Anarkista, besterik ez

  • Voltairine de Cleyre (1866-1912) XX. mendeko mugimendu anarkista eta feministako emakume garrantzitsuenetariko bat izan zen, Emma Goldmanekin batera. Feminismoa boto-eskubidearen aldeko borrokara mugatzen zen garaian, Cleyrek bide berriak ireki zituen eta gaur eguneraino iraun dute arrasto horiek. Besteak beste, emakumeen independentzia ekonomikoa aldarrikatu zuen, zalantzan jarri zituen genero-rolak eta borrokatu zuen sexu-esklabotzaren aurka, bikote ezkonduetan gertatzen denari arreta berezia emanez. Horrekin batera, aitzindaria izan zen gastu militarren gaineko eragozpen fiskalaren gaian. Haren obra –eta izena bera– erabat ahaztuta egon dira, eta 50 urte baino gehiago igaro behar izan dira, mugimendu feministaren loraldiarekin bat eginez, Cleyrek izan zuen garrantziaz jabetzeko eta haren idazkiak berreskuratzeko.

Berreskuratze horren harira, Madrilgo Stirner argitaletxeak, Escrito en rojo (Gorriz idatzia) liburua plazaratu du, Emma Goldman-en aitzinsolasarekin. 1914. urtean plazaratutako Selected Works (Lan aukeratuak) lanetik ateratako idazkiekin egindako bilduma da: hizlari eta artikulu-egile bikaina zen, baita poeta txukuna ere, baina ez zuen obra luzeagorik utzi, seguruenik goiz hil zelako, bere osasun ahula tarteko. Aipatutako liburuan anarkistaren bizitza zeharkatu zuten hamaika gai jorratzen dira, emakumearen eta iraultzailearen potreta marrazteko. Besteak beste, anarkia bera, Errusiako literatura, Mexikoko iraultza, Parisko Komuna edo preso beltzek abesten zituzten doinuak, gatibu-lanak egiten zituzten bitartean. “(…) Eta pistolari heltzen zion aurpegi itzaltsuak irri izoztuz behatzen zuen: ‘Abesten duten bitartean, lan egiten dute´, esan zuen irribarre lau eta ironikoak”. Halaber, Goldmanen hitzaurreak Cleyreren biografia zehatza jasotzen du, alde intimoa eta publikoa uztartuz. “Voltairine espiritualki berpiztua izaten ari da –nolabait esateko–, poeta errebelde, askatasuna maite zuen artista eta Amerikako anarkista garrantzitsuena gisa”.

Mugimendu librepentsalaria

AEBetako mugimendu libertarioa 1940ko hamarkadan sortu zen, herrialdea II. Mundu Gerran sartu zenean. Aurrerago, 1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hasieran, sekulako gorakada izan zuen. Halere, lehenago izan zen beste korronte anarkista bat, Benjamin R. Tucker-ek New Yorken abiatutako Liberty hamaboskariaren inguruan garatu zena. 1881. urtetik 1908. urtera plazaratu zen, eta sasoi horretako protagonista nabarmena da Voltairine de Cleyre, zeina 1866. urtean jaio zen Leslie herrian (Michigan). Aita etorkin frantziarra zuen, Hector de Claire, eta hark jarri zion izena, Voltaire idazlearen omenez. Ahizpa txiki bat zuen, Adelaida. Ama, Harriet, aitaren gerizpean bizi zen.

Laster antzeman zuen aitak alaba nagusia oso adimentsua eta talentu handikoa zela, eta haren izaera “ipurterrea” bezatzeko asmoz Port Huron-eko komentu batean sartu zuen 13 urte zituela. Handik ihes egiten saiatu zen Cleyre, baina azkenik 17 urterekin graduatu zen. Instituzio erlijioso hura kartzela bihurtu zitzaion, bere askatasuna erabat txikitu zuen zama. “Heriotzaren itzaleko bailararen antzekoa izan zen, eta oraindik orbain zuriak daude nire ariman. Bertan, ezjakintasunak eta superstizioak erre ninduten, beren infernuko suaren bidez, egun itogarri haietan”. Ondorioz, monasterioa utzi zuenean erlijioaren aurkako borroka sutsua abiatu zuen, erabateko ateismoari irmo helduta.

Hala, Michiganeko erdialdera bueltatu zen. The Progressive Age astekari librepentsalarian idazteari ekin zion, apurka-apurka hitzaldiak ematen ere hasi zen, eta 19-20 urte zituela ateismoaren eta anarkismoaren aitzindari Thomas Paineri buruzko berbaldiak eskaintzen aritu zen estatuko mendebaldean. 21 urte betetzerako, mugimendu librepentsalariaren izar bihurtua zen. Askotariko ikuspegiek egiten zuten bat mugimendu horretan eta kideek hainbat gai aztertzen zituzten, hala nola sexualitatea, emakumeen eskubideak, jaiotza-tasaren kontrola, arraza-harremanak, lan-harremanak eta gizabanakoaren harremana Estatuarekin.

Haymarket kasua

Librepentsalariek harreman luze eta estua izan zuten anarkismoarekin, agintearen aurkako jarrera bera zutelako. Beraz, gerora anarkista bihurtuko ziren asko korronte horren bidez iritsi ziren mugimendu libertariora, Cleyre bera, adibidez. Haren jauzi anarkista Haymarket kasuak eragin zuen: Chicagoko poliziak tiro egin zien manifestariei McCormick laborantza-fabrikan. Pertsona bat hil zuten, baita beste zenbait zauritu ere. Biharamunean, anarkistak Haymarket Square-tik gertu bildu ziren protestatzeko. Polizia agertu eta bat-batean lehergailu batek eztanda egin zuen. Polizia tiroka hasi zen, zazpi agente eta lau langile zendu ziren. Gertaeraren ondotik, zortzi anarkista epaitu zituzten. Cleyrek hauxe bota zuen egunkarien lerroburuak irakurtzean: “Eskegi beharko lituzkete”.

Betirako damutu zen hitz horiek esan izanaz. Auzipetuek ez zuten zerikusirik atentatuarekin, baina kondenatu egin zituzten hala ere: bosti heriotza zigorra ezarri zieten eta gainerakoei kartzela-zigor luzeak. Exekuzioek Cleyre izutu eta aztoratu zuten eta, ondorioz, anarkismoarekin bat egin zuen. “Ez diot neure buruari inoiz barkatuko esaldi ezjakin, lotsagarri eta odol-egarri hori. (...) Nahiz eta badakidan hildakoek barkatuko lidaketela, nahiz eta badakidan maite dituztenek barkatu egiten didatela. Baina nire ahotsak, gau hartan entzun nuen bezala, oihartzun egingo du nire belarrietan nire heriotzara arte: gaitzespen eta lotsa mingotsak”. Presoak askatzeko zenbait ahalegin egin zuen, eta bere bizitzaren amaieran Chicagora joan zen bizitzera, bai eta bertan hil eta lurperatu ere, Haymarket-eko martirien ondoan.

Aurretik, anarkismoaren doktrina zabaltzen eman zuen bizitza, Estaturik gabeko gizartearen aldeko ahots karismatikoa bilakatu arte. Cleyre ez zen teoriko azpimarragarria, baina sekulako gaitasuna zeukan bere irakurketetatik jasotako ezagutza guztiak hausnartzeko, sintetizatzeko eta komunikatzeko. Apartak ziren bere hitzaldiak, eta hain egin ziren entzutetsuak, Ingalaterra, Eskozia eta Norvegia ere bisitatu baitzituen. Milaka lagun biltzen ziren entzuteko.

