Huelvako emakume marokoar laborariek pairatzen dituzten abusuak salatuko dituzte igandean Bilbon

  • Bidaya emakume musulmanen elkarteak Almonteko (Andaluzia) soroetan lan egiten duten emakume marokoarrek pairatzen dituzten lan eta sexu abusuak salatu ditu komunikatu bidez, eta mobilizaziora deitu.

Abusuak salatu dituzten emakumeak Espainitatik kanporatu dituzte (Argazkia: Marcos Moreno)

2018ko ekainaren 15an - 09:53

Elkarteak adierazi du “emakume, etorkin eta txiro izateagatik” zapalkuntza hirukoitza pairatzen dutela, eta horrek “zaurgarri eta ikusezin” egiten dituela eraso matxisten aurrean ozen erantzutea eragotziz. Eta gaineratu du, egoera salatu izan dutenean beraien lanpostuetatik ez ezik, Espainiako Estatutik ere kanporatu egin dituztela.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak bat egin du Bidayak elkartearen deialdiarekin. “Iparraldeko estatu eta industriak salatzen ditugu, estruktura kapitalista, heteropatriarkal, kolonialista eta arrazista honen parte direnak, baina konkretuki, elikagaien industria gaitzetsi nahi dugu, hegoaldeko emakumeen esplotazioan oinarritzen baitu bere ekoizpena”, adierazi du.

Elkarretaratzea igandean, ekainak 17, egingo da. 18:30etan Bilboko Arriaga plazan.

Marrubi soroetako langileen egoera

Apirilaren 30ean Collectiv aldizkaria alemaniarrak argitara atera zuen Huelvako marrubien ustiapenera dedikatzen diren landa eremuetako emakume langileen egoera. Gehiengoa emakume marokoarrak direla eta indarkeria matxista sistematikoki pairatzen dutela azaleratu zuten.

Ekaina hasieran, ostera, SAT Sindikatuak salatu zuenez, lan baldintza txarrengatik salaketa jarri zuten emakume hauetako zenbaitek. Salaketa jarri eta denbora motzera, beraien kontratuak amaitzeko astebeteren faltan, Doñana1998 enpresako sasoikako langileak autobusetara igotzera ‘gonbidatu’ zituzten, Marokora berriz bueltan eramateko. Sindikatuaren arabera, emakume hauek jarritako salaketa berrestea eragozteko helburua zegoen gertakariaren atzean.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatearen aurpegiak
2020-07-16 | Irutxuloko Hitza
Zurriolan protestan ari diren sorosleek salatu dute pankartak kendu eta isunak jarri dizkietela

Subrogazioa eskatzeko greba ekainaren 15ean hasi zuten sorosleek, eta geroztik egunero 8:00etatik 20:00etara Zurriolako hondartzan izan dira protestan. Atzoko eguna, aldiz, desberdina izan zen. Greban dauden Donostiako sorosleek jakinarazi dutenez, 12:00ak aldera udaltzainak... [+]


Mikel Yanci eta Jon Ibarguren
"Donostiako Udalak eta BPX Sport enpresak hondartzetako sorosleoi zein baldintzetan lan eginarazten diguten jakinarazi nahi dugu"

Donostiako hondartzetako sorospen zerbitzuan urte luzez lan egin duten hainbat lagun lanik gabe utzi ditu BPX Sport enpresak aurten. Enpresa hori Donostiako Udalaren azpikontrata da, eta Udalaren menpeko zerbitzuan ibilitako sorosleek lan baldintza kaskar eta prekarioak salatu... [+]


"Gu ez gaitu koronabirusak hilko, gu goseak hilko gaitu"

Koronabirusak eragin duen krisiari askotariko erantzunak eman dizkiete gobernuek, baina gehienek etxean geratzera derrigortu dituzte herritarrak. Zenbait gobernuk erabili duten hizkera belikoari jarraiki, “etsaia” kanpoan dago, eta norbere burua babesteko erarik... [+]


2019-08-19 | ARGIA
Sutan Gaude ekimenak lan arloko esplotazioak bistaratu nahi ditu

Gasteizen sortu da ekimena. Instagram bitartez langileen lekukotasun anonimoak zabaltzen ditu, “lan esperientzia txarrak sufritu dituzten pertsonek euren bizipenak konpartitzeko aukera izan dezaten”.


2019-07-23 | ARGIA
Deliveroo enpresako banatzaileak soldatapeko langileak dira eta ez autonomoak, Madrilgo epaitegi baten arabera

Epaileak arrazoia eman dio Gizarte Segurantzari Deliverooren aurrean. Epaiaren arabera, bizikletan banatzaile lanetan aritzen diren langileek soldatapeko lan harremana dute enpresarekin, enpresak ezartzen ditu lan baldintzak eta langileek ez dute autonomiarik.


Eguneraketa berriak daude