Esloveniako literaturak azken mendea begien aurretik pasatzen ikusi duen idazlea galdu du. Boris Pahor 108 urterekin zendu da astelehen honetan Triesten.
1967an argitaratu zuen Nekropola (Nekropolia) nobelari esker lortu zuen literatura unibertsalaren ate estutik sartzea Boris Pahorrek: nazien kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoa kontatu zuen lan horretan 108 urterekin hil berri den idazle esloveniarrak. Obra horrek bihurtu zuen holokaustoaren narratzaile handienetako bat.
Eta hala ere, badirudi gauza batzuk azpimarratu egin behar direla hiztun gutxi dauzkan hizkuntza batean ari garenean –2,5 milioi lagunek hitz egiten dute eslovenieraz–: “Pahor ez da bakarrik egile esloveniarra, mundu mailakoa ere bada”, irakur zitekeen astelehenean herrialde hartako Dnevnik egunkariaren edizio digitalean, hildakoaren dimentsioa, nolabait, erabili zuen hizkuntzaren taila baino handiagoa zela azpimarratu beharrez.
Albiste berean, Peter Kova?i? Peršin-ek, zeinak Pahorrekin kolaboratu zuen 1970eko hamarkadan Zaliv aldizkarian, idazlearen bi ezaugarri nabarmendu ditu: “Lehenbizikoa, askatasun-errepublika bat eraikitzeko egin zuen borroka, ideologien eta totalitarismoen kontra. Bigarrena, neurtu ezin den kazetaritza- eta literatur-obra; Nekropolia eta beste obra batzuk mundu mailako klasikoak dira. Beti egon da hari nagusi bat berarengan: ama-hizkuntzarekiko maitasuna. Eslovenieraren apostolua da, gaur egun oraindik ere kontrakoa duen giro batean”.
1913. urtean Triesten jaioa, artean hiria Austria-Hungariako inperioaren menpe zegoenean, italiar faxismoaren gorakada ezagutu zuen haurtzaroan eta nerabezaroan: esloveniarren Etxe Nazionala nola erretzen zuten ikusi zuen 1920an; eta eskolan hasi zenean, Mussoliniren menpekoek esloveniera erabat debekatua zuten, bai eremu publikoetan, baita pribatuetan ere. Jazarpen gogorra urte luzez: 1936an Lojze Bratuž abesbatza-zuzendari eloveniarra atxilotu, torturatu eta hil izanak ere eragin sakona izan zuen Pahorrengan. Giro horrek ez zuen kikildu: bere hizkuntzaren molde estandarra ikasi eta pseudonimopean hasi zen lehenbiziko idazlanak argitaratzen.
Edvard Kocbek poeta ezagutzeak mugarria ezarri zuen haren ibilbidean: joera literario modernoenen berri eman zion, baita idazkera lantzen lagundu ere. Garai berean, 1930eko hamarkadaren amaieran, antifaxista esloveniarrekin harreman estua izan zuen. Bi aldizkari argitaratzeaz ere arduratu zen, atxilotu zuten arte: lehenbiziko aldiz ezagutu zuen kontzentrazio-esparrua. Ez luzerako: 1940an italiar armadarekin Libiara joatera behartu zuten. Italiak II. Mundu Gerran kapitulatu ostean, Triestera itzuli zen eta Esloveniar Nazioaren Askapen Frontearekin bat egin zuen, 1944an atxilotu zuten arte. Alemaniarren eskuetan, bi kontzentrazio-esparru ezagutu zituen: Natzweiler-Struthof eta Bergen-Belsen.
Gerra bukatu eta 20 urte inguru igaro ondoren itzuli zen Natzweiler-Struthofera. Ordurako museo bihurtua zuten heriotza-zelai haren aurrean, memoria lanean hasi zen, oroitzapen mingarriak, sufrimendua, gosea, hotza, umiliazioa, kolpeak, irainak eta pena ikaragarri bat, han berarekin izandakoengatik, handik inoiz atera ez zirenengatik, esplikaezina dirudien izugarrikeria harengatik.
Memoriaren jario horren fruitu da Nekropolia, hizkera gordinekoa, auto-errukian erortzen ez dena; basakeria horren aurrean ere, elkartasuna eta erresistentzia gerta daitezkeela erakusten duen liburu autobiografikoa.
Jaio zen hirian bertan hil da Pahor, 40 liburu baino gehiagoko obra utzita.
Alfonso Cardenalek Vidas Perras. Cuentos musicales del Sofá Sonoro (Bizitza Latzak. Soinu-sofako musika-ipuinak) izenburuko liburua argitaratu berri du. Bertan, herri-musikaren historiaren bazterretan abandonatutako kultuzko hogei musikariren zorigaiztoko biografia... [+]
Roald Dahl idazle irakurriaren umeentzako hainbat lan berritu dituzte: “lodi” eta “itsusi” bezalako adjektiboak desagertu dira, baita esaldiren bat gehitu ere ileordea eramatea ez dela ezer txarra adierazteko, esaterako.
Galizian jaioa, Bruselan egin du kasik laneko aldi guztia. Biologia eta Medikuntza ikasketak eginagatik ere, gisako lanik ez herrialdean bertan, eta bakailao-ontzi batean itsasoratu zen, noizbait, biologo. Europako arrantza ikuskaritzan zen lanean laster. Idazle aipu eta sona... [+]
Annie Ernaux idazle frantsesa saritu du Suediako akademiak. Nobela autobiografikoak idatzi ditu batez ere, eta hainbat irakur daitezke euskaraz, 'Pasio hutsa' eta 'Gertakizuna' eleberriak, besteak beste. Bere obraren ausardia eta zehaztasun klinikoa saritu ditu... [+]
Ekain honetan hamar urte bete ditu Pasazaite argitaletxeak. Nazioarteko literatura euskarara ekartzen espezializatu den proiektuak urteurren hori baliatu du ateak itxiko dituela iragartzeko.
Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun... [+]
Anbereseko Central Staationen aurkituko du liburu honetako narratzaile izenik gabeak Jacques Austerlitz, bere iraganaz oroitu ezin den gizona. Hamarkadaz hamarkada eta hiriz hiri luzatuko dira bien arteko solasaldiak, lainoan bildutako memoria argitzeko ahaleginean. Idoia... [+]
Mundua dardarka jarri duen gerra baten lekuko garen une honetan, joan den mendeko lehen gerra handian girotutako nobela bat publikatu da ostegun honetan Frantziako Estatuan. Eta ez edozein nobela: 78 urtez “desagertuta” egon ondoren iaz berreskuratu ziren... [+]
Alda Merini (Milan, 1931-Milan, 2009) poeta italiarra izan zen. Lan asko argitaratu zituen, tartean hamarnaka poesia liburu eta bi-hiru autobiografia (L'altra verità. Diario di una diversa, La pazza de la porta accanto eta Reato di vita. Autobiografia e poesia).
Aste honetan aurkeztu da Joseph Brodskyk idatzitako Ur marka. Veneziari buruzko saiakera. Rikardo Arregi Diaz de Herediak itzuli eta Katakrak argitaletxeak publikatu du poeta errusiar atzerriratuari euskarara itzuli zaion lehen liburua.
"Emakumeak egon ziren, han zeuden, nik ezagutu nituen, baina haien familiek eroetxeetan giltzaperatzen zituzten, elektroshock-ak ezartzen zizkieten. 50eko hamarkadan, gizona bazinen, errebelde izan zintezkeen, baina emakumea bazinen zure familiak giltzapetzen zintuen. Izan... [+]
Gauza garrantzitsua gertatu da astelehen honetan literatura euskaraz irakurtzea atsegin dutenentzat: W. G. Sebalden Austerlitz argitaratu du Igela argitaletxeak. Idoia Santamariak egindako itzulpenari esker, idazle alemaniarraren obrarik ezagunena nobedadeen artean aurkituko du... [+]
Asteazken honetan aurkeztuko dituzte Erein eta Igela argitaletxeek Literatura Unibertsala bildumako hiru lan berriak, tartean Maryse Condéren Bihotza negar eta irri (ene haurtzaroko istorio egiazkoak). Joxe Mari Berasategik euskaratua, idazle guadalupearraren obra... [+]
Wu Ming literatur kolektiboaren Proletkult (2018) “objektu narratibo” berriak sozialismoa eta zientzia fikzioa lotzen ditu, Sobiet Batasuneko zientzia fikzio klasikoaren aitzindari izan zen Izar gorria (1908) nobela eta haren egile Aleksandr Bogdanov boltxebikearen... [+]
Ingelesez idatzitako literatura distopikoaren hiru obra nagusiak euskaratu ondoren, Tafallako argitaletxeak beste kolpe bat eman du liburu-dendako apalategian Margaret Atwooden Neskamearen ipuina argitaratuz, Zigor Garrok itzulita.