hasita. Ondoren, inguruko toponimia astindu du, zenbait bitxikeria argituz. Atzenean, Amaiurrek “bizirik eta euskaldun segitzen duela” azpimarratu du, “bere nortasun propioaz harro”.

Jarraian, Miriam Urkia euskaltzain osoak eman dio erantzuna Rekalderen hitzaldiari, eta haren ibilbide oparoa gogoratu du, Euskaltzaindian eginiko lanak nabarmenduz. Ondoren, goi-nafarrerak Euskaltzaindiaren Hiztegian duen lekua azaldu du (ia 600 adiera, momentuz).

Amaiurko herriaren harrera

Euskaltzaindiak egindako kronikak azaltzen duenez, eguerdian egin dute ekitalde instituzionala, eta hasiera Amaiurko herriak eman dio: Baztango Gaitariek hautsi dute isiltasuna, jarraian Mikel Altzuartek pare bat bertso bota du, Amaiurren Kantuz abesbatzak Amaiur zintzo eta leiala abestia kantatu du, eta azkenik Joseba Otondo Baztango alkateak eta Ixabel Aleman Amaiur herriko alkateak ongietorria egin diete bertaratutakoei. Andres Urrutia euskaltzainburuak ere hartu du hitza eta ekitaldiaren sinbolismoa eta garrantzia nabarmendu ditu. Paskual Rekaldek hitzaldia egiteko txanda eman aurretik, Xalbadorren heriotzean interpretatu du Amaiurren Kantuz abesbatzak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaltzaindia
2023-07-12 | ARGIA
Mikromatxismo, egia berdadero, afariketan… Euskaltzaindiaren Hiztegiak 646 forma berri jaso ditu

Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]


Elena Martínez de Madina. Egiazko izenen bila
"Toponimia aberastasun ikaragarria dugu Araban eta zer gutxi errespetatzen den!"

Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]


2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude