Ia 80 urtez desagertuta egon den Louis-Ferdinand Célineren nobela bat argitaratu dute

  • Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren Louis-Ferdinand Céline idazlearen obra argitaragabeetako bat da Guerre (Gerra). Nobelak interesa piztu du; eta horrek bezainbeste, hura berreskuratzeko moduak.

Louis-Ferdinand Céline, 1932an Meurisse agentziak egin zion argazki batean.

2022ko maiatzaren 05ean - 08:14

Iritsi da eguna: ostegun honetan, maiatzak 5, Louis-Ferdinand Célineren lan argitaragabe bat publikatuko du Frantziako Gallimard argitaletxeak. Gaurtik aurrera salgai dagoen Guerre, idazlearen nobela ezagunenetarikoa den Gauaren muturrerainoko bidaia-rekin kointzidentzia handiak dauzkan lantzat har daiteke, argitaletxeak azaldu duenez: “Célinek, kontakizun autobiografikoaren eta irudimenezko lanaren artean, beloa altxatzen du bere bizitzako esperientzia zentralaren gainetik: fronteko trauma moral eta fisikoa, ‘erotutako nazioarteko hiltegian’”.

XX. mende hasierako Gerla Handia zen Gauaren muturrerainoko bidaia ezagunaren abiapuntua ere. Igela argitaletxeak Matias Mugicaren itzulpenean argitaratu zuen nobela hartan, Ferdinand Bardamu protagonista –idazlearen alter egoa– gerrako desertorea baldin bazen, Guerre-ko protagonista, berriz ere Ferdinand izena duen brigadierra, frontean zauritzen duten unean abiatzen da istorioa. Soldaduak ospitaleko eriondoan biziko duen krisi pertsonala irakurriko dugu 192 orrialdeko eleberri honetan.

“Kontzientzia hartzearen eta desilusioaren denbora ikaragarri hori, autoreak kontakizun literario autonomo batean lehenago inoiz landu ez zuena, bere argirik krudelenarekin agertzen da hemen”, Gallimardek liburuaren sinopsian azaldu duenez.

Nobelagile famatua eta nazien kolaboratzailea

1961ean hil zen Louis-Ferdinand Céline, 67 urte zituela. Nolatan egon dira orain arte haren nobelak argitaratu gabe? Esplikazioa nahiko sinplea izan daiteke edo, nondik begiratzen den, nobela bat idazteko modukoa.

1944eko ekainaren 17an etxetik alde egin zuen Célinek. Alemania II. Mundu Gerra galtzekotan zegoen eta idazleak kolaboratu egin zuen naziek Frantzian ezarri zuten Vichyko erregimenarekin, besteak beste salatari lanak eginez, baita judutarren aurkako testuak idazten ere. Momentu horretatik duela hiru urtera arte, etxean zeuzkan paperekin zer gertatu zen ez dago batere argi.

Célineren ondorengo ibilbidea berriz, ezagunagoa da: lehenbizi Alemaniara egin zuen ihes, Baden-Baden hirira. Handik berriz, 1945ean, Danimarkara. Baina Frantziako Gobernuaren eskariz, urte berean estraditatu zuten eta handik bost urtera epaitu. 1951. urtean irten zen espetxetik. Nizan hartu zuen ostatu lehenbizi eta ondoren Meudonen. Hil zen arte idazten jarraitu zuen, Gallimard argitaletxeak publikatu zizkion azkenaldiko lanak.

Ibilbide horregatik da Céline, besteak beste, Frantziako literaturaren munduan eztabaida sutsuak eragiten jarraitzen duen idazlea: alde batetik XX. mendeko nobela goraipatuenetako baten egilea; bestetik, hartu zituen jarrera politikoengatik arbuiatua.

Ia 80 urtez desagertuta egon diren paperak

Célinek 1944an lekuak hustu zituenetik haren paperekin zer gertatu zen berriz, ez zen argitzen hasi 2019ra arte. Urte hartako azaroan hil zen Lucette Destouches, Célineren emaztea. Heriotzaren berri izan zuenean, Jean-Pierre Thibaudat antzerki kritikariak abokatu batekin kontaktatu zuen, eta kontatu zion urte batzuk lehenago, Libération egunkarian lanean ari zenean, Célineren paperez betetako poltsa bat eman ziola egunkariko irakurle batek, baldintza gisa jarriz horien berririk ez emateko Destouches hil arte.

Thibaudatek baldintza hori bete zuen, baina Destouches hil ondoren paper horien jabetza nori dagokion argitzea ez da prozesu erraza izan. Idazlearen biografoak, Destouchesen alabak eta justiziak zeresan franko izan duten prozesu baten ondoren, antzerki kritikariak, fiskalaren aginduz, polizia-etxe batean entregatu zituen hain modu misteriotsuan lortu zituen 6.000 orri inguru.

Iazko abuztuan Le Monde egunkariak zabaldu zuen berria, paperekin gertatutakoa azaldu zuen erreportaje batean. Historiaren hurrengo kapitulua gaur hasi da: nola hartuko dute literaturaren zaleek Célineren obra “berri” hau? Aldatuko da idazleari buruzko ikuspegia hemendik aurrera publikatuko diren obrekin? Frantziaren historiako idazle polemikoenetako batek –ez da gutxi esatea– XXI. mendean zeresana ematen jarraituko duela behintzat, argi samar dago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioarteko literatura
2024-03-07 | Julen Azpitarte
Zorigaiztoko musikarien laztasunak

Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]


Iraingarria da istorio bateko pertsonaia “lodia” dela esatea?

Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.


Xavier Queipo. Galegoa berdin emigratzailea
“Galegoz hitz egiteko jarrera indartu besterik ez zen egin Bruselara joan nintzenean”

Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]


2022-10-06 | ARGIA
Annie Ernaux idazleak jasoko du Literaturaren Nobel saria

Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]


Pasazaite argitaletxeak agur esatea erabaki du 10 urteren ondoren

Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.


2022-06-08 | Julen Azpitarte
Voltairine de Cleyre
Anarkista, besterik ez

Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]


Idoia Santamaria, itzultzailea
‘Austerlitz’, memoriaren korronte ezkutuak

Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]


Boris Pahor hil da, holokausto nazia gordintasunez kontatu zuen idazle esloveniarra

Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.


Emakume idazleak XX. mendeko Italian
Alda Merini: harriduraz begiratzeko ahalmena

Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).


Venezia baino zerbait gehiago, Joseph Brodskyren bitartez

Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.


2022-03-17 | Julen Azpitarte
Diane di Prima
Otsemearen haginkada

"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]


Sebalden 'Austerlitz' euskaraz
Esanezina den hori nola konta daitekeen

Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]


Maryse Condé, haurtzaroaren negarrak eta irriak

Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]


2020-11-19 | Julen Azpitarte
Wu Ming kolektiboaren 'Proletkult' nobela
Marxismo martetarra

Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]


‘Neskamearen ipuina’: beste ezinbesteko distopia bat euskaratu du Txalapartak

Ingelesez idatzitako literatura distopikoaren hiru obra nagusiak euskaratu ondoren, Tafallako argitaletxeak beste kolpe bat eman du liburu-dendako apalategian Margaret Atwooden Neskamearen ipuina argitaratuz, Zigor Garrok itzulita.


Eguneraketa berriak daude