Tentsioa Europar Batasunean: Borrellek ukatu du Txinak presionatuta koronabirusari buruzko txostena aldatu duenik

  • Josep Borrell buru den Europar Batasuneko kanpo politikako departamentuak txosten bat kaleratu zuen ostiralean. The New York Timesek argitaratutakoaren arabera, txosten hori atzera bota eta berridatzi egin zuten, Txinak egindako presioen eraginez. Tonua eta koronabirusaren erantzukizuna Txinari luzatzen zioten testu zatiak aldatu zituzten, besteak beste. Europar Batasuneko bozeramaileek informazio hori ukatu eta Borrelli azalpenak eskatu dizkiote.

Josep Borrell Europar Batasuneko kanpo politikako departamentuko burua. Argazkia: europa.eu.

2020ko apirilaren 28an - 11:41

Peter Sano, Europako Batzordeko bozermaileak ezeztatu egin du kanpoko presioen ondorioz testurik aldatu dutenik: “Txosten hori berridatzi eta gero argitaratu dela ulertzea edozein instituziotako prozedurak gaizki ulertzea da. Komunikabideetan ere, suposatzen dut barne komunikaziorako kanal bat duzuela, eta beste bat zuen publikoari zuzenduta dagoena”. Dena den, Josep Borrelli azalpenak eskatu dizkio Sanok.

Txostena Europaz Kanpoko Ekintzarako Zerbitzuak desinformazio kanpainen berri emateko daukan atarian argitaratu zuten eta bertsio horretan aditzera ematen da Txinak pandemiaren ardura bere gainetik kentzeko joera daukala. The New York Times-en arabera, ordea, dokumentuaren aurreko bertsiotik argitaratutako bertsiora aldaketak egin dira; esaldiak aldatu dira eta tonua jaitsi da, baita espero baino beranduago argitaratu ere.

Nahiz eta Europar Batasunaren jarrera AEBetakoa baino apalagoa izan, eta Txina pandemiaren errunduntzat jo ez, zenbait esalditan tonua aldatu dutela baieztatu du egunkariak.

Kasuak estualdian jarri du Josep Borrell politikaria, Sanok eskatutako azalpenez gain beste hainbat politikarik ere auzia argitzeko eskatu baitiote azken orduetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude