Joko arriskutsua goiz antzemateko eta prebenitzeko gidaliburua gazteei eta haien ingurukoei zuzendurik dago. "Jokoarekin lotutako arazoak edozein pertsonak izan ditzake, baina, bereziki, eurak dira kolektibo kaltebera", Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.
Hezkuntza-komunitateari (irakasle, begirale, guraso eta 12 urtetik gorako ikasleei), gizarte-eragileei eta osasun-arloko langileei zuzendurik dago, besteren artean, gida hau (PDF).
Arriskua nola murriztu?
Arrisku-jokoa goiz detektatzeko eta prebenitzeko gida zazpi multzotan banatuta dago. Joko-motak eta bakoitzaren ahalmen adiktiboa zein arrisku faktoreak jaso ditu, baita alarma-seinaleak edota joko patologikoaren ondorioak ere, besteak beste.
Arriskua murriztu eta kolektibo zaurgarri horren babesa areagotzeko, hainbat neurri porposatzen da: familiako pertsona helduen jokoarekiko portaera egokitzea aurrean adingabeak daudenean, adin goiztiarretan jokoarekin kontaktua izatea saihestea, adingabeen jarduera digitala gainbegiratzea, jokoarekin zerikusia duten gizarteko presio-egoerei aurre egiteko trebeziak garatzea, jokoarekin bateraezinak diren aisialdiko eta denbora libreko jarduerak sustatzea, jokoa edo apustuak (zozketak, loteriak, karta-txapelketak…) normalizatu edo bultzatu ditzaketen ekitaldiak edo jarduerak ez sustatzea...
Bestalde, ludopatia detektatzeko eta ebaluatzeko proba batzuk gomendatzen dira, eta joko patologikoan jausi diren edo jausteko arriskuan dauden pertsonei aholkua eta tratamendua emateko lekuen zerrenda bat ere aurki daiteke.
Jokoan, adingabe zirenetik
Jokoaren Euskal Behatokiak aurten egin duen Gazteria eta jokoa Euskal Autonomia Erkidegoan 2021 txostenaren arabera, gazteen % 24,9k aitortzen dute ausazko jokoetan aritu direla eta apustuak egin dituztela azken urtean, eta, jokatzeko eta apustuak egiteko legezko adina 18 urte bada ere, gehienek (% 31,8) aitortzen dute jokoan adingabe zirenean hasi zirela. Jokoarekin lehenengo kontaktu hori beste norbaitekin hasten dute, kasurik gehienetan familiako norbaitekin. Gainera, gazte gehienek (% 78,6k) aitortzen dute familiartekoak ikusi izan dituztela ausazko jokoetan haurrak zirenean, baita etxean ere.
Ohikoena da aurrez aurre jokatzea (% 69,1), baina online jokoa gora egiten ari da (% 10,1). % 20,8k bi joko-modalitateak konbinatzen ditu. Gazteek gehien aukeratzen dituzten aurrez aurreko jokoak dira loteria (% 27,1), kirol-apustuak (% 17,5), kasinoko jokoak (% 16,9) eta B motako makinak (% 12,1). Gehien aukeratzen dituzten online jokoak dira kirol-apustuak (% 57,9), Primitiva (% 9,9) eta online kasinoa (% 8,9).
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
Hori da Munduko Osasun Erakundeak iragarri berri duen zenbaki ikaragarria. Horregatik, osasun arloko profesionalen CPTS taldeak prebentzio kanpaina berria plazatu berri du, publiko handia asaldatzeko.
Frantziako Estatutik kanporatu zituzten, asilo-eskaerak Espainiako Estatuan egin behar zituztela esanez. Asteak daramatzate zain Donostiako Amara auzoan.
Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Hainbat gauez jarraian, gorrotoa eta arrazakeria hedatu eta "etorkinen aurkako ehiza" egin dute Murtziako herri batean, "Espainia garbitzeko". Kolektibo antiarrazistek ultraeskuinaren inpunitatea salatu dute.
Euskal Herritik eta Kataluniatik abiatu da aurtengo Mugak Zabalduz karabana. Calaisko itsasartea, Frantziako Estatuan du helmuga, giza eskubideak bermatzea eta berehalako erregularizazioa eskatzen ditu besteak beste.
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Civio fundazioak salatu duenez, Osakidetzak darabilen AA sistema batek (Quantus Skin) kontratuan agindutakoa baino askoz efikazia gutxiago dauka. 1.6 milioi euroko inbertsioa da, larruazalaren melanoma minbiziak detektatzea du helburu, eta bere emaitzak eskatu zuen %85eko... [+]
Laba, EHE eta Harituk antolatuta, bazkaria Oko Plazako Herri Sanferminak gunean izan da. Bertan, antolaketaren zergatiak azalduko dizkiguten galderak egingo dizkiegu.
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]