Tradizio estatubatuarreko anarkismo indibidualistari lotu zitzaion bere ibilbide libertarioaren hastapenetan. 1894. urtean idatzitako In Defense of Emma Goldman and the Right of Expropriation lanean (Emma Goldmanen eta desjabetze eskubidearen alde), joera indibidualista horren alde egin zuen nabarmen: “Goldman andereñoa komunista da; ni indibidualista naiz. Berak jabetza-eskubidea suntsitu nahi du, nik erabili nahi dut. Nik pribilegioaren eta agintearen aurkako gerra egiten dut eta, beraz, jabetza-eskubidea, pertsonaren eskubide erreala, deuseztatu egiten da”.

Aurrerago, adjektiborik gabeko anarkismoaren aldeko hautua egin zuen, bere diskurtsoa norberaren eta gainerakoen askatasunaren inguruan ardazten baitzen, agian gaztetan komentuan igarotako itxialdiaren ondorioz. Finean, ez anarkia indibidualistak ez anarkia komunistak ez zuten askatasuna mantenduko: “Anarkista naiz, sinpleki, etiketa ekonomikorik erantsi gabe”.

Bere bizitzako azken urteetan, 1910ean, Chicagora joan zen gaztetako lanbidean aritzeko, etorkin gazteen irakasle. Idazten ere jarraitu zuen, besteak beste, Louise Michel-en biografia bat itzultzen ari zen frantsesetik. Baina oso gaixo zegoen, 1902. urtean izandako eraso bat tarteko: bere ikasle ohi batek tiro egin zion antisemita zela egotzita. Goldmanen hitzetan, “bere bizitzaren zati handi bat juduak hezten eman zuen!”. Cleyrek erasotzaileari barkatu zion, eta eskatu zuen zentro batera eraman zezatela, senda zedin. Bere hiletan, 1912. urtean, 2.000 pertsona bildu ziren: “Nire saria gazteekin bizitzea da; kideekin oraindik buruz buru jarraitzen dut: botak soinean ditudala hilko naiz, eta nire aurpegia Ekialdera jiratuta, Ekialdea, argia”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Anarkismoa
2023-01-31 | Gedar
102 egun daramatza gose greban Alfredo Cospito preso politiko anarkistak, Sardinian

Jasaten ari den isolamendu-erregimena salatzeko ekin zion gose grebari Cospitok. Erroman, presoarekin elkartasunez, protestak izan ziren larunbatean, eta 40 pertsona atxilotu zituzten polizia-indarrek.


Lola Iturberen eskola

Bartzelona, 1902ko  abuztuaren 1a. Lola Iturbe Arizcuren anarkista eta feminista aitzindaria jaio zen. CNTko kidea eta Mujeres Libres erakundeko sortzaileetako bat, 1936ko Espainiako Gerra amaitzean Frantziara alde egin zuen eta han Erresistentzian parte hartu zuen. Franco... [+]


Bakunin Batailoia; apaizez jantzita gizarte amurrioar fededuna astindu zuten miliziano anarkistak

Sergio Balchada Outeiralek liburua argitaratu du Gerra Zibilean alde errepublikarrean borrokatu zuten galiziarrei buruz. Horietako asko Amurrion egon ziren, Bakunin Batailoian. Bere presentziak amurrioarren arreta erakarri zuen, praktikatzen zuten ateismoak talka egiten baitzuen... [+]


Indarkeria matxista. Zer egin erasoa gauzatu duten pertsonekin?
Eraso matxisten kudeaketari buruzko hausnarketak, begirada anarkistatik

Poltsatik objektuak atera ahala, hitzaldira gerturatutako pertsonen begirada arretatsuaren pean ari da horiek kokatzen hizlarietako bat. Ur botila eta mukizapi pakete bat bazter batean, eta parez pare, distantzia dezentera, fruitu lehor poltsa eta hortzetako eskuila. Erdian,... [+]


2021-12-17 | Xabat Petrikorena
Kanaria Handiko Maizterren Sindikatua
Porlanak irentsitako uhartean, auzoetatik birjabetza ereiten

