Txillardegi, euskara batuaren aita

  • Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.

Jean Louis Davant  |  Zu Zeu @zuzeu
2019ko urtarrilaren 18a

Halere niretzat, Txillardegiren obra nagusia, euskara batuaren sorrerakoa da, iparraldean hasia. Baina helburu hori aitzinetik bazuen, oraino bere Donostian zegoen denboratik. Euskaltziandiari bi aldiz adierazi zion izkirioz. Haatik momentoan Euskaltzaindia ez zegoen batere holako berrikuntzen onartzeko prestik.

Ondorioz, 1963an, Txillardegik Hazparnetiko gutunez urgazle karguari uko egin zuen, Piarres Xarriton / Charrittonekin batera, baina Euskatzainburuak horien dimisioak ez zituen onartu. Hor Txillardegik hasi zuen benetan eta egiazki euskara baturako bidea.

1963ko udazkenetik 1964ko udaraino, zortzi hilabetez, euskaltzale batzuk astero bildu ginen Txillardegiren inguruan, euskara batuari buruzki lehen urratzen finkatzeko, Kordelieren karrikako 14an, lehen solairuan, Euskal Idazkaritzari Enbatak prestaturiko gelan. Lehenik argitu dezadan zer zen Euskal Idazkaritza. Kultura elkarte hori mugaren bi aldeetako euskaltzale gazte batzuek hirurogeiko hamarkada hastean sortu genuen euskararen zerbitzuko.

Beraz Euskal Idazkaritzaren egoitzan eta babesean elkarlanean genbiltzan usaian zortzi lagun Txillardegiren inguruan: Hegoaldeko lau eta Iparraldeko beste lau. Burutzeko, bilkura bat egin zen ber tokian, Baionako Biltzarra, 1964ko abuztuaren 29an eta 30ean, Lafitte gidari, mugaren bi aldeetako berrogei bat euskaltzale gazterekin.

Hor onartu ziren euskara batuari buruzko lehen neurriak: grafia, deklinabidea eta bi aditz laguntzaileen lau denbora beharrenak, baita H letrarekiko hitzen oinarrizko hiztegi labur bat.

Baionako Biltzarraren ondotik, horko proposamenak Euskaltzaindiari helarazi genizkion Piarres Lafitte apaiz euskaltzainaren bitartez, eta gehiengoak, 1968ko udan, Arantzazuko Biltzarrean beretu zituen, nahiz Txillardegi ezin zen etorri egoera politikoagatik. Horren txostena kasik osorik onartu zen, bereziki Koldo Mitxelenaren itzal handiari esker. Gero honek gure ibilbidea markatu zuen, baina beti aitortuz Txillardegiri zor geniona. Bai, hala da: Txillardegi, euskara batuaren aita dugu, gero Mitxelena gozaita, eguzaita, aita pontekoa izango bazen ere. Euskara batua hazten ari zaigu beti, edozein izaki bizidun bezala. Txillardegi bera ere ez zen lehenbiziko pauso hartan gelditu, etengabe aurrera egin zuen, jo aitzina bururaino !

Badakigu, aita batek ez du haurra osorik egiten, hasten du eta gero amari dagokio lan luzea, baina zinezko aita beti hor dauka laguntzaile. Txillardegiri biak zor dizkiogu: lehenbiziko pindarra, hura gabe haurrik ez baita, eta gero bere lanez ama Euskatzaindiari ekarri zion hazkurri kritikoa, nahiz bien arteko ezkontza gutiz hutsegin genuen 1980an.

Orain, lehengoak joanik, salbu ni, beste kide batzuk daude Akademian, eta Txillardegiri diogun zorra kitatzera lehiatzen dira. Ber urratsa egin behar lukete, nik uste, gainerako euskal instituzio eta erakunde publikoek. Hala bedi!

Artikulu hau Zu Zeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Txillardegi  |  Iritzia  |  Euskara batua

Txillardegi kanaletik interesatuko zaizu...
Txillardegiren Klika
MULTIMEDIA - dokumentala

21. Korrikarako egindako dokumentala da. 14. Korrikak Txillardegiri grabatutako elkarrizketan oinarritu da Kote Camacho Txillardegiren Klika filma osatzeko. Hori oinarri hartuta josi ditu ondoren irudietan Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Xabier Mendiguren zein Joxe Azurmendiren hitzak, besteak beste. Baita bestelako dokumentuak ere: «ETBko zintetatik Euskadiko Filmategiko apaletara, artxibo pribatuetan barrena ere ibili gara Txillardegiren bila», dio egileak... [+]


2019-02-07 | ARGIA
Txillardegiri omenaldia, "euskara batuaren aldeko lana aitortzeko eta eskertzeko"

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegik euskarari egindako ekarpena goretsi nahi izan dute AEK-Korrikak, EHUk eta Jakinek. Hala, larunbatean, hilak 9, omendaldia eskainiko diote Donostian, Musikene ikastegian. Txillardegiren klika dokumentala eta hizkuntzalariaren gaineko hiru liburu antologiko eta biografia aurkeztuko dituzte bertan.


