Sexu abusua salatu eta epaileek bera zigortu, futbol modernoaren paradisuan

  • Paola Schietekat mexikarrak, Qatarreko Munduko Futbol Koparen antolaketan lanean ziharduela (2021ean), salatu zuen gizon batek eraso egin ziola Qatarren. Bera zigortu zuten, ordea.

Paola Schietekat, artxiboko irudian / Twitter

2022ko otsailaren 21an - 05:50
Azken eguneraketa: 07:18

Paola Schietekat ekonomialaria, 2022ko Munduko Futbol Kopa antolatzeko ardura duen Supreme Committee for Delivery and Legacy erakundearentzat ari zen lanean Qatarren. Azaldu duenez, ezaguna duen gizon bat bere etxean sartu zen 2021eko ekainaren 6an, eta eraso egin zion. Emakumea defendatu egin zen, eta polizia-etxera jo zuen salaketa jartzeko, Luis Ancona kontsularekin. Baina arabiar hizkuntza menperatzen ez dutenez, zigorra ezarri zioten emakumeari, ezkontzaz kanpoko harremanak izateagatik: 100 zigor-ukaldi  eta zazpi urteko espetxe zigorra. Ustezko erasotzailea, berriz, absolbitu egin zuten.

Zigorraren berri izatean Schietekatek alde egin zuen Qatarretik. Haren aurkako karguak ordea indarrean daude oraindik, eta ez dauka itzultzerik. Martxoaren 6an saio berria izango da epaitegietan, eta orduan jakinaraziko diote zigorra indargabetuko duten ala ez.

Gertatuaz informazioa Twitter kontuan plazaratu du emakumeak. Kritiko agertu da bere gobernuaren jarreraz...

... eta ohartarazi du erantzuna ez duela islamofobiak izan behar

Diktaduren zuriketa

Futbolak hartu duen norabidea negozioa lehenetsiz beste edozerren gainetik, eta kasu honetan Munduko Kopa Qatarren antolatu izana, karranka eragiten ari da hainbat jenderen artean, Iñaut Gonzalez de Mataukoren erreportaje honetan irakurri daitezkeen modukoengatik: Qatar 2022. Has dadila diktaduraren ikuskizuna.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Gasteizen gizon bat atxilotu dute bikotekide ohia hainbat orduz lonja batean giltzaperatuta izan ostean

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak, urruntzeko agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko.


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude