Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute Errenteriatik Donostiara

  • "Batasunaren bidean" lelopean 8.000 lagun bildu dira eta 8.226 metrotan zehar euskara aldarrikatu dute. Ondoren, antolatzaileek egokitutako bost gunetan elkartu dira ikasleak. Arratsaldean ere jarraituko dute ekimenarekin eta euskara batuaren hamabost sustatzaile omenduko dituzte.

Umeek ordu erdiz batu dituzte bi herriak. Argazkia: Twitter (@UrdalletaIrati).

2023ko martxoaren 24an - 12:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euskara batuaren aldeko giza katea ostiralean 11:00etan hasi da, Euskaltzaindiak eta Ikastolak herriari egitasmoak antolatutako ekimena. "Batasunaren bidean" lelopean 8.000 lagun inguru bildu dira. Euskal Herri osoko 50 ikastola inguruk hartu dute parte, eta Errenteriatik Donostiara 8.226 metrotan zehar aldarrikatu dute hizkuntza.

Berriako Irati Urdalleta kazetaria jarraipena egiten aritu da eta berak informatu duenez, umeek ordu erdiz batu dituzte bi herriak. Errenteriako Gamon zumarditik abiatu da, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria oroitzeko jarrita dagoen eskulturaren paretik, eta Donostiako udaletxe zaharraren eraikinaren parean amaitu, Parte Zaharrean.

Giza katearen ondoren, antolatzaileak egokitutako bost gunetan elkartu dira ikasleak, euskara batua goraipatzeko ekitaldiak egiteko; Errenterian, Pasaian, Donostiako Herrera auzoan, Zurriola ikastolan eta Konstituzio plazan.

17:30ean ekitaldi instituzional bat egingo dute Errenteriako udaletxeko areto nagusian, euskara batuaren sustatzaileak omentzeko. Euskararen sorreran bultzatzaile izan ziren hamabost izen goraipatu dituzte: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Arantxa Urretabizkaia, Henrike Knorr, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.


Euskara batua kanalean gehiago
2023ko ekainaren 9
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
"Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen"

2018ko ekainaren 6
Xabier Elosegi. Euskaltzalea ETA-ren hasieran
"Espainola jakin behar da euskara batua konprenitzeko"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...