Txinako Wuhan hiria berriz ere irekita, konfinamendu luzearen ostean

  • Urtarril amaieratik egon da itxita izurriaren Txinako epizentroa. 10 aste baino gehiago eman dituzte bertakoek etxean giltzapetuta, neurri zorrotzak betetzen. Asteazken honetatik aurrera, etxetik atera ahal izateko Txinako Gobernuak sortutako aplikazio bat izan behar dute mugikorrean, beren historiala kontuan hartuta kutsagarriak diren ala ez neurtzeko.


2020ko apirilaren 08an - 10:47
Txinako familia bat maskarak jantzita. Argazkia: El Español.

Birusak atzean utzi du Txina, edo hori diote datuek. Apirilaren 6an ez zen koronabirusak eragindako hildakorik zenbatu herrialdean, eta kutsatuen kopuru berriak huskeria dira lehengoekin alderatuta. Hain zuzen ere, Wuhan zabaltzeko erabakia hirian hiru kutsatu berri soilik agertu ostean etorri da.

Dena den, etxetik atera ahal izateko gobernuak konfinamendu garaian martxan jarritako aplikazio bat beharrezkoa izango da. Aplikazio horrek erabiltzailearen bizilekua, berriki egindako bidaiak eta mediku historialeko datuak izango ditu, eta horren arabera erabakiko du pertsona horrek kutsatzeko arriskua duen ala ez.

Zabalik, baina ez guztiz

Hiria zabaltzearekin batera auto ilarak sortu dira gasolindegietara bidean. Horrez gain, 55.000 lagunek trenez hiritik alde egingo dutela aurreikusi dute adituek. Hala ere, hiria zabaldu bada ere, neurri zorrotzek bere horretan jarraitzen dute. Ahalik eta gehien etxean geratzeko eskatu diete herritarrei, eta eskolek itxita jarraitzen dute.

Apurka apurka bizia bueltatu da hirira; denda gehiago zabaldu dituzte, jendea parkeetara hurbiltzen hasi da, batez ere jende nagusia. Garraio publikoa ere martxan da, oso bidaiari gutxirekin, ordea. Langile batzuk ere itzuli dira lanera.

Krisia, ez ekonomikoa soilik

Txina osoko kasuen bi heren Wuhanen gertatu dira, gogor jo du hiria izurriteak. “Wuhango jendeak lehen pertsonan bizi izan du izurritea. Beren lagunak gaixotu dira, beren lagunak eta horien senideak hil dira. Beren muturren parean, banan-banan, utzi egin gaituzte”, dio Yan Hui Wuhango emakume batek, The New York Timesen.

Hiriko komertzioen %94ak ateak itxi zituen konfinamenduan, eta txinatarren artean ekonomia gorakada bat izango denaren ustea oso zabaldua bada ere, adituak beldur dira kanpo-eskaria asko jaitsiko delako epidemiak iraun bitartean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude