Hiru sopeloztar atxilotu ditu Espainiako Poliziak, ustez joko aretoen aurkako jardunagatik

  • Dirudienez, atxiloketek lotura daukate joko aretoen aurkako jardunarekin. Ostegun arratsaldean mobilizazioa deitu dute, atxiloketak gaitzesteko.


2021eko uztailaren 22an - 14:02
Azken eguneraketa: 16:19
Argazkia: Topatu
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ostegun goizean hiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak Sopelan (Bizkaia). Gedar.eus kazetan publiko egindako informazioaren arabera, laugarren pertsona bat atxilotzekotan ere egon dira, baina hark epaitegiek heldutako zitazioa erakutsi die eta ez dute atxilo eraman. Iturri berak aipatzen duenez, "kalte jarraituak" delitua leporatzen diete.

Ustez, joko aretoen aurkako jardunagatik atxilotu dituzte. Hori adierazi dute zenbait herritarrek, Hirukan aipatzen denez. Diotenez, atzemandako hiru pertsonak joko aretoek herrian “sortzen duten miseria salatzeagatik” atxilotu dituzte.

Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostegun arratsaldean, 18:00etan, Sopelako Udaletxe plazan.

 

 


Apustu etxeen gorakada kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.