Walter Benjamin euskarara itzultzeko crowfunding kanpaina jarri dute martxan

  • Filosofo eta literatur-kritikari alemaniarraren bi artikulu antologia euskaraz argitaratzeko diru bilketa abiatu du Sans Soleil argitaletxeak.


2014ko ekainaren 11n - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
XX. mendeko literatur-kritikari eta filosofo gorenen artean dago Walter Benjamin
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Hainbat gairi buruz idatzi zuen obra oparoagatik, XX. mendeko literatur-kritikari eta filosofo gorenen artean dago Walter Benjamin. Euskaraz, ordea, ez dago bere lanik irakurtzeko aukerarik, eta hutsune hori testu antologia bi itzuliz betetzen hasi nahi du Sans Soleilek, arte kritikan espezializatutako argitaletxeak.

Bi liburu argitaratzeko asmoa

Lehen antologian literatura ardatz duten artikuluak jasoko dituzte: “Franz Kafka”, “On Some Motifs in Baudelaire”, “On the Image of Proust” eta “The Task of the Translator”. Aditu baten hitzaurrea ere izango du.

Bigarren liburua historiari eta filosofiari buruzko artikuluak osatuko dute: “The Work of Art in the Age of Mechanical Reproduction”, “Theses on the Philosophy of History”, “Critique of Violence”, “Little History of Photography”eta “Experience and Poverty”.

Artikuluak euskarara itzultzeko lana Garazi Arrula Ruiz, Maialen Berastegi, Danele Sarriugarte, Mikel Babiano, Amaia Dones Mendia, Mikel Igartua, Teresa Pradera, Iñaki Segurola eta Gaizka Urturik egingo dute.

Nola lagundu?

Proiektua aurrera eramateko 3.000 euro behar dituzte. Sans Soleil irabazi asmorik gabeko argitaletxea da, eta beraz, diru hori itzultzaileen lana ordaindu eta inprenta- eta bidalketa-gastuetarako izango litzateke.

Verkami plataformaren webgunean egin daitezke ekarpenak. Beharrezko diru kopurua lortuko balitz, urte bukaerarako argitaratuko lirateke bi liburuak.


Nazioarteko literatura kanalean gehiago
2022ko ekainaren 8
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

2022ko apirilaren 20
Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...