Euskaltzaindia: euskeraren akademia izatetik batuaren akademiara izatera


2018ko urriaren 2an - 11:14
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskerak alderdi asko ditu egoera edo estatus alorrean (kaleko erabileran, etxekoan, administrazioan, literaturan, hedabideetan, euskalkien egoera, etorkinak noraino ari diren ikasten...) eta corpus alorrean (terminologian, toponimian, hizkera teknikoan, euskalkietako corpusean...).

Alderdi pilo bat baina, Euskaltzaindiaren Biltzarraren programa ikusita, zergatik da euskera batua ia hizpide bakarra? Arazoa ez al da herrietako hizkera bizia eta euskera oro har galtzen ari dela? Eta batez ere, arazo nagusia ez al da erabilera?

Kale erabilerak frogatu digunez beherantz hasi gara eta euskerak orain behar duen biltzarra ez litzateke erabileran zentratu behar? Edo euskal demografiaren hil kanpaiak jotzen ari direla ikusita, politika demografikoa aipatu bederen?

Zergatik dabil Euskaltzaindia zientziaren aurka ari direnak laguntzen Iruña-Veleian? Euskeraren historia aldatu duten grafito horiek Koldo Mitxelenaren teoria atal batzuk zalantzan jarri dituztelako?

RAE denbora galtzen egon daiteke hiztegiari hitz hau edo beste hau gehitzen baina nork uste du gaur egun euskerak duen arazo nagusia batua dela?

Eta zergatik dabil Euskaltzaindia zientziaren aurka ari direnak laguntzen Iruña-Veleian? Euskeraren historia aldatu duten grafito horiek Koldo Mitxelenaren teoria atal batzuk zalantzan jarri dituztelako? Zergatik utzi die Arabako Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta EHUri hondeamakinekin eremu batzuk suntsitzen? Eta Euskaltzaindiak zer egiten du EITBko Administrazio Kontseiluan, gezurrez betetako euskalduntze berantiarreko dokumentala behin eta berriz ematen dutenean?

Euskeraren Jatorriaren Elkartea

Koldo Urrutia

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurri gehiago: Iritzia Euskara batua Euskara
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...