Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua (Susa, 2016) kronika-eleberrian dago oinarrituta Karmele pelikula, eta liburuek, liburuko istorioek, pantaila handian luzitu dezakete, baina eleberria osorik pantailara eramatea ez da zertan egokiena izan. Zeren, liburua irakurri duenak badaki: mardula da istorioa. Jakina, ezin da gutxiago espero, 1927tik 1979ra makina esperientzia bizi izan zituztelako Karmele Urresti eta Txomin Letamendi abertzaleek: Bigarren Errepublika garaitik hasita, Gerra Zibiletik ihes egin eta Frantzian erbesteratu ziren gero, eta Bigarren Mundu Gerran, naziak Parisera heldu zirenean, handik hanka egin zuten, Venezuelan erbesteratzeko. Agirre lehendakariaren ingurumarian mugitu ziren han, eta atzera etxera itzuli azkenean, Euskal Herriaren alde bertatik bertara borrokatzera.
Bide batez, parentesia. Filmak ez duenez spoilerrik, esango dut: Letamendi hil egin zuten frankistek, torturen eraginez. Datorren abenduaren 20an beteko dira 75 urte gertatu zenetik.
Ia bi ordu irauten dituen pelikulak gertakizun eta lokalizazio horiek eta gehiago jaso ditu. Kontakizun bizia izan dela ez da dudarik; leku bakoitzean ez dute denbora gehiegirik igarotzen. Eta horrek badu alde txarrik: trama garatzea konplikatu dezake. Halaxe izan dela iruditu zait. Zuku gehiago atera ahal zitzaion, esaterako, Venezuelan ezagutuko duten Espainia frankistako enbaxadore Jose Antonio Sangronizi. Tipoa esklabista eta diamanteen kontrabandista izan zen Caracasen eta oro har Hego Amerikan, naziekin kolaboratu zuena.
Filmaren alde nabarmentzeko, musikaren presentzia. Istorioa arintzeko balio du nagusiki. Nabarmena da filmaren lehen partean, eta lotura du horrek protagonistek aldi horretan bizi duten esperantza aroarekin: Frantzian dabiltza biran, koru-musikan eta dantzan, baina badute esperantzarik Bigarren Mundu Gerrarekin, aliatuek irabaziz gero, Franco erortzea posible zelako Espainian, betiere AEBen laguntzarekin. Baina, historiak erakutsi duenez, denborarekin AEBek Francorekin harremanak ontzen dituzte, komunismoaren beldurrez. Tira, sentsazioa izan dut filmean dezente gehiago landu zitekeela politikaren eta geopolitikaren alderdi hori. Edota zergatik erbesteratzen diren Venezuelan. Musika, aipaturiko itxaropen izpiak galtzen joan ahala, isiltzen eta iluntzen joaten da.
Azken puntu bat. Euskarazaleentzat, garbizaleentzat baino gehiago euskalkizaleentzat, film apur bat bitxia suerta daiteke: Karmele (Jone Laspiur), ondarrutarra izanik –liburuan bederen–, Eibar, Bergara edo bueltako horretako euskalkian mintzo da. Arazorik ez dut izan horrekin, baina aldamenekoari kirrinka egin dio eta, fondo-fondoan, ulertzen dut zergatik. Debate filologikoa zabalik da. Niri, halakoetan, Koldo Almandozek Klaketa bideopodcastean eginiko adierazpenak etorri ohi zaizkit gogora: inork ez diola aktore estatubatuar bati kritikatzen Texaseko azentuarekin egiten duen ala ez, eta, fokua Ondarroara ekarrita, Ondarroan bizi den orok ez duela bizitza Ondarroan egiten, eta inguruko euskalkiek zipriztintzen dutela. Tira, kontu gehiago ere esaten ditu Almandozek; EiTBren Guau plataforman ikusgai, 12:30etik aurrera gutxi gorabehera.
Baina ez geratu azken puntuarekin, zeren hau ez da Bizkarsoro: euskararen zapalkuntzak ez du horrenbesteko presentzia istorioan. Gehiago da garai haren erretratua. Eta norbaitek Asier Altuna zuzendariaren iritzia jakin nahi badu, itxaron ditzala bi aste eta ARGIAn irakurriko du.
68.000 gazatarretik gora hil ditu Israelek Gazako Zerrendan. “Ez dira zenbaki hutsak” aldarrikatu izan da sarri, baina zaila izaten da hedabideetan bestelako kontaketarik ematen, informazio guztia blokatuta dagoenean. Bada, The voice of Hind Rajab pelikulak lortu du... [+]
Palestinaren aldeko aldarriak ia egunero ikusten ari garen Zinemaldi honetan, Dolores Fonzi argentinarrak abortuaren legeztapenaren borroka mahaigainera ekarri du modu biziki intentsuan. Hasieratik harrapatu eta hunkitu nau Belén pelikulak.
Istorio erreala da. 2014ra... [+]
Biopic-ak egitea beti pentsatu izan du oso zaila izan behar dela. Ze, klaro, pertsona erreal bati buruz ari zara, ziurrenik dagoeneko hilda dagoena, eta, pentsatzen dut, ez zarela zu izango mundu honetan pertsona hori hoberen ezagutzen duena. Egongo da nor hobekiago ezagutzen... [+]
Zinemaldiaren laugarren eguna Kursaaleko bigarren aretoan hasi dut. Bertan, Ni de yan jing bi tai yang ming liang-en (Gaueko soinuak) estreinaldia ikusteko aukera izan dugu, produktore, aktore eta zuzendariaren presentziarekin. Filmean, Qing (Aline Chen) da protagonista, neskato... [+]
Sinopsiaren arabera aukeratzen ditut filmak, noski, ez da batere harrigarria. El mensaje-renak (Mezua) hala zioen, hitz gutxitan: krisi ekonomiko betean, animaliekin hitz egin dezakeen 9 urteko neska bat eta bere tutoreak maskoten medium zerbitzua ematen ari dira furgoneta... [+]
Alauda Ruiz de Azua barakaldarrak zuzendu duen filma hautagai indartsua da sarien lehiarako. Eder bezain irrigarri kokatu du istorioa: tradizio kristauko familian, zeinean hiru alabak kristau eskolara joaten diren, zaharrenak, 17 urteko Ainarak, moja sartzeko bokazioa azalduko... [+]
Zaila da pelikula esperimental baten inguruko kritika idaztea. Alde batetik, normalean, hausnartzeko denbora luzea eskatzen dutelako eta hausnarketa horrek ez duelako analisi zuzena bermatzen. Eta bestetik, interesgarri eta pedante izatearen arteko lerroa oso fina eta... [+]
Igande goizeko saioan, Aldığımız Nefes (Arnasten dugun bitartean) Turkian eginiko filma ikusteko aukera izan dut. Bertan, Esma (Defne Zeynep Enci) alaba eta aita (Hakan Karsak) sei pertsonako familia aurrera ateratzen saiatzen dira, imajina daitekeen... [+]
Paris. Modaren astea da. Hiru emakumek ia espazio bera konpartituko dute, baina ez dira beraien artean askorik erlazionatuko, edo ez dute elkarren berririk izango apenas, ez ikusleok adina behintzat. Angelina Jolie aktoreak gorpuztu du Maxime, 50 bat urte inguruko emakume... [+]
Sentsazioa dut, Alberto Rodríguez zuzendariak edozer egiten zuela ere, txaloak eta prentsa ona jasoko zituela Donostiako Zinemaldian. Ea, niri ere gustatu zitzaizkidan La isla mínima, Modelo 77... Baina goazen lan bakoitza ahalik eta independenteen ikustera. Espainiako... [+]
Erotuta utzi nau pelikulak; agian, kritika honen idazteko eran nabarituko zait. Óliver Laxeren luzemetraia honetan, Luis (Sergi López) eta Esteban (Bruno Núñez) ezagutu ditugu, aita-semeak, bost hilabete alaba/arreba ikusten ez dutela eta, bere bila abiatu... [+]
Norbaiti esan diot film hau “publiko guztiendako” dela eta segituan eman dit alto. Erraz ikustekoa da, egia da, baina akaso jende edota belaunaldi jakin bati enbarazu apur bat egingo dio pantailan ikusirikoak. Ajam, bai: zakil-festa galanta erakutsi dute. Eta... [+]
Bigarren egunari hasiera emateko, Carla Simónen Romería izan da aukeratutako pelikula. Bertan, Marina (Llúcia Garcia) ezagutuko dugu ikusleok, 18 urte bete berri dituen neska gazte kataluniarra. Unibertsitatean zinea ikasi nahi, eta beka lortu ahal izateko... [+]
Gustatzen zaizkit dena leku berean eta denbora jarraituan eta epe motzean gertatzen diren filmak. Hauxe da kasua: Le cri des gardes, Claire Denis zinegilearena. Mendebaldeko Afrikan kokatu dute, herrialderik adierazi gabe. Adierazkorra da hori, filma hasi eta buka kolonialismoa... [+]
Han-hemen entzuna dut garai batean baserriz baserri joaten zirela musikariak, eskean pentsatzen dut. Soinua soinean hartuta imajinatzen ditut, atea jotzen eta aurpegia galanki botatzen, barrura sartu ahal izateko. Uste dut noizbait Ruper Ordorika entzun izan dudala entzuna edo... [+]