Sara, euskal liburuaren “beste” azoka izan da 31. aldiz

  • Sarako Idazleen Biltzarraren 31. edizioa egin zuten astelehenean. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako euskal idazleen zita nagusia da Sarakoa eta bertaratutakoei autoreekin aurrez aurre hitz egiteko aukera eskaintzen die.


2014ko apirilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Sarako Idazleen Biltzarra Ipar Euskal Herrian ezinbesteko zita da euskal liburuentzat.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

120 idazle inguru eta ehunka irakurle bildu ziren argitaletxe handi zein xumeen "erakusleiho" bilakatu den Biltzarrean. Ur Apalategi, Utriusque Vasconiae argitaletxeko ordezkari eta idazleak Sarako azokaren “izpiritu demokratiko, sinple eta herrikoia” azpimarratu du. Durangoko Azokan erakusmahai bat eskuratzeko 900 euro ordaindu behar badira, Saran erakusmahaia doakoa dela esan du Apalategik.

Bestalde, Hego Euskal Herriko idazleen presentzia eskasa ere nabarmendu du idazleak: “Gu hara, hangoak hona, eta nahasi” egin beharko litzakeela esan du.

Eneko Bidegain idazleak Saran “denak berdin” direla adierazi du, Berriako kazetari Nora Arbelbidek jasotako hitzetan: “Danak gara berdin. Berritasunak ukan edo ez, prentsan atera edo ez”.

Euskal argitaletxeen presentzia nabarmena izan da. Elkar, Pamiela, eta Maiatzek, adibidez, hiruna mahai bete zituzten. Euskaltzaindiak, berriz, hiru liburu berri aurkeztu zituen: Piarres Charritton eta Battittu Coyosen lanak besteak beste.

Baxok, Rouleay eta Pagolari omenaldia

Erramun Baxok hizkuntzalari, ikerle eta Euskal Kultur Erakundearen lehendakari izandakoa, Patrice Rouleay marrazkilaria eta Manex Pagola kantugile eta ikerlaria omendu zituzten Biltzarrean, eta iaz omendutako Jean Haritschelhar euskaltzainburu izandakoari ere eskaini zizkioten zenbait hitz, irailean hil baitzen Haritschelhar.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal literatura
2025eko urriaren 29
Heriotza haur literaturan
Bazen behin... izan zen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!