Torra presidentearen ustez kutsatuen pikoa apirilaren amaieran egon daiteke Katalunian

  • Quim Torra Generalitateko presidentearen esanetan, apirilaren amaieran egon daiteke kutsatuen pikoa Katalunian, eta egoera horren aurrean, ezinbestekoak diren zerbitzuak bakarrik mantendu beharko litzatekeela azpimarratu du, oraingo itxialdiaren neurrien zorroztea eskatuz.


2020ko martxoaren 25an - 17:03

Kataluniako Parlamentuan talde parlamentarioetako bozeramaileen aurrean bideokonferentziaz egindako agerraldian azaldu duenez, Kataluniako Gobernuak baditu proiekzioak apirilaren amaieran gaixotasunaren gailurra izango den koronavirusaren bilakaerari buruz. "Agertoki bat da, baina nire eginbeharra da herritarrei helaraztea zer gerta daitekeen. Erabateko konfinamendua behar da, oinarrizko zerbitzuen salbuespenarekin", esan du, ildo horretan hartutako erabakiak premiazkoak direla azpimarratuz.

Torraren arabera, agertoki horrekin "Italiakoaren antzeko egoera batera iritsiko ginateke", eta egonkortzea ez litzateke gertatuko aste batzuk geroago arte, hau da, ekainaren erdialdera arte. "Herritarrak prestatu egin behar dira bururatzen ere gaitza den egoera bat bizitzeko, eta honek erabaki sendoak hartzera behartzen gaitu”.

Erabateko konfinamendua

Gaitzaren hedapenari eusteko erabateko konfinamendua bermatu beharra nabarmendu du, eta ohartarazi du erabaki hori hartu gabe igarotzen den minutu bakoitza minutu bat galdua eta herritarrentzat arrisku erantsia dela. "Ez da arazo politiko edo ideologiko bat, ezta muga arazoa ere. Nahikoa da gai honekin demagogia egitearekin", aldarrikatu du.

Torrak bost puntutan laburbildu ditu Kataluniako Gobernuaren arabera berehala hartu beharko liratekeen neurriak: bat, erabateko konfinamendua, funtsezko zerbitzuak izan ezik; bi, oinarrizko errenta unibertsala indarrean jartzea herritarrak babesteko; enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei laguntzea; zerga, alokairu eta horniduren ordaintzea etetea; eta osasun eta laguntza-sistema ahalik eta gehien indartzea. "Hori guztia batera eta aldi berean egin behar da. Badakit etorkizuna zalantzazkoa dela, baina ez dugu aurrera egingo neurri batzuk hartzen baditugu eta besteak ez", zehaztu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude