AEB

TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

  • Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki Mark Zuckerberg (Meta), Jeff Bezos (Amazon), Sundar Pichai (Google), Elon Musk (X/Twitter, SpaceX, Tesla), eta pixkat atzerago Tim Cook (Apple). Eta izen horiek eta beren enpresak edo beste erraldoi batzuk lehen lerroan egongo dira politiketan ere, aginteko lehen eguneko erabakiek erakutsi dutenez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko urtarrilaren 24an - 07:00
Trump Etxe Zurian, domeinu publikokoa, Wikimedia Commonsetik.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi erabaki edo neurri aipagai bereziki:

TikTok-en etorkizuna kolokan zegoela idatzi genuen, eta asteburuan, espero bezala, Auzitegi Gorenak itxi egin beharko zela agindu zuen, ez bazen Txinaren eskuetatik AEBetakora igarotzen. Salmentarik gertatu ez eta Bytedance enpresa txinatarrak itxi egin zien sarbidea AEBetako 170 milioi erabiltzaileei. Baina Donald Trumpen lehen aginduetako bat izan da 75 eguneko eten edo luzapen bat TikTok-en itxiera agindua betearazteko. Asteartean esan zuen espero duela 75 egun horietan TikTok norbaitek erostea, eta gehitu zuen gustatuko litzaiokeela Musk izatea eroslea. Hala ere, lehen bezalatsu dago gauza Txinaren ikuspegitik: Bytedancek saldu nahi badu, ez da aski, Txinako Gobernuak onartu beharko lukeelako, eta hori nola joango den... Itxura batean Txinari %10eko muga-sari gehigarria jarri nahi die inportazioetan Trumpek, eta horrek ez du Txina bigunduko salmenta bat errazteko Trump eta beren lagun tekno-oligarkei.

Stargate izeneko 500.000 milioi dolarreko inbertsio plan iragarri zuen asteartean Trumpek. Lau urtean adimen artifizialarentzako azpiegiturak egitea omen da kontua. Iragarpenean agertu ziren bere ondoan Sam Altman, OpenAI enpresakoa (ChatGPT asmatu dutenak); Larry Ellison (Oraclekoa, enpresako datu-baseen erraldoia), eta Masayoshi Son (Softbank enpresa multinazional japoniarreko burua, tekno-produktu baten baino gehiago, inbertsio fondo gisa hainbat ekimenen jabe eta inbertsiogilea dena). Irakurri albistea (OpenAI-ren ikuspegitik, adi).

Albiste esanguratsuak, eta irudi esanguratsuak oligarkekin bat atera dituenak Trump presidenteak.

Trumpen zin-egiteko ekitaldian, Washingtoneko kapitolioan unean Mark Zuckerberg, Lauren Sanchez (kazetaria, Jeff Bezosen egungo neskalaguna), Bezos, Sundar Pichai eta Elon Musk.

Asteartaen Stargate iragartzen, Trump, Masayoshi Son, Larry Ellison eta Sam Altman.

 


AEB kanalean gehiago
2026ko apirilaren 15
showa

2026ko apirilaren 15
Artemis 3

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.