Sutan Gaude ekimenak lan arloko esplotazioak bistaratu nahi ditu

  • Gasteizen sortu da ekimena. Instagram bitartez langileen lekukotasun anonimoak zabaltzen ditu, “lan esperientzia txarrak sufritu dituzten pertsonek euren bizipenak konpartitzeko aukera izan dezaten”.

Arabako postako langileak lankide baten heriotzaz eta prekarietateaz kexu.

2019ko abuztuaren 19an - 11:45

Sutan Gaude ekimena sortu da Gasteizen. Sustatzaileen helburua “lanari dagokionean dagoen egoera orokorra, eta zehazki Gasteizen dagoena” bistaratzea da. Kezkaz bizi dituzte nagusi diren lan baldintzak: “Prekarietatea eta lan baldintza txarrak gero eta ohikoagoak dira, arazo orokortua”.

Horren aurrean, instagram kontu batean esplotazio egoeren lekukotasun anonimoak argitaratzen ditu Sutan Gaudek. “Beldurragatik edo partekatzeko ezintasunagatik ezkutuan egon diren errealitate asko ezagutzeko eta konpartitzeko balioko du”, diote. “Lan baldintza negargarriak, nagusiaren tratu txarra, edo lan munduan beste edozein bidegabekeria” ikustarazi eta salatzea da helburu nagusia. Horrelakoak pairatzen dituzten pertsonei dei egiten diete euren lekukotasuna helaraztera.

Zazpi lekukotasun

Momentuz zazpi lekukotasun argitaratu ditu Sutan Gaudek. Egoeren zein lan esparruen aniztasuna handia da. Gasteizko ostalaritza, industria, zaintza, eta gizarte zerbitzuen alorreko enpresatan lan egin duten pertsonen lekukotasunak daude ikusgai Instagram kontuan. Soldata baxuak, nagusien tratu txarrak, praktiketako kontratupean esplotazio gehigarria, kontratutik kanpoko edota ordaindugabeko lan orduak, edo segurtasun neurriak ez errespetatzea jasotzen dituzte lekukotasunek, besteak beste.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatearen aurpegiak
2020-07-16 | Irutxuloko Hitza
Zurriolan protestan ari diren sorosleek salatu dute pankartak kendu eta isunak jarri dizkietela

Subrogazioa eskatzeko greba ekainaren 15ean hasi zuten sorosleek, eta geroztik egunero 8:00etatik 20:00etara Zurriolako hondartzan izan dira protestan. Atzoko eguna, aldiz, desberdina izan zen. Greban dauden Donostiako sorosleek jakinarazi dutenez, 12:00ak aldera udaltzainak... [+]


Mikel Yanci eta Jon Ibarguren
"Donostiako Udalak eta BPX Sport enpresak hondartzetako sorosleoi zein baldintzetan lan eginarazten diguten jakinarazi nahi dugu"

Donostiako hondartzetako sorospen zerbitzuan urte luzez lan egin duten hainbat lagun lanik gabe utzi ditu BPX Sport enpresak aurten. Enpresa hori Donostiako Udalaren azpikontrata da, eta Udalaren menpeko zerbitzuan ibilitako sorosleek lan baldintza kaskar eta prekarioak salatu... [+]


"Gu ez gaitu koronabirusak hilko, gu goseak hilko gaitu"

Koronabirusak eragin duen krisiari askotariko erantzunak eman dizkiete gobernuek, baina gehienek etxean geratzera derrigortu dituzte herritarrak. Zenbait gobernuk erabili duten hizkera belikoari jarraiki, “etsaia” kanpoan dago, eta norbere burua babesteko erarik... [+]


2019-07-23 | ARGIA
Deliveroo enpresako banatzaileak soldatapeko langileak dira eta ez autonomoak, Madrilgo epaitegi baten arabera

Epaileak arrazoia eman dio Gizarte Segurantzari Deliverooren aurrean. Epaiaren arabera, bizikletan banatzaile lanetan aritzen diren langileek soldatapeko lan harremana dute enpresarekin, enpresak ezartzen ditu lan baldintzak eta langileek ez dute autonomiarik.


Enpleguaz irakurriko ez dituzun datuak

Hauteskunde garai honek hainbat gai mahairatu du. Enplegua ez dago lehenengoen artean. Azpimarragarria da, batez ere populazioaren gehiengoa soldatapekoa denean eta Errezesio Handiaren ondorioak oraindik gainditu ez ditugulako. Bestalde, hurrengo krisiaren zantzuak gero eta... [+]


Eguneraketa berriak daude