Fauna publikoa
Memoria selektiboa

Arrazoi du Goiak: Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, badauzka ezaugarri asko, tartean Donostiako alkateak elkarrizketa honetan erabiltzen duen hizkuntzak estandar arautua izan zezan egindako lan titanikoa, zeina gabe ez den posible ezta elkarrizketa bera ere, hizkuntza gaur egun ulertzen dugun moduan belaunaldi horri zor diogulako.


Sorlekukoen aitortza

Donostian Txillardegi izeneko baserria zegoen tokian omendu dute Jose Luis Alvarez Enparantza. Sorlekuak eman zion ezizena idazle, hizkuntzalari eta militante euskaltzaleari. Euskara batuaren bultzatzaile eta sortzaile nagusietako batek aitorpen ofizialik gabe jarraitzen du sorterrian. Donostian EAJ, PP, PSE-k ez dutelako nahi. Naziotasunaren oinarrian hizkuntza dagoela oroitarazten duelako, agian. Boteredunentzat pertsona deserosoa izaten jarraitzen du Txillardegik, baita hil ondoren ere.


2018-01-15 | Maddi Alvarez
Azkenean, lortu dugu, aita!

Azkenean, 6 urteren buruan bada ere, Donostian zuk egindako lan mardularen nolabaiteko aitortza herritarra da Antiguako Gaskuña Plazan Mikel Herrerok eginiko oroimen horma irudi ederra. Gorka Erastorbe kazetariak esan duen moduan, “ofiziala da iristen ez den aitortza”.


2018-01-12 | Axier Lopez
Txillardegiren omenezko horma-irudia egin dute bere sorlekuan

Urtarrilaren 14an Jose Luis Alvarez Enparanza "Txillardegi" hil zeneko 6. urtemuga izango da, eta urtero bezala, Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak hainbat ekitaldi antolatu du. Udal Liburutegiari "Txillardegi" izena jartzeko lanean ari dira hizkuntzalari, idazle eta ekintzaileari sorterrian aitorpena egiteko. Momentuz ez dute lortu, baina aurrerantzean Antiguan Txillardegiren figura presente izango da Gaskuina Plazan margotu duten muralaren bitartez.


2017-01-09 | Ainhoa Bretos
Txillardegi omentzeko ekitaldi sorta prestatu dute haren heriotzaren 5. urteurrenean

Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi” euskal idazle, hizkuntzalari, pentsalari eta politikariaren heriotzaren 5. urteurrena dela eta, ekitaldiak antolatu ditu Txillardegi liburutegia kultur ekimenak.


2012-04-24
Txillardegiri buruzko saiakera kaleratu du Fito Rodriguezek

Txillardegiren ekarpen zabala biltzeko asmoarekin, Fito Rodriguezek Txillardegi liburua kaleratu du Erein argitaletxeko Haran bildumaren barruan. Idazle, politikari eta hizkuntzalariaren pentsamendu eta ekinbidera hurbiltze bat da Rodriguezek idatzitakoa.


2012-03-20
Txillardegi nobelagintzan
MULTIMEDIA - solasaldia

Hiru hizlari aritu ziren Txillardegiren nobelagintza aztertzen. Jesus Maria Lasagabaster: Txillardegik euskal eleberrigintzari egindako ekarpena aztertu zuen. Pruden Gartzia: Kundera etorri duk hitaz galdezka. Markos Zapiain: Txillardegiren nobelagintzaren eduki filosofikoa.

2004an Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako jardunaldiak


2012-03-06
Txillardegi euskalgintzan
MULTIMEDIA - solasaldia

Hiru hizlarik Txillardegik euskalgintzan egindakoa aztertu zuten: Maria Jose Azurmendi: Txillardegiren lan soziolinguistikoa. Gotzon Aurrekoetxea: Txillardegi eta Euskara Batuaren kondaira. Jose Luis Ormaetxea "Txipi": Euskararen aldeko borroka.

2004an Koldo Mitxelena Kulturunean antolatutako jardunaldiak.


Eguneraketa berriak daude