Urkullu: “Euskadiren lehentasuna birusari eustea eta hura arintzea da”

  • "Pandemiaren ondorio gogorrenak jasaten ari diren familiei laguntzea da orain lehentasuna, estaldura profesional sozio-sanitarioa indartzea da, adineko pertsonak eta ahulenak artatzea", adierazi du Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak igandean, Pedro Sánchez Espainiako presidenteak erkidegoetako buruekin deitutako bileran.


2020ko apirilaren 6an - 07:02
Iñigo Urkullu, alboan Nekane Murga Osasun sailburua duela. / Irekia
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bideo-konferentziaz emandako hitzaldiari egungo egoeraren balantzea eginez ekin dio Urkulluk. Azaldu duenez, kutsaduraren kurbaren bilakaerak, altak ospitaleratzeak baino handiagoak diren ospitale-balantzeak eta ZIU oheen okupazio-erritmoak joera aldaketa positiboa deskribatzen dute.

Gaineratu du beharrezkoa dela "normaltasunera itzultzeko plan" partekatu bat, konfinamendutik eta jardueraren etenalditik modu mailakatuan irten ahal izateko. Azaldu duenez, zirkulazio, garraio, enpresa, hezkuntza, aisia, kirol-esparru edota kultura-jardueraren agertokiak irekitzeko "suspertze mailakaturako egoerak" aurreratu behar dira. "Bi aste gehiago ditugu plana prestatzeko", esan du.

Hain justu, Espainiako Gobernuak alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko erabakia babestu du, eta ekonomiaren jarduera etetean "malgutasunez" jokatu izana eskertu dio Pedro Sánchezi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!