AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

  • Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen erasoek "ikaragarrizko arrakasta" eduki zutela, eta Iranek arma nuklearrak garatzeko duen gaitasuna "guztiz deuseztatu".


2025eko abuztuaren 26an - 07:00
Jeffrey Kruse AEBetako Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuen burua. Leah Millis / Reuters
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donald Trump AEBetako presidentea gezurtatzearen ondorioak pairatu ditu Jeffrey Kruse Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuen buruak. Pete Hegseth AEBetako Defentsa idazkariak kargutik kaleratu zuen ostiralean, Irango gune nuklearren aurka eginiko erasoen inguruan Trumpek esandakoa gezurtatzeagatik. Hain zuzen, Fordowr, Natanz eta Isfahan gune nuklearrei eraso egin berritan, ekainaren 21ean prentsaurrekoa eman zuen AEBetako presidenteak, erasoaren nondik norakoak eta balorazioa azaltzeko. Prentsaurrekoan erasoek "ikaragarrizko arrakasta" eduki zutela adierazi zuen Etxe Zuriko maizterrak, eta Iranek arma nuklearrak garatzeko duen gaitasuna "guztiz deuseztatu".

Hurrengo astean CNN eta New York Times hedabideek argitara atera zuten AEBetako Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuen txosten batek, ordea, adierazi zuen Trumpek agindutako erasoek ez zituztela Irango gaitasun nuklearren "sustraiak" suntsitu, baizik eta bizpahiru hilabetez atzeratu. Txosten horri erantzun gisa, Etxe Zuriko bozeramaile Karoline Leavittek leporatu zion CNNri Trump presidentea gutxietsi nahi izatea: "Denok dakigu zer gertatzen den helburu batzuen gainean 14.000 kilogramoko hamalau bonba botatzen dituzunean; erabateko suntsiketa". Trumpek, berriz, CNN eta New York Times hedabideetako kazetariei "zaborra" deitu zien.

Pentagonoak eta Etxe Zuriak zabaldutako oharrak ez zuen aipatu Kruse orain kaleratzeko arrazoirik. AEBetako Kongresuaren gertuko iturri batek, ordea, NBC hedabideari adierazi zion Krusek gobernuaren konfiantza galdu duela, eta haren kargua Christine Bordinek hartuko duela. Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuen buruaz gain, Hegsethek Nancy Lacore AEBetako itsas armadako erreserbisten burua eta Milton Sands Itsas Gerrako Komando Bereziaren arduraduna ere kaleratu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-10-15 | ARGIA
Elkartasuna eta boikotaren beharra zabaldu dute hiriburuetan dozenaka mila lagunek

Urriaren 15ean Palestinaren aldeko eguna da Hego Euskal Herrian, eta hainbat sindikatuk eta mugimendu herritarrek mobilizazioak, lanuzteak eta grebak deitu dituzte. ARGIAk bat egin du Palestinaren aldeko greba eta lanuzteekin. Hemen aurkituko dituzue egunaren jarraipena eta... [+]


Iruñeko manifestazioa iruditan

Antolatzaileek diotenez 15.000 pertsona bildu dira Iruñean, eguerdiko manifestazioan. 


Kronika
Donostian ere Palestinaren aldeko egun handia

Gutxitan hartzen duen itxura izan du asteazken goiz-eguerdi honetan Donostiako Boulevardak. 20.000 lagun baino gehiagok egin dute bat urriaren 15erako eragile ugarik antolatutako deialdiekin. Denek, ñabardurak izan arren, batera adierazi diote elkartasuna Palestinari... [+]


Bilbo, "elkartasun intenazionalistaren" agerleku

Palestinaren askapena eta Israeli boikot egitea babestu dituzte, eta patronalari eta erakundeei horretan eragiteko deia zabaldu diete.


