Premia bereziko ikasleentzat ez du errefortzurik bideratuko Jaurlaritzak

  • Pandemiak gogorren kaltetu dituenen artean daude behar bereziko ikasleak. Konfinamendu garaian ohartarazi zigun Lorea Gisasola hezitzaileak: “Ikastetxeak berriz zabaltzen dituztenean ikusiko dugu, premia bereziko ikasleei bideratzen zaizkien baliabideetan, administrazioarentzat ea benetan garrantzitsuak diren ikasle hauek, ala ez”. Bada, badugu erantzuna: Jaurlaritzak esan du ez duela baliabide material eta pertsonal gehigarririk bideratuko ikasle hauen beharrak –pandemiak areagotu dituenak– asetzeko.


2020ko urriaren 22an - 11:19

"Egoera onartezina da"

“Heziketa bereziko kolektiboarentzat ez da egin dauden beharren inolako diagnostikorik eta gainontzeko langile kolektiboetan ez bezala, pandemia egoerari lotutako Covid errefortzurik ez dela egingo adierazi digute. Egoera onartezina da, noiz eta ikasleek izan ditzaketen hezkuntza prozesuetarako beharrak areagotu direnean. Argi esan dute: arlo honi dagokionean ikastetxeetan ez da baliabide material eta pertsonal gehigarririk izango”, salatu du LAB sindikatuak, ohar bidez.

Izan ere, mobilizazioen ostean, astearte honetan izan dute lehenengo mahai espezifikoa sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Heziketa berezia izan dute mintzagai, eta arlo honetarako administrazioak aurrez agindu zituen langileen kontratu gehigarriak ez direla egongo adierazi du orain, “inolako lotsarik gabe”, LABen hitzetan.

Hezkuntza Saila adarra jotzen ari zaiela salatu du sindikatuak, negoziaziorako borondaterik ez duela eta aurretiaz negoziatuta zituzten edukiak atzera botatzen ari dela argudiatuta. “Mobilizazioekin jarraitzea besterik ez daukagu”, iragarri dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Palestinaren aldeko unibertsitate-sarea

EHUk Tel Aviv-eko unibertsitatearekin etorkizuneko lankidetzarako bideak ahalbidetzen dituen zibersegurtasuneko katedra bat sortu izanaren harira, bertako langileok interpelatuak izan gara hainbat lekutatik, eta esan beharra dut neurri handi batean lotsatuta sentitu naizela,... [+]


2024-04-18 | Euskal Irratiak
Tulalaika besta, Xiberoako ikastolei bultzada emateko

Hirugarren urtez Xiberoako ikastolei bultzada emanen die Tulalaika bestak.


Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Eguneraketa berriak daude