Wuhango koronabirusa: 910 hildako eta kasu berrien agertzea geldotu ote den esperantza

  • Txinako agintariek keinu bat egin dute Wuhandik zabaldutako pneumoniaren gainean kontrola hartzen ari direla adierazteko: Xi Jinping agertu da publikoan lehenbiziko aldiz krisia lehertu zenetik. Beren itxaropena datza 2019-nCoV birusaren kutsadura kasu berrien agertze erritmoa azken egunotan geldotzen joan izanean. Aldiz, Munduko Osasun Erakundeak ohartarazi du oraindik informazioak osatu gabeak direla eta balitekela ezagutzen duguna icebergaren muturra baizik ez izatea.

Johns Hopkins zentruaren estatistikak 2020ko otsailaren 10ean.

2020ko otsailaren 10ean - 12:24
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Txinako hedabide nagusiek zabaldutako irudietan ageri da Xi Jinping koronabirus izurritearen prebentzioaz okupatzen den Pekingo zentroan bisitan:

Gainerakoan, honela dago Johns Hopkins zentruak uneoro daraman kontabilitatean otsailaren 10aren eguerdian 2019-nCoV koronabirusak Txinatik abiatuta eragin duen epidemiaren datu nagusiak: denetara munduan kutsatutakoak 40.573 dira eta hildakoak 910, bi kenduta beste guztiak Txinan bertan.

Bistakoa den arren hildakoen kopurua handitzen joan dela egunak pasa ahala, aditu batzuek horiei adina begiratzen diote beste datuari, koronabirusaz kutsatuta agertzen diren kasu berrien dinamikari. Alde horretatik, badira egun batzuk egunetik egunera kasu berrien kopurua erritmoz geldotzen ari dela eta horrek adieraziko luke Wuhan eta beste zenbait hiri eta eskualdetan agintari txinatarrek hartutako gerra-neurriak eraginkorrak izan direla.

Aldiz, Munduko Osasun Erakundearen buruak ohartarazi du, aurreko egunetan beste zenbait adituk esandakoaren ildotik, balitekeela oraingo argazkia ez izatea epidemiak ekar dezakeen iceberg handiaren puntta baizik. Erakundearen zuzendari nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesus kezkatuta dago jadanik demostratuta daudelako Txinan ibili gabeko beste norbaitengandik koronabirusa jaso duten kasuak eta horrek emango lukeelako izurri berriaren hedatze ahalmen handiaren neurria.

Bi ideiak lotuz, baikorra eta ezkorra, badira nabarmentzen dutenak Txina ari dela bere sistema hiper-zentralizatuarekin eta dauzkan ahalmenekin herrialde barruko kutsatzeari hesia jartzen, baina aski izango dela hain kontrol zorrotzak ezarri ezingo dituen herrialdeetara iristea –Afrikara, esaterako– izurritearen hedadurak jauzi kualitatibo bat egin dezan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!