Txile 1970-1973: Allenderen 1.000 egunak

  • Duela 40 urte, 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochetek estatu kolpea jo zuen Txilen eta, berriki baieztatu denez, Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen. Horrenbestez, 16 urteko diktadura iluna hasi zen Hego Amerikako herrialdean, eta Salvador Allendek hiru urte lehenago hautesontzietan irabazitako agintaldia amaitu. 


2013ko irailaren 10ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bide Luzea egin zuen politikan Salvador Allende Gossens (1908-1973) zirujauak Txileko presidentziara iritsi baino lehen. 1929an sartu zen politikan, Avance taldearen eskutik. Lau urte geroago Txileko Alderdi Sozialistaren sortzaileetako bat izan zen. 1939an Osasun ministro izendatu zuten Aguirre Cerdáren gobernuan, 1943an Alderdi Sozialistako idazkari nagusi, eta 1966an senatuko presidente. Lautan izan zen Txileko presidente izateko hautagai, 1952an, 1958an, 1964an eta 1970ean. Lehen ahaleginean bozken %5,44 besterik ez zuen lortu, bigarrenean nabarmen egin zuen gora %28,91 eskuratuta, eta hirugarrenean inoizko emaitzarik onenak lortu zituen, %38,92; baina Eduardo Frei eskuineko hautagaiarentzat izan ziren botoen %55a baino gehiago.

Jorge Alessandri aurkaria zen 1970eko irailaren 4ko hauteskundeak irabazteko faborito nagusia, inkesta guztien arabera. Dirudienez, hautagai kontserbadorearen garaipenaz ziur, AEBetako Gobernuak ez zuen ahalegin handirik egin Allenderen aurkako kanpainan (ITT enpresaren bidez 250.000 dolar inguru iritsi omen zitzaizkion Alessandriri). Beste iturri batzuen arabera, AEBetatik bidaliko laguntzak zazpi zifra zituen. Hala izan bazen, ez zen nahikoa izan Alessandriren ahuleziak estaltzeko eta hauteskundeak Allendek irabazi zituen (%36,6), atzetik, gertu, Alessandri zuela (%34,9).

Washingtonen erantzuna berehalakoa izan zen. Richard Nixonen aginduz, CIAk bi plan prestatu zituen Allende presidente izan ez zedin. Track One planak kongresuak Alessandri aukeratu zezan zuen helburu. Track Two planak, ezegonkortasun politikoa sorrarazita, hauteskundeen emaitzak bertan behera geratuko zirela aurreikusten zuen. Bi planek porrot egin zuten, urriaren 24an kongresuak Allende izendatu zuen presidente eta azaroaren 4an hartu zuen kargua.

Lehen neurrien arrakasta

Unidad Popular alderdiaren gobernu berriak berehala abiarazi zuen ekonomiako sektore giltzarrien nazionalizazioa. Txileko baliabide nagusiak atzerriko enpresen esku zeuden nagusiki, eta gobernuaren neurriek baliabide horien etekinak ihes ez egitea eragingo zuten. Horrez gain, Freik abiatutako nekazaritza erreforma bizkortu eta sakondu zuen Allendek, sistema latifundista deuseztatuz. Gobernuaren lehen urtean Txileren BPGk %8 egin zuen gora, kanpainan agindutako hitza beteta gainera: kontsumo produktuen prezioa izoztu zuten eta langileen soldatak igo zituzten. Paperezko dirua jaulkita lortu zuten hori, eta gobernuko ekonomialariak arrazoi zuten: billeteak jaulkitzeak ez zuen inflazioa puztuko, epe laburrean behintzat. 1968tik 1972ra gutxieneko soldata hirukoiztu egin zen (El Mercurio egunkari eskuindarrak 1989ko irailean argitaratu zuenez).

Ekonomia alde batera utzita, eremu sozialean ere hobekuntzak nabarmenak izan ziren. Osasun arloan, mediku kopuruak %6,6 egin zuen gora Allenderen agintaldian, erizain kopuruak %17,8, eta odontologoenak %31,5. 1972an osasun gastuek aurrekontuaren %3,5 hartu zuten (hurrengo urtean hasiko zen diktaduran batez besteko gastua %0,6koa izango zen). Hezkuntzan, 6 eta 14 urteko eskolaratzea %94ra iritsi zen. Liburuak, eskolako materiala eta gosaria doan banatzen zitzaien oinarrizko hezkuntzako haur guztiei, eta baliabide gutxien zuten ikasleentzat bazkaria ere doakoa zen. Haur bakoitzari egunero litro erdi esne banatzeko neurria berehala jarri zuen indarrean UPren gobernuak, eta barne ekoizpena nahikoa ez eta esnea inportatu behar izan zutenean ere doako banaketa atxiki zuten. Bestalde, alarguntza pentsioa hildakoaren erretiro sariaren %50ekoa zen 1970 arte, eta %100era igo zuen gobernu sozialistak.

Etxebizitzarena arazo larria zen Txilen. Allenderen agintaldia hastean 480.000 etxe behar ziren herrialdean, eta 1971ko maiatzeko lurrikarak defizita 520.000raino igo zuen. Freiren agintaldian, urteko 39.000 etxebizitza eraiki ziren, Pinocheten diktaduran aldiz, 30.000. Eta UPren gobernuak arazoa konpontzea lortu ez arren, kopurua 52.000ra igotzea lortu zen.

Oparoaldiaren arrakalak

Laborantzaren erreformak arazoak eragin zituen Txileko nekazaritza industria indartsuan. Lurrak nekazarien esku utzi zituzten, baina lurjabe berriek ekoizpen prozesuaren zati bat baino ez zuten kontrolatzen eta ez zuten nahiko baliabiderik eta denborarik izan sistema berrira egokitzeko. Gainera, moneta neurrigabe jaulkitzearen ondorioak nozitzen hasi zen ekonomia: inflazioa %225era iritsi zen 1972an, eta %606ko markara 1973an. Prezio sistema librea debekatuta, prezioak gobernuak ezartzen zituen. Ekonomiak hazteari utzi zionean oinarrizko kontsumo produktuen urritasuna iritsi zen eta, horrekin batera, prezio ofizialak biderkatzen zituen merkatu beltza izugarri hazi zen.

Belarmino Elgueta Txileko Alderdi Sozialistako diputatu ohiaren arabera, “zalantzarik gabe, UPren zuzendaritza politiko eta administratiboak akatsak egin zituen proiektua gauzatzerakoan. Baina akats horiek ez dute oinarrizko proiektuaren baliagarritasuna ukatzen, eta ez dituzte ordurarte lortutako emaitza positiboak indargabetzen”.

Etsaiak etxean eta kanpoan

Akatsak akats eta Txileko ezkerraren zatiketak zatiketa –komunistek amaieraraino babestu zuten Allenderen gobernua, baina sozialisten artean geroz eta ozenago entzuten ziren harekiko desadostasunak–, UPren oztoporik handiena aurkari politikoak ziren. Agintaldia gutxiengo garbian hasi zen. 1973an parlamentua aukeratzeko hauteskundeetan, UPk 1970eko emaitzak hobetzea lortu zuen (%43,5). Oposizioak botoen bi heren behar zituen Allende kargugabetzeko. Eta lortu ez arren, Allendek gutxiengoan gobernatzen jarraitu zuen eta oposiziora hurbiltzeko ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Gainera, hasieratik, Txileko goi eta erdi mailako gizarte taldeek kalera eraman zuten Allenderen neurriek eragindako ezinegona, eta ondorioz, Txileko gizartearen polarizazioa areagotu egin zen. Ekonomia kaltetu zuen baita ere oposizioak sustatutako boikotak: enpresak ixten zituzten, hainbat sektoretan lanuzteak bultzatu, oinarrizko produktuak suntsitzen edo ezkutatzen zituzten hornitze arazoak areagotzeko...

Allenderen erreformen aurretik, Txileko ekonomia sektore etekintsuenak enpresa atzerritarren esku zeuden gehienbat (eta atzerritarrak diogunean, nagusiki  estatubatuarrak esan nahi dugu). 1970eko irailaren 15ean Richard Nixonek gerora ezaguna egingo zen esaldia bota zion CIAko zuzendari Richard Helmsi: “Txileko ekonomia garrasika utziko dugu”. Eta ederki ahalegindu ziren: kreditu lerroak eten zituzten, Txilek AEBetan zituen kontuak blokeatu zituzten, finantza erakundeak estutu zituzten Txilen inbertitu ez zezaten... Christian Delois historialari frantziarraren arabera Txilek 1972an jaso behar zituen 270 milioi dolarretatik 32 besterik ez zituen eskuratu, AEBen blokeoa medio.

AEBetako Gobernua Allendek kargua hartu baino lehen ere hasi zen sozialistak boterea lor zezan eragozteko ahaleginean, hiru urte eman zituen Txileko oinarri ekonomikoa leherrarazten eta duela 40 urteko estatu kolpean ere zuzeneko parte-hartzea izan zuen –lehenago argi ez bazegoen, 2010ean CIAk desklasifikatutako 20.000 dokumentuek zalantza izpirik ez dute uzten–.

Zer gertatuko zatekeen estatu kolperik izan ez balitz? Balizko errotak biraka daramatza 40 urte, eta galderak ez du erantzun garbirik. Allenderen 1.041 eguneko gobernua obra bukatugabea da, bat-batean etena. Zaila da indarguneen merituak eta ahulguneen erruak banatzea, ezkerreko sektoreen idealizazioa eta eskuinekoen desitxuratzearen gainetik, ondorio objektiboak ateratzea, hiru urteko proiektuaren ekarpenak nabarmentzea. 1997an ikerlari talde batek ahalegin bikaina egin zuen Allenderen agintaldiari errepaso zehatz eta objektiboa egiteko. Los mil días de Allende bi liburuki mardulez osatutako proiektuan gaiari buruzko dokumentazio bilketa sakona egin zen, gerora hainbat interpretazio egiteko erabili izan eta erabiliko dena. Baina proiektuko arduradun Arturo Fontainek eta Miguel González Pinok onartu bezala, azterketa objektiboak egitea “ez da erraza, bereziki gaiak duen karga ideologikoagatik”. Errazagoa da Allenderen 1.000 egunek utzitako irakaspen garbia aipatzea, munduko beste hainbat tokitan eta garaitan ere agerian geratu dena: AEBen interesak ukitzea oso arriskutsua da.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Vikingoak eta musulmanak tratuan

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]


Arrazakeria, eskuin muturrerantz arrastatzen gaituen korronte zabala

Europan eta munduan arrazakeria gora doa, eta Euskal Herria ez dago joera horretatik salbu. Egun, herritarrak eta jendarteak eskuin muturraren baloreak bere egiteko bide nagusietakoa da arrazakeria. Arazoaren larritasunari tamaina hartzen saiatu gara, eta aztertu ditugu zenbait... [+]


Tamainak garrantzia duenean

Duisburg (Germaniako Erromatar Inperio Santua), 1569. Gerard De Kremer (1512-1594) geografo, matematikari eta kartografo flandriarrak, Gerardus Mercator izen latinizatuaz ezagunak, proiekzio kartografiko berri bat diseinatu zuen. Proiekzio mota zilindrikoa zen, ekuatorearekiko... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Eguneraketa berriak daude