Denge eta chikungunya kasuak ugaritu dira Europan, klima aldaketak eraginda

  • Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.


2025eko abuztuaren 27an - 12:17
Tigre eltxoaren ziztada da dengearen transmisorea. calafellvalo (CC BY-NC-ND 2.0)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eskualde tropikaletan dute jatorria gaixotasun hauek, baina Europan denge eta chikungunya kasuak ugaritzen ari dira; hori ohartarazi du Europako Gaixotasunen Prebentzio eta Kontrolerako erakundeak. Hain zuzen ere, aurtengo udan Euskal Herrian kasu bat izan da, Hendaian. Gaixotasun horien goraldiak arrazoi argiak ditu, klima aldaketaren eta bero boladen ondorioz heldu baitira Europara; baita, ordea, eremu tropikaletatik heldutako jendeak eta materialek ekarrita ere. Gaixotasuna bi eltxok kutsatzen dute, beren ziztaden bidez transmititzen dira: tigre eltxoa, Aedes albopictus, eta Aedes aegypti eltxoa. 2021etik, gutxienez, atzeman dira horrelakoak Euskal Herrian.

Kasuak ugaritzen ari dira. Euskal Herrian, momentuz, bakarra atzeman badute ere, kezka sortu du. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak prebentzio neurriak ezartzeko eskatu zien Bidasoaldeako udalei, mugaz gaindiko mugimenduek gaixotasuna zabaldu zezaketelakoan. Europako beste zenbait herrialdetan, aldiz, kopurua altuagoa da: Frantziako Gobernuak 49 chikungunya kasu jakinarazi zituen 2025eko urtarril eta uztail artean, eta sei denge kasu ekain eta uztail artean. Espainiako Estatuko kasuan, 2024ko datuak daude bakarrik: zortzi kasu izan ziren Herrialde Katalanetan.

Bi gaixotasunek sintoma antzerakoak dituzte, gripearen antzerakoak: sukarra, giharretako eta artikulazioetako mina, buruko mina eta hazkura. Dena den, chikungunyaz kutsatzen direnen herenak artritis kronikoa garatzeko arriskua du.

Gaixotasunak saiheste aldera, adituek gomendatu dute eltxoen haztegiak ugaritzea saihesteko neurriak hartzea. Ildo beretik jo du Eusko Jaurlaritzak ere, eta herritarrak informatzeko eta udalen eta Osakidetzaren arteko lankidetza indartzea proposatu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Epidemiak
2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


Arabako abeltzainek larrialdi plan bat eskatu dute behien gaixotasun hemorragiko epizootikoarentzat

Behi arabarren %20 eta %25 artean kutxatu dira Aiaraldean. Europan ez dago onartuta tratamendurik, eta abeltzainek arriskuan ikusten dute ustiategi askoren etorkizuna, erakundeek neurriak hartu ezean.


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude