Osasuna futbol taldeak akordioa egin du beste apustu etxe batekin

  • Letoniako Olybet apustu etxearen izena ez da Osasunako jokalarien kamisetetan agertuko, ezta, besteren artean, estadioko euskarri fisikoetan edo telebista-iragarkietan ere, jokoaren sektoreko enpresen publizitatea arautzeko Espainiako Gobernuak onartutako dekretua dela-eta.


2023ko otsailaren 08an - 10:36
Azken eguneraketa: 12:02

Joko menpekotasuna borrokatzea du helburu aipatu dekretuak, gazteen artean bereziki. Mikel Arana Espainiako Gobernuko joko zuzendari nagusiak aipatu izan duenez, futbolariak jokoarekin lotutako iragarkietan agertzeak edota kamisetetan enpresa horien izena eramateak ez du mezu positiboa bidaltzen, "Ligak izan beharko lukeeneren inguruan".

Hortaz, Osasunaren kasuan, Olybet enpresaren presentzia ez da oso agerikoa izango –online plataformetan izan dezakeenaz gain–. Gauza bera gertatzen da klubak Txina eta Filipinetako apustu etxe banarekin lortutako akordioekin. Azken asanbladan eman zuen zuzendaritzak hitzarmen horien berri.

Ingelesez zabaldutako oharrean, Osasunak adierazi du akordioak bidea irekiko duela haren izena Letonia, Estonia eta Lituanian ezagutzera emateko, "non futbolaren populartasuna hazten ari den".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
Indar Gorriko 61 kide atxilotu dituzte Iruñean

Espainiako Polizia Iruñean, Sevilla eta Madrilen egiten ari den operazio baten barnean atxilotu dituzte. Iazko urrian Betis-Osasuna partidaren aurretik egondako istiluak ikertzen ari dira.


Eibarko hainbat zaletuk Stefan Simic kanporatzeko eskatu dute, bere jarrera diskriminatzaileengatik

Zuzendaritzaren jarrera ere salatu dute, jokalariaren sare sozialak eta iritziak ezkutatzeagatik. Bestalde, Osasunako zaletuek ere polemika piztu dute: alde batetik, igandean Greenwood Getafeko jokalariaren aurkako oihuak egin zituzten (bikotekideari tratu txarrak egitea egozten... [+]


2023-07-12 | Ilargi Manzanares
Boixos Nois taldeko hamabi kide atxilotu dituzte, iaz Iruñeko Ezpala tabernari eraso ziotelakoan

Iazko azaroan Ezpala tabernak jaso zuen erasoa leporatzen zaie atxilotuei. Boixos Nois taldea FC Bartzelonako zale erradikal ultraeskuindarren taldea da, eta Ezpala taberna Osasunako jarraitzaileen topagune ohia.


Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


Eneko Compains
"Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera"

Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.


Eguneraketa berriak daude