Seaskako sartzea: Historikoa da sekulakoa!

  • Iazko ikasturte bukaera gatazkatsuaren ondoren, ikasturte berri eder bat abiatu dugu. Eta ezin ginuen hobeki hasi, 37 garren ikastolaren berri emanez baino. Euskara etxean, karrikan, eskolan eta lanean nahi dugulako, ezinbestekoa da ikastolak etxetik hurbil, herritarrengandik hurbil izan daitezen, eskura dagoen egiazko hautu bat izan dadin. Beraz gure aldetik ere, Arbona eta Ahetzeko burasoak eskertu behar ditugu, heien ahaleginari esker, euskara biziaraziko baitugu eskualde huntan. Lapurdi kostaldeko lehen eta bigarren lerroan herri guziek dute orain ikastola bat, euskara kenka txarrenean den eta biztanle gehien bizi den gunetan. Bi herrietako auzapezak ere eskertu behar ditugu, ekimen hau sendotzeko xedea agertu baitute etorkizuneko ama-ikastola Arbonan kokatu dadin, eta lehen maila Ahetzen.


2019ko irailaren 11n - 10:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azken urteetan sortze tasak tipituz ari badira ere, Seaskan kopuruak handituz doaz etengabe. Astelehenean 4 001 ikaslek egin dute sartzea, ama ikastolatik lizeorat. Ondoko egunetan 2 urteko 73 ikaslek eginen dute sartzea, bakoitzak bere erritmoan, 4 070 ikasleen heina gainditzeko. (2 648 ikasle izanen dira lehen hezkuntzan, 1 353 ikasle bigarren hezkuntzan). Historikoa da sekulakoa! Erakasle gehiagoren beharra horren ondorioa baizik ez da. Eta horren adierazgarri da ere azken hilabete hauetan hainbat handitze lan egin behar izan ditugula ikastoletan. Prefabrikatuak instalatu ditugu, Basusarrin, Beskoitzen, Bidarten, Bokalen, Lekornen, Ziburun eta Baionako Estitxu Robles kolegioan. Handitze lanak egin ditugu edo egiten ari gara Angelun, Arberoan, Saran, Ziburun, Manex Erdozaintzi Etxart eta Estitxu Robles kolegioetan eta Baionako Etxepare lizeoan.

Biriatun lehen urtea (CP) ideki dugu, Basusarrin hirugarren urtea (CE2), Beskoitze, Ziburu eta Azkaraten laugarren urtea (CM1).

Kopuruak hurbilagotik begiratuz, Bokaleko ikastola tipia ez da hain tipia, kopuruak bikoiztu baitira 9tik 18 ikaslera pasatuz. Eta memento berean ondoan den Baionako Oihana ikastolak bere garapenean darrai 9 ikasle gehiagorekin (143). Lekorneko egoera ere azpimarratzekoa da, 13 ikasle gehiago izanen baitira iaz baino (63) eta ikasturtean zehar 70etik hurbil izanen baitira 2 urtekoekin. Basusarriko garapenak ez du etenik +9, eta Senpereko Zaldubi ikastolak ere sekulan ikusi gabeko kopuruak eskuratu ditu +11 (111), urtean zehar 115era helduko delarik.

Bigarren mailetan kopuruen goititzea sendi da ere, azkarki kolegioetan +35 Baionako, Estitxu Robles kolegioan (142), +28 Ziburuko Piarres Larzabalen (321), eta +10 Larzabaleko Manex Erdozeintzi Etxarten (227). Etxepare Lizeoan ere, 20 ikasle gehiago dira aurten (374). Azpimarratzekoa Lanbide Heziketan 50 ikasle izanen ditugula. Ondoko hilabeteetan aterabideak atzeman beharko ditugu toki eskasa duten ikastolendako, hala nola Bidarte, Basusarri, Beskoitze, Lekorne eta Zibururendako. Eta bereziki 5. Kolegio batendako kokagunean atzeman beharko dugu Lapurdi hegoaldean, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioak gainezka eginen baitu.

Egia da 19.5 postu lortu ditugula azkenean, baina kolegioetan gelak bete beteak ditugu, 30etik gorako gelak hiru kolegioetan ditugu. Seaskak bere gain 11 postu hartuz hein batean gela horiek desdoblatzea lortuko dugu. Baina beharrak handiak dira oraino, hala nola Baionako kolegioan nahiz eta 147 ikasle izan ez dute dokumentalistarik. Manex Erdozaintzin dokumentalista postu erdiarekin moldatu behar dute, nahiz eta 227 ikasle izan. Frantziar Hezkuntza Ministeritzaren programen dokumentalista bat aurreikusten dute, baina postu horiek ez dizkigute eman nahi. Behar bereziko haurren eskolatzeko laguntzaile postuak ere eskas dira, kopuruak ere etengabe garatuz baitoaz.

Dena dela baikor izan nahi dugu. Eta joan den uztailean Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Errektorearekin izenpetu dugun hitzamena, ahalez beteko dutela espero dugu. Akademia Ikuskari berria eta Errektore berriak gure berezitasunak kontutan hartuko dituela espero dugu. Nahiz eta postuen arazoa Parisen kokatzen den. Espero dugu Blanquerren ministerioak ez gaituela hirugarren urtez segidan ahantziko, eta euskarak eta Estatuko hizkuntz gutiengoek beharrezkoa duten garapenerako urte anitzeko plangintza bat proposatuko dutela. Gure aldetik prest gara, lan hori elgarrekin aitzinarazteko.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude