AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

  • Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.

Trump hesiaren aurrean. The White House / Wikipedia Commons

2025eko abuztuaren 21ean - 11:06
Azken eguneraketa: 12:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

AEBtako Segurtasun Nazionaleko idazkari Kristi Noemek iragarri du hasi dituztela hesia beltzez margotzeko lanak. Erabakia AEBetako presidentea Donald Trumpek hartu du, eta haren helburua hesiaren tenperatura igotzea, eta migratzaileen mugimendua geldiaraztea da. Sare sozialetan honela iragarri du Noemek hesiaren margoketa: "Eskalatzeko altuegia da. Zeharkatzeko estuegia da, eta orain, presidentearen aginduz, beltzez margotuko dute: hain bero egotean, legez kanpoko etorkinak ez dira ezta saiatu ere egingo".

Noemek adierazi du hesia babesaren sinboloa dela, baina, AEBekin eta estatubatuarrekin "Trump presidenteak hartutako konpromiso hautsiezinaren monumentua" ere badela aipatu du. Joe Biden presidentea zela, hesiaren obrak geldiarazi zituzten, hori horrela Trumpek hauteskunde kanpainan konpromisoa hartu zuen "ehunka mila milioi" dolar gastatzeko hesiaren eraikuntzan. Presidentetzara ailegatu zenetik migratzaileen kontrako hainbat arau onartu ditu Trumpek, "migratzaileen inbasioa" amaitzeko, eta hala ekin dio pertsonak masiboki deportatzeari, besteak beste.

Sare sozialetan migratzaileen aurkako sarekadez ohartarazten zuen kolonbiar bat atxilotu dute 

Tatiana Martínez sare sozialetan Immigrazio eta Aduanen Taldea (ingelesez ICE) zegoen lekuez ohartarazten zion komunitate latinoari. Orain, ICEk Martínez atxilotu du zuzeneko emankizuna egiten ari zen bitartean. Atxiloketan konortea galdu, eta ospitalera eraman behar izan zuten. ICEk sare sozialetan esan du "Kolonbiako etorkin kriminal ilegala" dela, eta mozkortuta gidatzeagatik zigorrak dauzkala aurretik.


Migrazioa kanalean gehiago
2026ko uztailaren 1
Teranga

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...