Protokoloa ezarri gabe gaixoak garraiatu dituzte gutxienez hiru anbulantziak Gasteizen

  • LAB sindikatuak salatu du gutxienez hiru anbulantziak protokolo egokirik gabe garraiatu dituztela koronabirusaz kutsatutako pazienteak Gasteizen. Ondorioz, anbulantzietako lau langile berrogeialdian jarri dituzte, baina oraindik ez dute aztertu gainontzeko erabiltzaileengan ere eraginik izan ote duen.


2020ko martxoaren 11n - 09:31
Anbulantzia bat Txagorritxuko ospitalera sartzen.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Otsailaren 29an izan zen lehenengo kasua. Txagorritxun aurretiaz ingresatutako gizon bat berriz eraman behar izan zuten Sanitaseko klinikatik Txagorritxura, azken hau baita koronabirusa tratatzeko erreferentziazko zentroa. Handik lau egunera positibo eman zuen gizonak. Ezagutu diren beste bi kasuak lehenengoa publiko egin ostean gertatu ziren.

Osakidetzak beste enpresa batzuei kontratatzen dizkie anbulantzia zerbitzuak. Gasteizko kasuan lau enpresaren artean banatzen da zerbitzu hori. Anbulantzietako langileek Osakidetzako langileen baldintza berdinak eskatu dituzte, eta adierazi dute Osakidetzak ezin duela "beste aldera begiratu".

LAB eta ELA sindikatuek Osakidetzaren jarrera kritikatu dute, eta adierazi dute “egoeraren ebaluazio, planifikazio, formazio, informazio eta protokolizazio” egokirik ez dela egon.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.