Apostu aretoak arautuko ditu Eguesibarrek

  • Egun joko areto bakarra dago ibarrean, Sarrigurenen. Aurrerantzean ezinen da halako gunerik ezarri mila biztanlerik beherako herrietan. Aho batez onartu du udalak ordenantza.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko apirilaren 9an - 11:00
Argazkia: @alfonsoetxebe
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Eguesibarreko Udalak ordenantza bat onartu du astearte arratsalde honetan, aho batez, udalerrian apustu-lokalak eta joko-aretoak arautzeko.

Ordenantza horrek espazio horietatik edozein hezkuntza-zentrorekiko (publikoa edo pribatua) eta gazteek batez ere erabiltzen dituzten espazio libreekiko gutxieneko distantziak  ezartzen ditu. 400 metroko erradiokoa, zehazki. Publizitatea ere arautu dute: kartelak debekatzen ditu.

30 egunez ikusgai izanen da araudia, helegiteak aurkezteko aukera izanen dute herritarrek. Ez bada aurkezten halakorik, behin betikoa izanen da. 


Apustu etxeen gorakada kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.