200 lagunek baino gehiagok deitoratu dituzte Sopelako atxiloketak

  • Ostegun goizean egindako polizia-operazioa salatu eta atxilotutako lagunei babesa eta elkartasuna adierazi diete Sopelan arrastian batutako 200 pertsonak baino gehiagok. Atxilotutako hiru gazteak aske gelditu dira arrastian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 23an - 07:02
Azken eguneraketa: 09:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Poliziak hiru sopeloztar atxilotu ditu ostegun goizean, eta beste herritar baten etxea arakatu dute. Ustez, udalerrian joko aretoek sortzen duten miseria salatzeagatik atxilotu zituzten. Arrastian aske geratu dira, baina, hala ere, atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin dute Sopelako udaletxeko plazan.

Atxilotutakoak goiz osoa eman dute gatibu, baina arrastian aske utzi dituzte. Lekukoek azaldu dutenez, operazioa Espainiako Poliziak burutu duen arren, aurretik daborduko prozedura judizial bat irekita zegoen, Ertzaintzak abiatutako ikerketa baten ondorioz.

Atxiloketak salatzeko, elkarretaratze jendetsua egin dute Sopelako udaletxearen aurreko plazan. Mota horretako operazioek borroka eta antolakuntza "kriminalizatzea" helburu dutela eta herri mugimenduaren kontrako "zuzeneko erasoa" izan dela nabarmendu dute.


Apustu etxeen gorakada kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.