Txanela eta Eki proiektuetako eskola liburuen aurka egin du Navarra Sumak

  • Nafarroako errealitate desitxuratua erakusten dutela salatu du UPN, PP eta Cuidadanos alderdiek osatzen duten koalizioak. Ikastolen Elkarteak agerraldia gaitzetsi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 20an - 08:51
Azken eguneraketa: 10:54
Iñaki Iriarte agerraldian. Argazkia: euskalerria.eus.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Sorgin ehizarik ez dugu egin nahi. Baina…” Horrela amaitu du Iñaki Iriartek agerraldia, eta ongi laburbiltzen du gaur (irailak 17) alderdi eskuineko hirukoaren prentsaurrekoaren zioa. Nafarroako ikastetxe publikoetan eta Ikastoletan erabiltzen diren Txanela eta Ekia proiektuetako testu liburuak dira atera dituztenak, eta pantaila batean, liburuetan azaltzen diren mapak, irudiak eta testuak erakutsi ditu Iriartek.

 

Horien artean, Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko Udalako eledunaren Amets urratua historia komikia aipatu dute. Haur eta gazteei Nafarroako errealitate desitxuratua erakusten dietelakoan. Hezkuntza departamentura eta PSNra bideratu du salaketa, eskatuz neurriak har ditzatela testu liburuak erabili ez daitezen. 

Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariak agerraldiaren asmoa gaitzetsi du, sare sozialen bitartez. Erasoak ziklikoki errepikatzen direla ekarri du gogora.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!