“Ez etxerik gabeko jenderik, ez jenderik gabeko etxerik” irakur daiteke Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuaren (Sindicato de Inquilinas de Gran Canaria, SIGC) webguneko goiburuan. Kolektiboa 2017an sortu bazen ere Kanaria Handiko Federazio Anarkistaren (FAGC)... [+]


2021-06-30 |
Thoreauren ‘Desobedientzia zibila’

Henry D. Thoreau ::Desobedientzia zibila

Potxo Edizioak

orrialdeak ::77

prezioa ::10€


Ruymán Rodríguezen kasua, eredu den proiektu komunitarioa suntsitzeko saiakera

Ruymán Rodríguez kanariarraren aurkako epaiketa abiatu zen martxoaren 24an. Funtsean, epaiketa tortura kasu bat estaltzeko eta autogestionatutako La Esperanza proiektu komunitarioa suntsitzeko saiakera dela salatu dute Kanaria Handiko Federazio Anarkistak (FAGC)... [+]


Andoni Fernández Azkarai
“Garrantzitsua da ate bati ostikada ematea, eta ostean zer ateratzen den ikustea”

Bilboko DDT Banaketak banatzaile eta argitaletxe alternatiboko kide da Andoni Fernández Azkarai (Bilbo, 1983), eta etxeko uztari ekarpena egin dio berriki. Urteetako lanaren ondotik, azaroan argitaratu du Izar Beltz Ateneoa. La historia del ateneo contada desde los... [+]


2020-10-07 | ARGIA
Lucio Urtubia ekintzaile anarkista omenduko dute Cascanten larunbat honetan

Urriaren 17an omenaldia egingo diote Lucio Urtubia ekintzaile anarkistari Cascanten (Nafarroa). Eguerdiko 12:00etan izango da, Erromeroaren parkean.


2020-09-17 | Mikel Eizagirre
Liburutegi anarkisten aurkako sarekadak egin dituzte Berlinen eta Atenasen

Materiala konfiskatu eta hainbat kide atxilotu ditu Alemaniako Polizia Federal Kriminalak, “erakunde kriminaleko partaide” izatearen akusaziopean.


David Graeber antropologo eta ekonomialari anarkista hil da, nazioarteko erreferentzia antikapitalista

Irailaren 2an hil da David Graeber azken urteetako pentsalari anarkista ezagunenetakoa 59 urterekin, bere emazteak jakinarazi duenez. Veneziako ospitale batean hartu du asteazkenean azken hatsa.


Lucio Urtubia militante anarkista hil da

Parisen hil da 89 urte zituela. Militante anarkista gisa egindako ibilbideagatik da ezagun eta erreferente.


Bizitza betea eta ordain hutsa

Krimea, 1855 inguruan. Anna Moiseevna Rozenstejn –gerora Anna Kulishova izenez ezaguna– jaio zen, merkatari judutar familia aberats batean. Turinen tesia prestatzen ari zela sukar puerperalaren jatorri bakterianoa frogatu zuen. Anna Kulishovaren aurkikuntzak bizia... [+]


Exarcheia auzoa desalojo arriskuan
Erresistentzia taupadak Atenasko bihotzean

Atenasko metropoliaren erdi-erdian den Exarcheia auzoak inguratzen duenaren oso bestelako logikaz funtzionatzen du duela mende erditik. Autogestioa ardatz, hogeitik gora eraikin okupatu daude auzoan, zentro sozial zein etxebizitza funtzioa betetzen dutenak; azken urteotan... [+]


Greziako Poliziak beste hiru eraikin hustu ditu, ehundaka errefuxiatu kaleratuz

Ostegunetik astelehenera bitartean, hirurehundik gora migratzaile kanporatu dituzte beren bizilekuetatik. Exarchiako auzotarrek erresistentzian diraute, eta ostiralean abuztuan hustutako Spirou Trikoupi 17 eraikina berreskuratu dute sinbolikoki.


Eguneraketa berriak daude