TALKAk gerturatutako emakumeen babesa eskertu du eta Urtaranen jarrera salatu du

  • “Adin eta jatorri anitzeko emakumeak hurbildu zaizkigu proiektuarekin interesaturik euren babesa eta laguntza eskaintzera, argi utziz hiriak honelako proiektu baten beharra zuela aspaldi”.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 20an - 12:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gorka Urtaranen eta Udalaren jarrera salatu dute Talkako kideek eta “lotsagarria” dela iritzi dute: “Bagenekien euren babesik ez genuela izango, azken finean euren utzikeria eta interesen kontra baitoa gure proiektua eta gure izana”.

Hala ere, feministek azaldu dutenez, etxe okupatuaren kontra joateaz gain, enpresa pribatu baten alde egin dute. Udalak enpresa salaketa jartzera “animatu” duela azaldu dute: “Adierazgarria da enpresa abisatu behar izatea, bestela gu han gaudela jakin ere ez lukeelako egingo. Hori da eraikinarekiko, eta orokorrean hiri honekiko, enpresak duen lotura eta interesa...”.

Horrez gain, eraikina urteetan hutsik egon dela diote, eta Udalak ez duela hori ekiditeko ezer egin: “Orain, erabilera bat emango zaionean, ateak ireki eta bizitza eman nahi diogunean, orain, molestatu egiten die”.

Eraikinaren egoerari dagokionez, aditzera eman dute jauregiaren sendotze estruktural lanak egin direla eta honez gain, arkitekto tekniko bat ari dela eraikinaren inspekzioa egiten: “Eraikinaren egoera teknikoa ona da, eta beraz ez dago inolako segurtasun arazorik gu bertan egoteko. Ez dezatela erabili gure segurtasunagatik kezkatzen direnaren aitzakia gu bertatik botatzeko”.

Hurrengo egunetako hitzorduak:

-Osteguna 20, monstrenkaren antzerki ibiltaria.

-Ostirala 21, 20.30ean pintxo potea.

-Larunbata 22, 10.00etatik 22etara Auzo lana eta kontzertua. 13etan argazki masiboa

-Igandea 23, 19:00 asanblada

-Astelehena 24, 17.00etatik aurrera ardo bero banaketa eta ate irekiak (Gizon zein emakumeentzat*)

-Osteguna 27, auzolana 10.00etatik 22.00etara

-Larunbata 29, auzolana 10.00etatik 22.00etara.

Albistea hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.