Hamarkada bateko ibilbidea duen proiektua da Sustraiak Catering. Gune autogestionatu bateko sukaldean forma hartzen hasitako proiektua, gizarteratze soziolaborala bultzatzen duen catering agroekologikoa da egun. Errotik kooperatiba feministarekin bat egin berritan harrapatu zituen osasun krisiak, baina jakin dute egoerari buelta ematen. Konfinamenduak proiektuaren “aldaketa prozesua” arindu duela diote: egoerara doituz, bertatik bertarako catering zerbitzua etxez-etxeko janari banaketarekin ordezkatu dute, eta denda zabaltzea erabaki.
Bilboko Kukutza III gaztetxean bota zituen erroak Sustraiak Catering proiektuak. Errekalde auzoko eraikin okupatuan, zehazki bertako sukaldeko beroaren bueltan, hasi zen gorpuzten proiektua 2009an. Autogestioa giltzarri eta Kukutzako suak esperimentaziorako eremu, sukaldaritza begetarianoan saltseatzeari ekin zioten. Espazio hark, besteak beste, taldea osatzeko, ikasteko, eta jakintzak garatu zein partekatzeko parada eskaini ziela diote; eta kontrako norabidean, asmatu zuten hainbeste eman zien proiektuari ekarpena egiten, elikatzen, hitzaren zentzu metaforikoan zein literalean: auzoan pilatzen zen elikagai soberakinekin otorduak kozinatzeari ekin zioten, Kukutzan bertan zerbitzatuz sukaldean egindakoa.
Aro hari indarrez eman zion amaiera Kukutzaren desalojoak 2011ko irailean. Alabaina, kolpeari eutsi eta gaztetxean jaiotzen ikusitako proiektua aurrera ateratzearen aldeko apustua egin zuten bi kidek. “Ilusiotik, amorrutik eta konpromisotik, erabaki genuen jarraitzea janaria prestatzen eta elikadura alternatiboa kolektibo zein elkarte ezberdinei gerturatzen”, diote. Etapa berri horretan hasi ziren geroz eta gehiago gerturatzen agroekologiara eta elikadura burujabetzara, eta azaltzen dutenez, hurbiltze horrek eragin zuzena izan zuen beren bizimoldean zein lanean: “Eraldaketa eta eboluzio horrek animatu gintuen proiektu sendoagoa sortzera”. Hala, 2015. urtean, ordura arte forma ematen joandako proiektuari izena eta izana eman zioten: Sustraiak, gertuko eta garaiko produktu agroekologikoak eskaintzen zituen catering zerbitzu begetarianoa. Pauso horrekin “amestutako autoenpleguaren aldeko apustua” egin zutela dio Sustraiakeko kide Garbik.
Hiru urteren bueltan, 2018an, Kooperatiba Elkarte Txikia bezala eratu zen proiektua, eta 2019an lantaldea handitzea erabaki eta kide berri bati ireki zizkioten ateak.
Tarte horretan guztian, taldea ez da soilik hazten joan kide kopuruari dagokionez. Catering proiektua bera ere joan da ikuspegia zabaltzen, eta elikaduraz harago doazen helburuak zehazten. Egun, alor soziala ere badu ardatzetako bat proiektuak, eta elikaduraren bitartez gauzatzen dute ekintza soziala ere.
2020an erabaki zuten gizarteratze soziolaboralerako kooperatiba bilakatzea, Sustraiak Catering eraberrituari bide emanez. Ez zen egun batetik bestera egindako hautua izan, baizik eta Errotik kooperatiba feministarekin batera gauzatutako elkarlanaren fruitua. Izan ere, 2019an jarri zuen martxan Errotikek “Emaitza”, esku-hartze sozialerako proiektu pilotua, zeinaren bidez sormenezko sukaldaritza saioak egin ziren hilabetero Bizkaia osoan, zaurgarritasun egoeran zeuden hamar emakume migraturen ahalduntze prozesu pertsonal eta kolektiboa bultzatzea xede. Saio horietako zenbaitetan Sustraiakeko lantaldea arduratu zen sukaldaritza alorraz, eta elkarlan horren bidez sortu zen bi kooperatiben arteko sinergia, bi proiektuek bat egiten amaitu arte. Egun, alor eta jatorri ezberdineko sei emakumek osatzen dute lantaldea.
