Emakume bati eraso egitea egotzita, gizon bat atxilotu zuten ostegunean Gasteizen

  • Ostegun arratsaldean izan zen erasoa eta ordu batzuk ondoren atxilotu zuten 30 urteko gizona.


2025eko azaroaren 17an - 14:24
Azken eguneraketa: 16:56
Gasteizko Mugimendu Feminista
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 18:30 inguruan dei egin zuten 092 zenbakira ohartaraziz Alde Zaharreko etxebizitza bateko atarian gizonezko batek emakume bati eraso egin ziola. Polizia bertaratzerakoan emakumea adin txikiko alabarekin zegoen, eta ustezko erasotzailea etxetik alde eginda. Agenteek gizonezkoa 22:30ak aldera etxera itzuli zela susmatu zutenean bertan identifikatu eta atxilotu zuten. 


Sexu Erasoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...