Adin txikiko bat bortxatzea leporatuta epaituko dute gizon bat Iruñean

  • Sarrigurenen atxilotu zuten gizona larunbatean, bere bikotekidearen alabari sexu-erasoa egitea egotzita. Astelehen honetan epaituko dute.


2025eko azaroaren 3an - 09:49
Astelehenean epaituko dute atxilotua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sexu erasoa egotzita atxilotu du Foruzaingoak gizon bat Sarrigurenen, bikotekidearen adin txikiko alabari eraso egiteagatik. Noticias de Navarra-k jakitera eman duenez, gertakariak adin txikikoa bere amarekin bizi den etxebizitzan jazo ziren, ama etxetik irten zen unean. Gizona larunbat arratsaldean atxilotu zuten, eta astelehen honetan epaituko dute. Magistratuak bortxaketa delitu baten egile gisa espetxean sartzeari buruzko erabakia hartuko du.

Horrez gain, iragan astean lau gizon espetxeratu zituzten, unibertsitateko jai batean emakume bat bortxatzea leporatuta.

 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.