Sustraiak Cateringen jardun sozialak, gizarteratze soziolaboralaz gain, barne hartzen du bestelakorik ere. Beren hasierako helburuetako bat izanik “begetarianoa, artisaua eta errespetuzkoa” den elikadura jendeari ezagutaraztea, proiektuaren adarretako bat formakuntza da. Badute tailer eta ikastaro zerrenda oparoa; monografikoak dira horietako batzuk (landare proteinei buruzkoa, glutenik gabeko sukaldaritzaren gainekoa, eta abar), eta urtaro bakoitzeko sukaldaritzan barneratzea ahalbidetzen dute beste hainbatek. Beste proiektu batzuekin elkarlanean gauzatzen dituzten tailerrak ere eskaintzen dituzte, basoko landareekin edo algekin kozinatzea edo pasta egiten ikastea ahalbidetzen dutenak.
Cateringa da Sustraiaken beste adar nagusia. Alde batetik, “etxez etxeko sukaldaria” zerbitzua eskaintzen dute, zeinaren bidez bezeroak eskatzen duen tokira hurbiltzen diren janaria prestatzera. Zerbitzu hau pentsatuta dago topaketa edota ikastaro testuinguruetan otorduak prestatzeko. Bestalde, berriki denda ireki dute Bilboko Santutxu auzoan, Masustegi kaleko 2.ean. Dendara gerturatzen denak eskura izanen ditu aurrez prestatutako jakiak [internet bidez ere eskatu dezake bezeroak menua, www.sustraiakcatering.com webgunean], eta baita gertuko ekoizleen produktu eta kontserbak ere.
Dendako apaletan aurki daitekeen produktu sortak islatzen du Sustraiak Cateringen oinarrian dagoen gertuko ekoizleen sarea. Txaramela pasta, Errotik gazta, Zerrabe ogia, TXG Txorierriko garagardoak, Candido Besa eta Compañon Arrieta ardoak, Ekolo kontserbak, Vista Alegre eta Mimintzepe baserrietako produktuak, eta El Alcavarán proiektuko arroza, irina eta lekaleak aurki ditzake gerturatzen denak.
Kontzienteki hartutako hautua da gertuko ekoizleen produktuak saldu eta horiekin janaria prestatzea. “Bertoko ekoizle txikiak babestuz elikadura-burujabetzaren eskubidea bermatzen dugu”, azaldu dute. Etorkizunera begira, sare hori handitzen joateko asmoa daukatela diote.
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak iragarri duelarik hainbat ikastetxe eta zonaldetan sukaldeak jarriko dituztela, EHIGE gurasoen federazioak dio gaur egun catering-enpresen esku dauden eskola-jantokietako eredua bera aztertzea eta bestelako kudeaketa bat bultzatzea dela... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Intxaurrondoak ekainean emango du bere fruitua. Lan bikaina egin du, esfortzuak merezi izan du. Lehen beroaldiekin zirkulazioak eta bihotzak zaintza bereziak behar dituzte. Garrantzitsua da hidratazioa mantentzeko neurriak hartzea –ura, infusioa eta saldak– eta fruta... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Euskal Herriko bi muturretatik datoz Itziar (Bilbo, 1982) eta Ekaitz (Erriberri, 2002), sortzen ari den Burujabetzaren Aldeko Mugimenduaren berri ematera. Euskal Herrian diren burujabetza prozesu ugariak arloz arlo bultzatu eta indartu nahi ditu BAMek. Lan horretan hasteko,... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]