Txagorritxuko bizilagunak kezkaturik daude, joko-areto berria zabaldu dutelako ikastetxe baten parean

  • Pasa den abuztuan ireki zuten joko-areto berria Gasteizko Txagorritxu auzoan, Abendaño ikastolaren parean.Hainbat herritarrek kezka azaldu dute, adingabeen artean jokoa normalizatzea ekar dezakeelako.


2018ko azaroaren 15ean - 09:53
Txagorritxuko joko-aretoak bezala (argazkian), kezka sortu dute hirian zabaldu diren beste lokal batzuek ere, Judimendikoak kasu / SER
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Auzo elkarteko kideek SER irratiari azaldu diotenez, umeek egunero ikastetxeko patiotik joko-aretoa ikusteak ekar dezake gisa horretako lokalak normalizatzea, baita hara hurbiltzea ere, "eta hori kezkagarria da". Duela egun batzuk Podemos eta Irabazi taldeek mozioa aurkeztu zuten, Jaurlaritzak zorrotzago mugatu ditzan ikastetxeetatik hurbil irekitzen diren joko-aretoak. Auzo elkarteak proposamena babesten du, ez duelako nahi etorkizunean jokoarena izatea Txagorritxuko aisialdi eredua.

Txagorritxukoak bezala, hiriburuan zabaldu diren beste lokal batzuek ere kezka eta haserrea eragin dute, Judimendikoak kasu. Jokoa normalizatzea, apustu arriskutsua erreportajean hitz egin dugu hartaz, Gazte Asanbladako kideek plazaratutako Auzoan jokoz kanpo, joko-aretoaren inguruko hainbat argipen txostena abiapuntu hartuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apustu etxeen gorakada
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!