Doktoregaien baldintza prekarioak salatu dituzte EHUko campusetan

  • Unibertsitateak haien langile izaera onartu eta hitzarmen kolektiboan sar ditzaten eskatu dute.

Leioako campuseko mobilizazioa

2018ko maiatzaren 11n - 09:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

250 lagun inguru zenbatu ditu deialdia egin duen EHUko Doktoregaien Asanbladak, Donostia, Gasteiz eta Bilboko campusetan ostegun goizean egindako mobilizazioetan. Beste lan-kategoria batzuk dituztenen lanaldi eta ikerketa-lan berbera egin arren, baldintza prekarioak dituztela salatu dute doktoregaiek. Beren eskubideak errespetatu eta egoerari konponbidea eman diezaioten exijitu diote Nekane Balluerka errektoreari eta honen lan-taldeari.

Langileekin eztabaida ekidin asmoz, Unibertsitateak hitzartuta zeukan bilera tokiz aldatu eta gai-ordena eraldatu duela salatu du Asanbladak. Hori dela eta, “ezkutatzeari uzteko” eta negoziatzeari ekiteko eskatu diote Balluerka errektoreari.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Unibertsitatea kanalean gehiago
2026ko ekainaren 30
Goizean argi
Eutsi

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.