Auzune pobreenetan pilatzen dira apustu-etxeak Erresuma Batuan

  • Hainbat ikerketak ondorioztatu duena berretsi du Bristoleko Unibertsitateak: Auzune pobreenetan askoz ere apustu-etxe gehiago dago zonalde aberatsagoetan baino. Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute menpekotasuna duten 500 gaztek egiten dutela bere buruaz beste urtean.


2021eko abuztuaren 24an - 08:18
Azken eguneraketa: 10:50
Londreseko joko-areto bat / Edwardx - Wikimedia
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bristoleko Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, hamar bider errazagoa da apustu-etxe bat aurkitzea auzune pobreenetan, aberats batean baino. Aldiz, elikagai-saltokien %10 besterik ez dago leku horietan.

Izugarri ugaldu dira joko-aretoak Erresuma Batuan. Egun, apustu-etxe gehiago dago zortzi supermerkatu-kate handienen saltokiak baino. Horrekin lotuta, auzune pobreenetan elikagai-denden %10 dagoen bitartean, apustu aretoen %34 dago, bingo aretoen %30 eta kasinoen %29. Oinarrizko zerbitzu eta instalazioen kasuan, aldiz, egoera alderantzizkoa da. BBC-k jaso ditu datuak.

Gobernuz kanpoko erakundeek arazoaren larritasunaz ohartarazi dute beste behin. Gogorarazi dute jokoarekiko menpekotasuna duten 500 gaztek egiten duela bere buruz beste urtean, eta Gobernuari eta udalei eskatu diete ez emateko baimenik eskolen inguruan lokal berriak zabaltzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Apustu etxeen gorakada kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.