Trumpek dio Ukrainako gerra amaitzeko ez dela beharrezkoa su-etena, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik

  • AEBetako presidentea Zelenskirekin eta Europako haren aliatuekin bildu da astelehenean, Etxe Zurian. Badirudi Trumpek ontzat jo duela Vladimir Putinek ostiralean izandako bileran proposatutakoa: Ukrainako gerra amaitzeko Kiev "lurralde truke posibleez" hitz egiteko gai izatea, frontean su-etena ezarri beharrean. Zelenskik, ordea, esan du Etxe Zuriko maizterraren eta Errusiako presidentearen arteko gailur batean mintzatuko dela auzi horretaz. 


2025eko abuztuaren 19an - 09:45
Azken eguneraketa: 11:20
Donald Trump AEBetako presidentea eta Volodimir Zelenski Ukrainako haren homologoa, Etxe Zurian astelehenean izandako bileran. Kevin Lamarque / Reuters
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pasa den ostiralean Alaskan Vladimir Putin Errusiako presidentearekin bildu zen Trump  eta astelehenean Ukrainako gerraren beste aldearekin mintzatu da Donald Trump Washingtonen: Ukrainako presidente Volodimir Zelenskirekin eta Europako hainbat agintariekin. Gatazkarako akordiorik adostu gabe, Trumpek Putinekin Alaskan izan zuen bileratik atera daitekeen ondorio nagusiena zera da: AEBetako presidenteak "bake akordio batera" iristea lehenesten duela, eta horretarako frontean su-etena ezartzea ez dela beharrezkoa, Kievek lurralde batzuei uko egitea baizik.

Izan ere, astelehenean eginiko bileran Trumpek adierazi die Zelenskiri eta Europako haren aliatuei gerra amaitzeko beharrezkoa dela "lurralde truke posibleez" mintzatzea: "Horretarako, kontuan hartu beharko da egun gerra frontea non dagoen". Ukrainako presidenteak, ordea, behin baino gehiagotan baztertu du hainbat eskualde Errusiaren esku uzteko aukera, "inbaditzaileei lurrak oparitzea" Ukrainako Konstituzioaren aurka doala argudiatuta. Etxe Zurian izandako bileran Zelenskik Trumpi adierazi dio auzi horretaz haren, Etxe Zuriko maizterraren eta Errusiako presidentearen arteko gailur batean mintzatuko dela. Bileran ostean, sare sozialetan argitaratutako mezu batean Trumpek jakinarazi du Putinekin telefono deia izan duela, hiru agintarien gailur hori hitzartzeko.

Lurralde truke posibleak

Ukrainako gerra amaitzeko gakoa izango liratekeen lurralde trukeak asko aipatzen badira ere, zein izan daitezke horiek? Bada, Putinen eta Trumpen bileraren ondoren Financial Times Erresuma Batuko hedabideak ondorengoa argitaratu zuen: Errusiako presidenteak AEBetakoari adierazi ziola gerra amaitzeko Moskuk Donbass eskualdearen jabetza hartu behar zuela; hau da, Luhansk eta Donetsk probintziak. ISW Gerra Ikertzeko Institutuaren arabera, Errusiak lehen probintziaren %99 haren menpe du; bigarrenean, berriz, eremuaren %79 du kontrolpean. 

Luhansk eta Donetsk Errusiaren esku uztearen truke, Putinek Trumpi adierazi zion Donbass eskualdearen hegoaldean dauden Zaporizhia eta Kherson probintzietako fronteak izoztuko lituzketela –bi horietako eremuaren erdia baino gehiago dute euren kontrolpean–, eta eraso gehiagorik ez egin probintzia horietan. Gainera, Zelenskirekin bildu aurretik sare sozialetan argitaratutako mezu batean, Trumpek adierazi du Ukrainako gerra amaitzeko bake akordioa sinatzeko baldintzetako bi Kievek Krimeako penintsularen jabetza izateari uko egitea dela –Errusiak 2014an anexionatu zuen– edo NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide izatea baztertzea. 