Patronalari eta instituzioei Israelekin harremanak eteteko exijitu diete milaka lagunek Gasteizen

Milaka eta milaka pertsonak parte hartu dute Palestinaren aldeko Gasteizko manifestazio nagusian. Sindikatu deitzaileak oso pozik agertu dira manifestazioak, lanuzteek eta grebak Araban izan duten jarraipenarekin. Nazioarteko zein Euskal Herriko patronalari eta instituzioei... [+]


2025-10-15 | ARGIA
Israelgo kartzeletako “abusuen erregimen programatua” azaleratu da preso palestinarrak askatutakoan

Torturak eta gehiegikeriak 2023ko urriaren 7tik ugaldu egin direla frogatu dute askatu berri dituzten ehunka palestinarren testigantzek. Nahita eduki dituzte goseak jota, mota askotako torturak pairatu dituzte, eta osasun arta hutsaren hurrengoa izan dela salatu dute. Aske... [+]


Lanuztea "erabatekoa" izan da industriako enpresa garrantzitsuenetan, txikiagoa beste sektoreetan

Sindikatuek egindako lehen balorazioaren arabera, industriako enpresa handi askotako langileek bat egin dute lanuztearekin, zenbait kasutan jarraipena "erabatekoa" izan da gainera. Aldiz, beste sektoreetan, komertzioan eta enpresa txikietan kasu, eragina ez da... [+]


2025-10-15 | Jon Torner Zabala
Khaled Elgindy
"Israelek jendeari eraso egingo dio beharrezko izango duen lekuan eta unean"

Donald Trumpek Gazarako bere su-etena ospatzen jarraitzen duen bitartean, galdera ugari dago etorkizunaren gainean. Democracy Now! hedabideak Khaled Elgindy elkarrizketatu du asteartean [urriak 14], arabiar gaietan aditua eta irakasle bisitaria Georgetown Unibertsitatean, AEBek... [+]


Grebaren jarraipen zabala ikastetxeetan: "Hezkuntza komunitatea interpelatuta sentitzen gara"

Hezkuntzak egun osoko greba bizi du Hego Euskal Herrian eta jarraipen zabala izaten ari dela adierazi diote ARGIAri langileen eta ikasleen ordezkariek. Jarraipenaren datuak, elkarretaratzeak, zabaldu dituzten mezuak eta deialdi berezituaren arrazoiak jaso ditugu. “Beste... [+]


Israelgo armadak gutxienez bederatzi palestinar hil ditu su-etena hasi zenetik

Igandean indarrean sartu zen su-etenaz geroztik, armada sionistak hiltzen jarraitu du. Gutxienez bederatzi palestinar hil eta beste hiru adin txikiko zauritu dituzte. Droneekin tirokatuta hil dituzte lehenak, eta besteak Al-Shifa ospitaletik gertu zeuden lehertu gabeko... [+]


2025-10-15 | ARGIA
Israelek Rafah pasabidea ireki du eta hitzemandako 600 kamioiri utziko die Gazan sartzen

Gazako zerrenda Egiptorekin lotzen duen Rafah pasabidea zabaltzea eta egunean laguntza humanitarioko 600 kamioiri Gazan sartzen uztea hitzemana zuen Israelek, baina asteartean mehatxu egin zuen 300 kamioi soilik utziko zuela sartzen eta Rafah pasabidea ez zuela zabalduko... [+]


Enpresa handietako txandetan lanuzteak jarraipen zabala izaten ari dira

Palestinaren aldeko lanuzteek enpresetan jarraipen zabala izatea aurreikusten zuten sindikatuek, eta hala izaten ari da. Gainera, mobilizazioak lantokietan bertan hasi dira, hiriburuetan egingo diren manifestazio handien atariko.


Analisia
Marko propiotik, hobe

Urriaren 15ean palestinar herriaren aurkako genozidioa salatzeko geldialdia egingo dugu, indartsu. Itxiko ditugu enpresak, elkarteak, egoitza publiko zein pribatuak, industrialdeak. Zaharren egoitzak edo ospitaleak ez, zerbitzu minimoak %100ean jarri dituztelako, zerbitzu... [+]


2025-10-15 | Jon Torner Zabala
Italia-Israel partidaren atariko liskarretan, Palestinaren aldeko hogei manifestari atxilotu ditu Poliziak

Italiako Poliziak hogei bat lagun atxilotu ditu astearte iluntzean Udine hirian, Italiako selekzioak Israelen aurka jokatu duen futbol partidaren atarian, palestinar herriaren aldeko manifestazioa amaitu osteko liskarretan.


Eguneraketa berriak daude