Sasoikako langileak diren 300 emakume marokoar 'bahitu' dituzte Almonten (Espainia)

  • SAT sindikatuak salatu du gertakaria, eta ehun bat langilek enpresarien eta langileburuen aurka Guardia Zibilaren aurrean jarritako salaketaren ondorioa izan daitekeela uste da. 'Bahiketaren' helburua langileak beraien herrialdeetara bueltan bidaltzea da.


2018ko ekainaren 04an - 12:23
Huelvako soroetako sasoiko langile bat (Stefania Prandi)

Lan baldintza txarrengatik salaketa jarri eta denbora motzera, eta beraien kontratuak amaitzeko astebeteren faltan, Doñana1998 enpresako sasoikako langileak autobusetara igotzera ‘gonbidatu’ dituzte, Marokora berriz bueltan eramateko. Bidean zirela, ordea, Guardia Zibilak ekidin egin die autobusei aurrera jarraitzea eta langileak bueltan eraman dituzte soroetara. SAT sindikatuak Huelvako epaitegiari jakinarazi dionaren arabera,  emakumeak “atxiki” egin dituzte hauek Marokora bidean ontziratzeko aukera eduki bitartean.

SAT sindikatuak salatu duenez, emakume hauek jarritako salaketa berrestea eragozteko helburua dago gertakariaren atzean. Izan ere, langileak erbesteratuz gero, ikuskariek salatutako gertakarien nondik norakoak lehen pertsonan entzuteko aukerarik ez lukete izango.

SAT sindikatuko Huelvako ordezkaria den Jose Antonio Brazo Regaladok Huelvako guardiako epaitegian salaketa jarri du “sasoikako langileen bahiketa mandatuagatik”. Salaketan jarritakoaren arabera “bahitutakoak –400 inguru sasoikako langile, fruitu gorriak batzen dituzte– lursailean daude atxikita eta bertatik bota nahi dituzte, jatorrian kontratatuak dira eta indarrean dauzkate kontratuak Doñana1998 enpresarekin”. SAT sindikatuko iturriek adierazitakoaren arabera, Guardia Zibila ere aktiboki ari da operazioan parte hartzen.

Huelvako soroak eta eskubide urraketak

Azkenaldian gehiagotan ere izan dira Huelvako soroak mintzagai, bertako langileen eskubide urraketak medio. Denboran urrutira joan barik, iragan apirilaren 30ean Collectiv aldizkaria alemaniarrean argitaratutako RTL Nachtjournal eta BuzzFeed News-ek burututako ikerketa batek, marrubien ustiapenean lan egiten duten emakumeak egunerokotasunean jazarriak, irainduak eta bortxatuak direla jakinarazi zuen. Erasoon jo puntuan dauden emakumeen gehiengoa marokoarra da, eta indarkeria matxista pairatzen dute sistematikoki. Astinduak, irainak, xantaiak eta bortxaketak jasan izana aitortu dute aipatu ikerketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatearen aurpegiak
2020-07-16 | Irutxuloko Hitza
Zurriolan protestan ari diren sorosleek salatu dute pankartak kendu eta isunak jarri dizkietela

Subrogazioa eskatzeko greba ekainaren 15ean hasi zuten sorosleek, eta geroztik egunero 8:00etatik 20:00etara Zurriolako hondartzan izan dira protestan. Atzoko eguna, aldiz, desberdina izan zen. Greban dauden Donostiako sorosleek jakinarazi dutenez, 12:00ak aldera udaltzainak... [+]


Mikel Yanci eta Jon Ibarguren
"Donostiako Udalak eta BPX Sport enpresak hondartzetako sorosleoi zein baldintzetan lan eginarazten diguten jakinarazi nahi dugu"

Donostiako hondartzetako sorospen zerbitzuan urte luzez lan egin duten hainbat lagun lanik gabe utzi ditu BPX Sport enpresak aurten. Enpresa hori Donostiako Udalaren azpikontrata da, eta Udalaren menpeko zerbitzuan ibilitako sorosleek lan baldintza kaskar eta prekarioak salatu... [+]


"Gu ez gaitu koronabirusak hilko, gu goseak hilko gaitu"

Koronabirusak eragin duen krisiari askotariko erantzunak eman dizkiete gobernuek, baina gehienek etxean geratzera derrigortu dituzte herritarrak. Zenbait gobernuk erabili duten hizkera belikoari jarraiki, “etsaia” kanpoan dago, eta norbere burua babesteko erarik... [+]


2019-08-19 | ARGIA
Sutan Gaude ekimenak lan arloko esplotazioak bistaratu nahi ditu

Gasteizen sortu da ekimena. Instagram bitartez langileen lekukotasun anonimoak zabaltzen ditu, “lan esperientzia txarrak sufritu dituzten pertsonek euren bizipenak konpartitzeko aukera izan dezaten”.


2019-07-23 | ARGIA
Deliveroo enpresako banatzaileak soldatapeko langileak dira eta ez autonomoak, Madrilgo epaitegi baten arabera

Epaileak arrazoia eman dio Gizarte Segurantzari Deliverooren aurrean. Epaiaren arabera, bizikletan banatzaile lanetan aritzen diren langileek soldatapeko lan harremana dute enpresarekin, enpresak ezartzen ditu lan baldintzak eta langileek ez dute autonomiarik.


Eguneraketa berriak daude