Europaren papera

Kazetarien aurrean Zelenskirekin ordu erdi inguru iraun duen agerraldia egin ostean, Ukrainako presidentearekin batera Washingtonera bidaiatu diren Europako hainbat agintariekin bildu da Trump: Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentearekin, Mark Rutte NATOko idazkari nagusiarekin, Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrarekin, Emmanuel Macron Frantziako presidentearekin, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroarekin eta Alexander Stubb Finlandiako presidentearekin. 

Europako hainbat agintari eta Donald Trumpekin, Etxe Zurian astelehenean izandako bileran. Alexander Drago / Reuters

Gerra amaituko lukeen bake akordio batera iritsiz gero Ukrainak behar dituen segurtasun bermeez galdetuta, Zelenskik adierazi du "dena" behar dutela: "Lehenbizi, Ukrainako armada indartsua". Trumpek esan du arlo militarrean "laguntza handia" emango diotela, eta zeregin horretan Europako herrialdeak lehen lerroan egongo direla: "Babes handia eman nahi diote Ukrainari, eta horretan lagunduko diegu". 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


ZUZENEAN | Bigarren flotilla bat Gazara bidean da, non doa?

Asteazken gauean Global Sumud Flotilla atzeman ostean, hurrengo flotilla jada Gazara bidean da. Mila Madleen izena du, Frantziako Estatuko ekintzaileek antolatu dute batez ere, Siziliatik atera zen eta jada Kreta pasa du. Mapa interaktibo honetan jarrai daiteke bere... [+]


Flotillaren bahiketak sumina piztu du Euskal Herrian eta munduan barrena

Milaka herritar atera dira kalera Euskal Herriko herri askotan Global Sumud Flotillako partaideen bahiketa salatzeko eta agintariei eta gobernuei Israelekin harreman guztiak apur ditzaten eskatzeko. Munduan barrena ere ehunka mila pertsona atera dira protestetara.


Municheko aireportuak hegaldiak bertan behera utzi behar izan ditu droneak ikusi ostean

Droneak bistaratu dituzte Municheko aireportu inguruan bart. Hamazazpi hegaldi bertan behera utzi eta 3.000 lagun inguruk gaua aireportuan pasa behar izan dute.

 


Kamisetan esaldi bat kurdueraz eramateagatik isuna jarri diote Turkian futboleko talde bati

Amedspor futbol taldea Turkiaren menpeko Kurdistango Amed hirikoa da. Elastikoan publizitatea kurdueraz idatzita eramateagatik jarri diote isuna.


Gutxienez hiru pertsona hil eta 350 zauritu ditu Marokoko Poliziak protestetan

400 lagun baino gehiago atxilotu dituzte zerbitzu publikoen hobetzea eta krisi ekonomikoa gainditzea eskatzeko mobilizazioetan. Astebete daramate protestetan, batez ere Rabat hiriburuan.


2025-10-03 | Gedar
Milaka ikaslek egin dute greba, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka

"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.


2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


2025-10-02 | ARGIA
Ehunka bahituak Israelera eraman dituzte, eta Flotillak dio Gazako blokeoa apurtzen saiatzen jarraituko duela

Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-02 | ARGIA
Flotillako ontzietan zihoazen lau euskaldunak atxilotu ditu Israelgo armadak

Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).


Nazioarteko prentsaren irakurketa flotillaren aurkako erasoaren ostean

Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.


2025-10-02 | Gedar
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".


Kanakyko loialistekin eta Frantziako Estatuarekin sinatutako akordiotik atera dira independentistak

2025eko uztailaren 12an izenpetu zuten hiru aldeen arteko Bougivaleko Akordioa, irlaren etorkizun instituzionala adosteko asmoz. Frantziako Estatuaren "instrumentalizazioa" salatzean gain, FLNKS alderdi independentistak argitu nahi izan du beraiek izenpeturiko dokumentua... [+]


2025-10-02 | ARGIA
Mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako flotillaren eta Palestinaren defentsan

Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.


Eguneraketa berriak daude